Inprimatu Inprimatu    Castellano   
Teki taka
Zientzia eta Teknologia
2007/06/30
IPhone Appleren "telefono adimenduna" dagoeneko salgai da AEBetan. Botoi bakarra du IPhonek, eta ikusmin handia piztu du Ipar Amerikan. Izan ere, hainbat lagun zain egon dira dendetatik kanpo gau osoan, telefono horietako bat eskuratzeko.

Rockaren izarrak ez dira IPhone bezain distiratsuak: masa-fenomenoa bihurtu da, eta kontsumitzaileak gau osoa errenkada batean emateko prest daude horrelako baten truke.
 

   (osorik irakurri)




2007/06/29

Panda Software enpresak ohartarazi duenez, hainbat webgunek produktu merkeak dituzte salgai eta gehienak lapurtutakoak dira.

Ostutako kreditu txartelekin erosita edota "pishing" teknikaren bidez (erabiltzaileei bankuko datuak ebatsi) lortutakoak dira produktuok.
 

   (osorik irakurri)




2007/06/27
Elhuyar Fundazioaren eskutik



Desagertutako bi pinguino-espezieren fosilak aurkitu dituzte Perun. Bata, Perudyptes devriesi, gaurko pinguino handienen tamainakoa da, eta, bestea, Icadyptes salasi, askoz handiagoa. Argazkian, azken horren kaskezurra ikusten da, gaur egun Perun bizi den pinguino bakarraren kaskezur baten ondoan. Icadyptes salasi pinguinoaren mokoa 18 zentimetro luze da, eta, paleontologoen ustez, animalia metro eta erdikoa zen, gutxi gorabehera.

Tamaina handiak harritu egin ditu paleontologoak, Eozeno periodokoa delako, klima epeleko periodo batekoa, alegia. Ustez, klima epeleko animaliak ez dira oso handiak izaten, ez baitute beroa gorde behar, baina fosildutako pinguino erraldoiak ekuatoretik gertu aurkitu izana hipotesi horren kontra doa.

Argazkia: Daniel Ksepka.
www.zientzia.net
 (osorik irakurri)



2007/06/25
Elhuyar Fundazioaren eskutik



Bazekiten jadanik Eris (lehen Xena zena) Pluton baino handiagoa dela. Orain, Plutonek baino % 27 gehiago pisatzen duela frogatu dute Kaliforniako Teknologia Institutuan. Horretarako, Disnomia haren satelitearen orbitaren erradioa eta Erisi itzuli bat egiteko behar duen denbora neurtu dute. Ondoren, Keplerrek proposaturiko planeten mugimenduen legea eta bi objeturen arteko grabitazio-indarraren ereduak erabiliz, planeta nanoaren masa kalkulatu dute.

   (osorik irakurri)




2007/06/25

Elhuyar Fundazioak "Kao: Sumendiko sekretua" izeneko ordenagailurako bideojokoa kaleratu berri du, euskara hutsez. Hamar urtetik aurrerako gaztetxoentzat pentsatuta dago CD-ROM hau, eta 3Dko teknologia erabiltzen duen aisialdirako jokoa da.

Tate multimedia-enpresa poloniarrak egin du jatorrizko jokoa, eta hainbat hizkuntzatara ari dira itzultzen. Euskarazko bertsioa Elhuyar Fundazioak kaleratu du.
 

   (osorik irakurri)




2007/06/22

AEBetako Defentsa Departamenduak  1.500 ordenagailu itzali behar izan zituen pasa den asteazkenean balizko eraso zibernetikoa saihesteko.

Robert Gates Defentsa idazkari nagusiak eskaini du informazio hori. Ez du gertatutakoaren inguruko xehetasun handirik eman, baina sistema informatikoak laster ezarriko direla berriro azpimarratu du. 

   (osorik irakurri)




2007/06/21
Gaur bederatzi merkaturatuko dute iPhone telefonoa, baina Apple konpainiak xehetasunak apurka-apurka azaltzen jarraitzen du.

Atzo beste berrikuntza bat jakinarazi zuen: telefonoak YouTubeko bideoak erreproduzitu ahal izango ditu.

Google YouTubeko bideoak formatu berri batean kodetzen hasi da, telefonoan kalitate onez ikusteko eta bateria aurrezteko.

   (osorik irakurri)




2007/06/20
Espainiako Diputatuen Kongresuaren webgune konpetentzia izango du hemendik aurrera. Diseinuari dagokionez web ofizialaren berbera den web orri bat jarri dute sarean, txisteen bitartez web ofizialaz barre egiteko asmoz. Gainera, Espainiako Kongresua izatetik "Congrezo de los Estafados" izatera pasatu da.

