Inprimatu Inprimatu    Castellano   
Teki taka
Zientzia eta Teknologia
2007/06/14
Eleaniztasunaren ondorioz sor daitezkeen beharrak asetzeko ingeniaritza linguistikoak eskaintzen dituen erremintak aurkeztuko dira gaur Eleka Ingeniaritza Linguistikoak eta Miramon Enpresa Digitalak antolatutako Nazioarteratzea. Eleaniztasuna kudeatzeko erronkak jardunaldian. Ekitaldia Donostiako Miramon Parke Teknologikoan izango da. David Farwell, hizkuntza teknologietan mundu mailako onarpena duen Univèrsitat Politecnica de Catalunyako irakaslea izango da hizlari nagusia.


Jardunaldiaren helburua, eleaniztasuna egoki eta eraginkor kudeatzeko, informatikak eta bereziki, hizkuntz teknologiak eskaintzen dituen baliabideak eta erremintak ezagutzera ematea da.

Saioa, goizeko 9:30etan irekiko du David Farwell-ek, hizkuntza teknologietan aditua, besteak beste, itzulpen automatikoa lantzeagatik eta egun Univèrsitat Politecnica de Catalunyako irakasle dena. Jarraian, José Ramón Pichel-ek (Imaxin|Software), Miguel Silva Gayoso-k (La Voz de Galicia), David Ybarra-k (Tradutek), Declan Grove-k (Translan), Txema Vilches Cuesta-k (Dualia) eta Gotzon Gómez-ek (Irizar) hartuko dute hitza.

Nazioarteratze-prozesua da enpresa eta erakunde askoren garapenaren gakoa etorkizun hurbil batean. Egoera honek, hizkuntza bat baino gehiagotan lan egin behar izatea, eta ondorioz, hizkuntza bat baino gehiago erabili beharra eskatzen du. Horregatik, enpresa eta erakundeetako kudeatzaileei, giza baliabide, nazioarteratze, marketin eta bulego komertzialen arduradunei, webmasterrei eta zerbitzu, komunikazio eta itzulpen-enpresei dago zuzenduta batez ere.



Erantzunak:
Ez dago erantzunik mezu honetan.
Iruzkin bat egin
Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.


authimage Zenbaki hauek idatzi, gizaki bat eta ez zerbitzua erabili nahi duen programa informatiko bat zarela egiaztatzeko.

Aukerak:
 
Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)

 
Zientzia eta Teknologiari buruzko blog honetan Elhuyar Fundazioa dugu laguntzaile. Gainontzeko artikuluak eitb24ko lantaldeak egiten ditu.
Azken erantzunak
Etorkizuneko telebista aurkezten dizugu: OLED - xa2 - 2008-07-07 14:09:31
Marten ura aurkitu duela dio NASAk - CVGJH - 2008-05-22 08:58:05
eitb24.com, Opentraden itzulpen automatikoa hobetzeko erreminta - jokin - 2008-05-05 20:30:33
Nobel Saria jasotzeak bizia luzatu egiten omen du - xabirulo pirulo - 2007-11-13 14:03:06
Nobel Saria jasotzeak bizia luzatu egiten omen du - maider atutza - 2007-11-13 14:00:47
Iruzkin gehien jaso dituztenak
Azkenik Discovery transbordadorea atera da (9)
Arrak ugaltzeko ere ez dituzte behar komodoko dragoi emeek (8)
Yoigo: Iritsi dira prezio merkeak telefonia mugikorrera (7)
Abian da Borobila (eta ez beribila!), web ostatatze zerbitzua (6)
Nobel Saria jasotzeak bizia luzatu egiten omen du (6)
Kaixomaitia.com, amodioaren ataria euskaraz (6)
Marten ura aurkitu duela dio NASAk (5)
Fulmar, urrunetik gidatutako hegazkin euskalduna zerua piloturik gabe kontrolatzeko (5)
Second Life, bizitza "hobea", birtuala bada ere (5)
60 milioi blog blogosferan (5)
Atalak
Aurrerapenak (371)
Gadget (26)
Negozioa (39)
Bilaketa
Artxiboak
EiTBren beste blog batzuk
Blog hau sindikatu