Inprimatu Inprimatu    Castellano   
Teki taka
Zientzia eta Teknologia
2007/06/20

"Zure mundua mugikorretik ikusia" horixe zen gaia. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako 120 nerabek hartu dute parte bizi diren lekuei buruz sortutako Mobilmetraien lehenengo on-line lehiaketan.

"%100 Ingurune Mobila" ekimenak 350 erabiltzaile dituen komunitate aktiboa sortu du eta zenbaki hau handituz doa egunez egun. Komunitate ugariena gipuzkoarra da, %55’31rekin. Ondoren datoz bizkaitarra, %24’92arekin, eta arabarra, %19’77arekin.


34 lan aurkeztu dituzte Araban, 54 Bizkaian eta 82 Gipuzkoan. Bideoetan azaltzen diren gaiak askotarikoak dira, ia beti umorez landuak eta aisialdiari lotuak. Erabilitako formulak ere askotakoriak izan dira: alegiazko kontaketak, telebista formatua, publizitatea, efektu bereziak, bideoklipa, gizarte-salaketak (oso kasu gutxitan) edo ezkutuko kameraren adar-jotzea.

Euskararen erabilera oso urria izan da eta Araban, adibidez, ez da euskaraz sortutako bideo bakar bat ere aurkeztu.

ingurunemobil.net webgunean ikus daitezke lehiaketara aurkeztutako Mobilmetraia guztiak. Gainera, Mobilmetraia irabazleen artean batzuk aukeratuko dira (irudi-kalitatearen arabera) etb1 eta etb2 kateetako eitbKultura saioan emateko, uztailaren 10etik 15era.

Hauexek dira irabazleak:

%100 Araba:
“Mobilmetraia onena” sari nagusia: Avanti Abetxuko-ren “Abetxuko d´Or”.
“Euskaraz sortutako Mobilmetraia onena” saria: Hutsik geratu da.
Publikoaren saria: Johanan-en “Vitoriamania_trial_bueno”.

 %100 Bizkaia:
“Mobilmetraia onena” sari nagusia: Efus-cosmos-en "Cruzando puertas".
“Euskaraz sortutako Mobilmetraia onena” saria: MoBiL zAlEaK %100-en "Gure conserje maitea".
Publikoaren saria: Ederra-ren "Shooter".

 %100 Gipuzkoa:
“Mobilmetraia onena” sari nagusia: Aizpea_24-ren “Muelle”.
“Euskaraz sortutako Mobilmetraia onena” saria: Harka-ren “Mus txerriak”.
Publikoaren saria: Las Tequila-ren “Depílate la axila”.




Erantzunak:
Ez dago erantzunik mezu honetan.
Iruzkin bat egin
Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.


authimage Zenbaki hauek idatzi, gizaki bat eta ez zerbitzua erabili nahi duen programa informatiko bat zarela egiaztatzeko.

Aukerak:
 
Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)

 
Zientzia eta Teknologiari buruzko blog honetan Elhuyar Fundazioa dugu laguntzaile. Gainontzeko artikuluak eitb24ko lantaldeak egiten ditu.
Azken erantzunak
Nobel Saria jasotzeak bizia luzatu egiten omen du - pepele popolo - 2008-10-14 11:55:34
Nobel Saria jasotzeak bizia luzatu egiten omen du - poxpolo popolo - 2008-10-14 11:54:01
AEBetako gazteen %97k bideo-jokoekin jokatzen dute - Té la mà Maria - 2008-09-18 20:56:36
Etorkizuneko telebista aurkezten dizugu: OLED - xa2 - 2008-07-07 14:09:31
Marten ura aurkitu duela dio NASAk - CVGJH - 2008-05-22 08:58:05
Iruzkin gehien jaso dituztenak
Azkenik Discovery transbordadorea atera da (9)
Arrak ugaltzeko ere ez dituzte behar komodoko dragoi emeek (8)
Nobel Saria jasotzeak bizia luzatu egiten omen du (8)
Yoigo: Iritsi dira prezio merkeak telefonia mugikorrera (7)
Abian da Borobila (eta ez beribila!), web ostatatze zerbitzua (6)
Kaixomaitia.com, amodioaren ataria euskaraz (6)
Marten ura aurkitu duela dio NASAk (5)
Fulmar, urrunetik gidatutako hegazkin euskalduna zerua piloturik gabe kontrolatzeko (5)
Second Life, bizitza "hobea", birtuala bada ere (5)
60 milioi blog blogosferan (5)
Atalak
Aurrerapenak (385)
Gadget (27)
Negozioa (40)
Bilaketa
Artxiboak
EiTBren beste blog batzuk
Blog hau sindikatu