   (osorik irakurri)




2007/06/20
Elhuyar Fundazioaren eskutik

Atzo eman ziren jakitera V. Tesi Sariaren irabazleak. Edizio honetan, hiru sariak Euskal Herriko Unibertsitateko ikertzaileek jaso dituzte. Lehenengo saria Jokin del Amo Iribarren ikertzaileak jaso du, Nuevos marcadores tumorales: buscando las 7 diferencias (Tumoreen markatzaile berriak: 7 desberdintasunak bilatzen) izenburuarekin aurkeztutako lanarengatik. Ikertzaile horren tesia pankrea-minbiziaren ingurukoa da. RNAtik abiatuta, minbizi-mota hori diagnostikatzeko markatzaile batzuk garatu ditu del Amok. Izan ere, tumore-zelula horietan gertatzen den RNA sintesia —eta ondorioz, proteinena— ez da zelula normaletan gertatzen denaren berdina. Hala, tumore-zelulen eta zelula normalen RNAk konparatzean desberdintasunak nola identifikatu dituen kontatzen du, zazpi desberdintasunen jokoa gogora ekarriz. Lan horregatik, ordenagailu eramangarri bat jaso du Jokin del Amok, Sistek Informatika y Microsistemas etxearen laguntzari esker.

   (osorik irakurri)




2007/06/20

"Zure mundua mugikorretik ikusia" horixe zen gaia. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako 120 nerabek hartu dute parte bizi diren lekuei buruz sortutako Mobilmetraien lehenengo on-line lehiaketan.

"%100 Ingurune Mobila" ekimenak 350 erabiltzaile dituen komunitate aktiboa sortu du eta zenbaki hau handituz doa egunez egun. Komunitate ugariena gipuzkoarra da, %55’31rekin. Ondoren datoz bizkaitarra, %24’92arekin, eta arabarra, %19’77arekin.

   (osorik irakurri)




2007/06/19

Hemendik aurrera Google talde estatubatuarraren atariak, tokiko bederatzi webgune izango ditu zazpi hizkuntza ezberdinetan garatuta.

YouTube.com-eko sortzaileek, Chad Hurley eta Steve Chenek, gaur aurkeztu dute Parisen nazioarteko konpainiaren presentzia areagotzeko sortu duten iniziatiba.  

   (osorik irakurri)




2007/06/19
Elhuyar Fundazioaren eskutik

Alemaniako zientzialari batzuek hotza sentitzeko gaitasuna ematen duen proteina aurkitu dute. Nav1.8 izeneko proteina da, eta zientzialariek bazekiten kaltetutako ehunak detektatzeko prozesuan ere parte hartzen duela. Are gehiago, Nav1.8 proteinak kaltetutako nerbioak puztu eta mina sentiarazteko prozesu molekularretan esku hartzen du.

Azken batean, mina sentiarazteko, nerbio-sistemak seinale elektriko bat transmititu behar du neuronaz neurona. Hain zuzen ere, Nav1.8 proteinak seinalea neuronen mintzean transmititzen laguntzen du. Zientzialariek ikusi dute, gainera, proteinak tenperatura baxuetan ere funtzionatzen duela. Beraz, min horren jatorria hotza den kasuetan ere funtzionatzen du Nav1.8 proteinak (izotz-puska bat eskuan hartzen dugunean, adibidez).

   (osorik irakurri)




2007/06/15

Sasoi betean dagoela dio eta "gauza modernoak" ikasteko irrikan dagoela. Horren adibide, 95 urte bete zituenetik duen bloga. Maria Amelia galiziarra da (Muxia, 1912) eta blogaria, munduko adinekoena.

Radio Euskadiri eskainitako elkarrizketa batean azaldu duenez, berak hitz egin eta ilobak (berak oparitu zion bloga urtebetetze egunean) ordenagailuan idazten du. Denetik kontatzen du Maria Ameliak blogean, Brasilera egin berri duen bidaia, Pasionariaz duen iritzia eta Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako presidentea gustuko duela.

   (osorik irakurri)




2007/06/14
Eleaniztasunaren ondorioz sor daitezkeen beharrak asetzeko ingeniaritza linguistikoak eskaintzen dituen erremintak aurkeztuko dira gaur Eleka Ingeniaritza Linguistikoak eta Miramon Enpresa Digitalak antolatutako Nazioarteratzea. Eleaniztasuna kudeatzeko erronkak jardunaldian. Ekitaldia Donostiako Miramon Parke Teknologikoan izango da. David Farwell, hizkuntza teknologietan mundu mailako onarpena duen Univèrsitat Politecnica de Catalunyako irakaslea izango da hizlari nagusia.

