Inprimatu Inprimatu    Castellano   
Teki taka
Zientzia eta Teknologia
2007/06/20
Elhuyar Fundazioaren eskutik

Atzo eman ziren jakitera V. Tesi Sariaren irabazleak. Edizio honetan, hiru sariak Euskal Herriko Unibertsitateko ikertzaileek jaso dituzte. Lehenengo saria Jokin del Amo Iribarren ikertzaileak jaso du, Nuevos marcadores tumorales: buscando las 7 diferencias (Tumoreen markatzaile berriak: 7 desberdintasunak bilatzen) izenburuarekin aurkeztutako lanarengatik. Ikertzaile horren tesia pankrea-minbiziaren ingurukoa da. RNAtik abiatuta, minbizi-mota hori diagnostikatzeko markatzaile batzuk garatu ditu del Amok. Izan ere, tumore-zelula horietan gertatzen den RNA sintesia —eta ondorioz, proteinena— ez da zelula normaletan gertatzen denaren berdina. Hala, tumore-zelulen eta zelula normalen RNAk konparatzean desberdintasunak nola identifikatu dituen kontatzen du, zazpi desberdintasunen jokoa gogora ekarriz. Lan horregatik, ordenagailu eramangarri bat jaso du Jokin del Amok, Sistek Informatika y Microsistemas etxearen laguntzari esker.


Bigarren saria Rosa Iglesias Perez matematikariak irabazi du, Welcome to the World of haptics for industrial applications (Ongietorri industria-aplikazioetarako mundu haptikora) lanarekin. Mundu haptikoa ukimenaren mundua da, eta zentzumen hori erabiltzen duen teknologiaren ingurukoa da lan hau. Lan horregatik, PDA bat jaso du Rosa Iglesiasek, Eroski Kooperatiba Elkartearen babesletzari esker.

Azkenik, aurtengo aipamen berezia euskaraz aurkeztutako lan onenari ematea erabaki du epaimahaiak. Izan ere, aurtengo lehiaketan ez dira asko izan euskarazko lanak, eta alderdi hori sustatzeko asmoz hartu du erabaki hori. Euskarazko lanik onena "Eta orain, sinatu hemen mesedez..." izan da. Hain zuzen ere, Bilboko Ingeniarien Goi Eskolako (EHU) Juan Jose Igarza Ugaldea doktoreak sinadurak ikertu ditu lan horretan. Askotan erabiltzen ditugu sinadurak identifikazio gisa, eta Igarza doktoreak sinadura horien kautotzea nola egin daitekeen ikertu du. Lan horri esker, bi lagunentzako asteburu bateko egonaldia jaso du landetxe batean, Nekatur elkartearen eskutik.

Aurten, 33 lan aurkeztu dira guztira sariketara. Lanak Nafarroako Unibertsitatekoak, Nafarroako Unibertsitate Publikokoak eta Euskal Herriko Unibertsitatekoak izan dira. Epaimahaiak, lan irabazleak aukeratzeko, ikerketaren muina era ulerterraz zein erakargarrian eta terminologia egokia erabiliz azaltzeko gaitasunari eman dio garrantzia. Epaimahaiaren esanean, ”lanak maila onekoak izan dira eta, ondorioz, ez da erraza izan aurtengo irabazleak hautatzea”.

Sariketara aurkeztu diren lan guztiak www.basqueresearch.com-eko TESI SARIA atalean daude ikusgai.



Erantzunak:
Ez dago erantzunik mezu honetan.
Iruzkin bat egin
Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.


authimage Zenbaki hauek idatzi, gizaki bat eta ez zerbitzua erabili nahi duen programa informatiko bat zarela egiaztatzeko.

Aukerak:
 
Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)

 
Zientzia eta Teknologiari buruzko blog honetan Elhuyar Fundazioa dugu laguntzaile. Gainontzeko artikuluak eitb24ko lantaldeak egiten ditu.
Azken erantzunak
Nobel Saria jasotzeak bizia luzatu egiten omen du - pepele popolo - 2008-10-14 11:55:34
Nobel Saria jasotzeak bizia luzatu egiten omen du - poxpolo popolo - 2008-10-14 11:54:01
AEBetako gazteen %97k bideo-jokoekin jokatzen dute - Té la mà Maria - 2008-09-18 20:56:36
Etorkizuneko telebista aurkezten dizugu: OLED - xa2 - 2008-07-07 14:09:31
Marten ura aurkitu duela dio NASAk - CVGJH - 2008-05-22 08:58:05
Iruzkin gehien jaso dituztenak
Azkenik Discovery transbordadorea atera da (9)
Arrak ugaltzeko ere ez dituzte behar komodoko dragoi emeek (8)
Nobel Saria jasotzeak bizia luzatu egiten omen du (8)
Yoigo: Iritsi dira prezio merkeak telefonia mugikorrera (7)
Abian da Borobila (eta ez beribila!), web ostatatze zerbitzua (6)
Kaixomaitia.com, amodioaren ataria euskaraz (6)
Marten ura aurkitu duela dio NASAk (5)
Fulmar, urrunetik gidatutako hegazkin euskalduna zerua piloturik gabe kontrolatzeko (5)
Second Life, bizitza "hobea", birtuala bada ere (5)
60 milioi blog blogosferan (5)
Atalak
Aurrerapenak (385)
Gadget (27)
Negozioa (40)
Bilaketa
Artxiboak
EiTBren beste blog batzuk
Blog hau sindikatu