Inprimatu Inprimatu    Castellano   
Teki taka
Zientzia eta Teknologia
2007/03/20
eitbnet eta Eroski Fundazioa Opentraden sistema hobetzeko elkarlanean arituko dira eitb24.com eta Consumer aldizkariaren bidez. Espainiako Estatuko hizkuntzen artean (gaztelania, katalana, galegoa eta euskara) kode irekiko itzulpen automatikorako sistema aurkeztu zuen Opentradek iaz. Orain, helburua, sistema hori hobetzea da.


Eroskik Consumer aldizkariaren corpusa eta Eitbnet-ek Eitb24 web gunearen corpusak Opentrad kontsortzioaren esku utzi dituzte, itzulpen automatikoan egin beharreko ikerketa-proiektuetan erabil ditzan, Elhuyar Fundazioak jakinarazi duenez.

Helburua corpus horien informazioa erabiltzea da Opentraden bidez egiten diren itzulpenen kalitatea hobetzeko eta itzulpen automatikoaren estaldura areagotzeko, bereziki gaztelaniatik euskarara egiten direnetan.

Transferentzia sintaktikoa du oinarri Opentradek, eta Espainiako Estatuko hizkuntzen arteko kode irekiko itzultzaile bakarra da.

Gaztelaniazko, katalanezko, galegozko eta euskarazko testuak edo dokumentuak itzultzen ditu, baita web orrien edukia ere, nabigatzen ari garela.

Galego-gaztelania hizkuntza-parean bi noranzkoak (galegotik gaztelaniara eta gaztelaniatik galegora) kontuan hartzen dituen itzultzaile bakarra da. Itzulpenen kalitatea, berriz, % 95,2ra iristen da. Gaztelania-katalana parean, % 96,2ra iristen da kalitatea.

Gaztelania-euskara itzultzaile bakarra

Gaztelania-euskarazko pareari dagokionez, itzultzaile bakarra da. Hala ere, azken hori prototipo-mailako tresna baino ez da eta ez du, oraindik, itzulpen komertzialak egiteko kalitaterik bermatzen.

Consumer-en eta eitb24.com-en corpusak itzultzaile horren emaitzak hobetzeko erabiliko dira.

Opentrad kontsortzioa

Hiru enpresa eta lau unibertsitatek osatzen dute Opentrad kontsortzioa: Euskal Herriari dagokionez, Eleka Ingeniaritza Linguistikoa S.L., Elhuyar Fundazioa eta Euskal Herriko Unibertsitateko IXA Taldea daude; Galiziatik, imaxin|software enpresa eta Vigoko Unibertsitatea; Kataluniatik, UPC eta, Valentziatik, Alacanteko Unibertsitatea.



Erantzunak:

1. Conocido en occidente como "El azote de Dios". Sus posesiones se extendían desde Europa Central hasta el Mar Negro, y desde el Danubio hasta el Báltico. Durante su reinado fue uno de los más acérrimos enemigos de los Imperios romanos Oriental y Occidental: invadió dos veces los Balcanes, estuvo a punto de tomar la ciudad de Roma y llegó a sitiar Constantinopla en la segunda de las ocasiones. Marchó a través de Francia hasta llegar incluso a Orleans antes de que le obligaran a retroceder en la batalla de los Campos Cataláunicos (Châlons-sur-Marne), y logró hacer huir al emperador Valentiniano III de su capital, Rávena, en el 4
jokin - 2008/05/05 20:30:33

Iruzkin bat egin
Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.


authimage Zenbaki hauek idatzi, gizaki bat eta ez zerbitzua erabili nahi duen programa informatiko bat zarela egiaztatzeko.

Aukerak:
 
Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)

 
Zientzia eta Teknologiari buruzko blog honetan Elhuyar Fundazioa dugu laguntzaile. Gainontzeko artikuluak eitb24ko lantaldeak egiten ditu.
Azken erantzunak
Marten ura aurkitu duela dio NASAk - CVGJH - 2008-05-22 08:58:05
eitb24.com, Opentraden itzulpen automatikoa hobetzeko erreminta - jokin - 2008-05-05 20:30:33
Nobel Saria jasotzeak bizia luzatu egiten omen du - xabirulo pirulo - 2007-11-13 14:03:06
Nobel Saria jasotzeak bizia luzatu egiten omen du - maider atutza - 2007-11-13 14:00:47
Mugikor iragazgaitzak, teknologia militarra erabiliz - Leire Montero Arenas - 2007-11-09 16:40:11
Iruzkin gehien jaso dituztenak
Azkenik Discovery transbordadorea atera da (9)
Arrak ugaltzeko ere ez dituzte behar komodoko dragoi emeek (8)
Yoigo: Iritsi dira prezio merkeak telefonia mugikorrera (7)
Abian da Borobila (eta ez beribila!), web ostatatze zerbitzua (6)
Nobel Saria jasotzeak bizia luzatu egiten omen du (6)
Kaixomaitia.com, amodioaren ataria euskaraz (6)
Marten ura aurkitu duela dio NASAk (5)
Fulmar, urrunetik gidatutako hegazkin euskalduna zerua piloturik gabe kontrolatzeko (5)
Second Life, bizitza "hobea", birtuala bada ere (5)
60 milioi blog blogosferan (5)
Atalak
Aurrerapenak (347)
Gadget (21)
Negozioa (37)
Bilaketa
Artxiboak
EiTBren beste blog batzuk
Blog hau sindikatu