   (osorik irakurri)




2007/06/12
Elhuyar Fundazioaren eskutik

Kablerik gabeko teknologiak kableak behar ditu. Beti izaten da sare elektrikora konektatzeko beharra, bateria kargatzeko bada ere. Baina hori alda liteke. Aspalditik ari dira zientzialariak korronte elektrikoa kablerik gabe transmititzen saiatzen, eta, orain, MIT institutuko talde batek aurrerapauso handi bat egin du: 60 watteko bonbilla bat piztu dute sare elektrikora konektatu gabe.

   (osorik irakurri)




2007/06/12

Apple etxeak Safari web arakatzailea Microsoft Windows sistema eragilea duten ordenagailuetan ere erabiltzeko bertsioa kaleratuko du, Steve Jobs konpainiako presidenteak jakinarazi duenez.

Web arakatzaile berriak Microsoften Internet Explorer (erabiltzaileen %78k darabilte, Appleren arabera) eta Mozilla Fundazioaren Firefox (%15ek) izango ditu lehiakide.

   (osorik irakurri)




2007/06/11

Ingalaterrako Eliza Sony etxea auzibidean jartzea aztertzen ari da, martxoan merkaturatutako bideojoko batean Manchesterko katedrala erakutsi dutelako, BBCk jakinarazi duenez.

Playstation 3 kontsolarako "Resistance: Fall of Man" jokoan tenplu hori erabili dute, antza baimenik eskatu gabe, barruan ehunka soldaduren gorpuak erakutsita.

   (osorik irakurri)




2007/06/08
Urritik aurrera, Interneteko ".es" domeinuek "ñ" hizkia eduki ahal izango dute. Hala, Meñakako udalak, adibidez, bere benetako izenarekin web orri bat eduki ahal izango du, izena aldatu eta "Menaka" jarri beharrik izan gabe. Meñakakoa ez da domeinu bat edukitzeko izena aldatu behar izan duen bakarra, askok jarri behar izan dute "n" hizkia "ñ"aren ordez, edo webgunearen izena aldatu, ".es" domeinuen erregistro-legera egokitzeko.

   (osorik irakurri)




2007/06/08
Elhuyar Fundazioaren eskutik
ESA agentzia europarraren Envisat sateliteak Sargazoen itsasoko alga flotatzaileak detektatu ditu espaziotik. Alga horiek ospetsuak dira itsasontziak ‘harrapatzeko’ adinako sareak osatzen dituztelako itsasoaren gainazalean. Sargazoen itsasoak alga harrapatzaile horietatik hartu du izena, hala esaten baitzaie alga marroi flotatzaile horiei. Ikuspuntu biologikotik, flotatzeak atmosferako karbono dioxidoa xurgatzeko eta fotosintesiaren bidez hazteko aukera ematen die sargazoei. Ezaugarri horiek aprobetxatuta detektatu ditu Envisat sateliteak.

Hain zuzen ere, sateliteak A klorofila molekularen arrastoa bilatu du Sargazoen itsasoan, fotosintesian parte hartzen duen molekuletako bat. Molekula horrek, uhin-luzera jakin batzuetako argia igortzen du fluoreszentziaren bitartez, eta, beraz, argi-izpi horiek bilatuta, landarea bera detekta daiteke espaziotik.  (osorik irakurri)



2007/06/07
Saguak erabilita eta enbrioirik hil gabe, zelula amen antzekoak sortzea lortu dute hiru zientzialari taldek.

Harvardeko Zelula Amen Institutuak egin ditu hiru ikerketak, Rudolf Jaenisch Whitehead Institutuko zientzialariak eta Shinya Yamanaka eta Kyotoko Unibertsitatekoak sinatuta, eta Cell Stem Cell argitalpenaren lehen alean eta Nature aldizkarian kaleratu dituzte.

   (osorik irakurri)




2007/06/05
Elhuyar Fundazioaren eskutik

1972tik, Ingurumenaren Mundu Eguna ospatzen dute Nazio Batuek ekainaren 5ean. Egun horretarako, ingurumenarekin zerikusia duen gai bat aukeratzen dute, eta hiri bat izendatzen dute ospakizun nagusia egiteko. Aurten, poloen urtzea da gaia, eta Norvegiako Tromso hirian egingo dituzte ospakizunak (hitzaldiak, kontzertuak, bizikleta-martxak, zuhaitz-landaketak eta abar).

Zergatik gai hori eta zergatik hiri hori? Klima-aldaketarekin zerikusi handia du gaiak. Azken batean, planeta berotzen bada litekeena da poloetako izotza urtzea, eta horrek, ustez, ondorio larriak izango lituzke ingurumenean. Ez dago argi poloko izotza urtuko den edo ez, eta, gertatzekotan, zenbat denbora beharko den hori gertatzeko. Hala ere, mundu osoko adituak ados daude; gaia aztertzea merezi du. Hain zuzen ere, arazo hori gertutik bizi duen Tromso hiria aukeratu dute Nazio Batuek. Han dago urtu daitekeen izotzetik gertuen dagoen unibertsitatea.

www.zientzia.net
 (osorik irakurri)



2007/06/04
Elhuyar Fundazioaren eskutik

Zenbat da kilogramo bat? Noski, badakigu zenbat den kilogramo bat, eta, hala ere, galdera hori zentzuzkoa da, kilogramoa gizakiak asmatutako neurri bat baita, hau da, masa neurtzeko adostu duen erreferentzia bat. Eta, orduan, zein da erreferentzia hori? Bada, berriz: zenbat da benetako kilogramo bat? Erantzuna da Parisen dagoen platino-iridio puska baten pisua dela kiloa. Prototipo bat. Baina arazo bat dago: urteen poderioz, Parisko kilogramoak gorabehera asko izan ditu, eta baliteke dagoeneko ez pisatzea kilo bat. Horregatik, ordezkatu egingo dute.

   (osorik irakurri)




2007/06/04

Gadget zaleek egun hau markatu beharko dute euren egutegian: ekainaren 29a. Sagartxoaren markak kaleratu behar duen sakelako berrizalea jarriko da salgai: iPhone.

Mugikor sinplea baino askoz gehiago izango da Applen telefonoa: iPod, Internet eta beste zerbitzu batzuk izango ditu eskura. Konfigurazioaren arabera, 499-599 dolar (370-445 euro) balioko du gailu berriak. Oraingoz, AEBetan izango da eskuragai baina urte amaierarako Europan saltzea espero dute.

   (osorik irakurri)




2007/06/01
Elhuyar Fundazioaren eskutik

Duela bost urte, Basque Research web gunea sortu zuen Elhuyar Fundazioak, Euskal Herriko ikerketaren, garapenaren eta berrikuntzaren erakusleiho izateko helburuarekin. Helburu hari tinko eusten dio oraindik, eta, bide horretan aurrera egiteko, diseinu berria izango du www.basqueresearch.com web guneak gaurtik aurrera.

Diseinu-aldaketa hiru beharrek eragin dute, nagusiki: Basque Researchen itxura eta edukiak eguneratzea, batetik; irisgarritasunaren beharrei erantzutea, bestetik; eta, Web 2.0ren bidetik, erabiltzaileei parte hartzeko aukera eskaintzea, azkenik. Horretarako, atal berriak sortu, elementu grafikoak indartu, menuen antolamendua aldatu eta edukiak informazio osagarriz hornitu dira (irudiak, bideoak, audioak, dokumentuak).

   (osorik irakurri)




2007/06/01
NASAren Zorrotada bidezko Propultsio Laborategiak (JPL) Saturno planetaren irudi ikusgarria plazaratu du gaur. Bertan, urdin elektrikoa, turkesa eta berdea nabarmentzen dira eta planetak egiten duen itzalak bere eraztunak eta guzti eklipsatzen ditu.

   (osorik irakurri)




 
Zientzia eta Teknologiari buruzko blog honetan Elhuyar Fundazioa dugu laguntzaile. Gainontzeko artikuluak eitb24ko lantaldeak egiten ditu.
Azken erantzunak
Marten ura aurkitu duela dio NASAk - CVGJH - 2008-05-22 08:58:05
eitb24.com, Opentraden itzulpen automatikoa hobetzeko erreminta - jokin - 2008-05-05 20:30:33
Nobel Saria jasotzeak bizia luzatu egiten omen du - xabirulo pirulo - 2007-11-13 14:03:06
Nobel Saria jasotzeak bizia luzatu egiten omen du - maider atutza - 2007-11-13 14:00:47
Mugikor iragazgaitzak, teknologia militarra erabiliz - Leire Montero Arenas - 2007-11-09 16:40:11
Iruzkin gehien jaso dituztenak
Azkenik Discovery transbordadorea atera da (9)
Arrak ugaltzeko ere ez dituzte behar komodoko dragoi emeek (8)
Yoigo: Iritsi dira prezio merkeak telefonia mugikorrera (7)
Abian da Borobila (eta ez beribila!), web ostatatze zerbitzua (6)
Nobel Saria jasotzeak bizia luzatu egiten omen du (6)
Kaixomaitia.com, amodioaren ataria euskaraz (6)
Marten ura aurkitu duela dio NASAk (5)
Fulmar, urrunetik gidatutako hegazkin euskalduna zerua piloturik gabe kontrolatzeko (5)
Second Life, bizitza "hobea", birtuala bada ere (5)
60 milioi blog blogosferan (5)
Atalak
Aurrerapenak (346)
Gadget (21)
Negozioa (37)
Bilaketa
Artxiboak
EiTBren beste blog batzuk
Blog hau sindikatu