Inprimatu Inprimatu    Castellano   
Teki taka
Zientzia eta Teknologia
2007/01/19

Windows Vista, Microsoft konpainiaren Windows XP sistema eragilea ordezkatzen duena software berria, online erosi eta zuzenean jaitsi ahal izango dugu urtarrilaren 30etik aurrera. Bestalde, Office 2007 softwarea ere online salduko dute.

Lehenengo aldia da Microsoftek bere sistema eragilea eskuratzeko erabateko sarbide elektronikoa eskaintzen duena. Orain arte, aurretik instalatzen zuten ordenagailu berrietan edota disko paketeetan.

Microsoftek urteak daramatza finantza, joko eta beste zenbait software informatikoren kopiak online moduan saltzen. Baina, orain arte, ez da ausartu Internet bidezko banaketa egiten, haien ustez, sarea ez baitzen bere produktu izarra banatzeko tokirik ziurrena.

Orain, "morroilo digitalari" esker, arazo hau konponduta ikusten dute. Programaren sarbide-gakoa salbu egotea ahalbidetuko du, besteak beste, software berriak.

Hau guztia gutxi balitz, egun Windows Vista dutenek "Anytime Upgrade" izeneko sistema eragilearen bertsio osatua eskuratzeko aukera izango dute, betiere sareari esker.



Erantzunak:
Ez dago erantzunik mezu honetan.
 
Zientzia eta Teknologiari buruzko blog honetan Elhuyar Fundazioa dugu laguntzaile. Gainontzeko artikuluak eitb24ko lantaldeak egiten ditu.
Azken erantzunak
Nobel Saria jasotzeak bizia luzatu egiten omen du - pepele popolo - 2008-10-14 11:55:34
Nobel Saria jasotzeak bizia luzatu egiten omen du - poxpolo popolo - 2008-10-14 11:54:01
AEBetako gazteen %97k bideo-jokoekin jokatzen dute - Té la mà Maria - 2008-09-18 20:56:36
Etorkizuneko telebista aurkezten dizugu: OLED - xa2 - 2008-07-07 14:09:31
Marten ura aurkitu duela dio NASAk - CVGJH - 2008-05-22 08:58:05
Iruzkin gehien jaso dituztenak
Azkenik Discovery transbordadorea atera da (9)
Arrak ugaltzeko ere ez dituzte behar komodoko dragoi emeek (8)
Nobel Saria jasotzeak bizia luzatu egiten omen du (8)
Yoigo: Iritsi dira prezio merkeak telefonia mugikorrera (7)
Abian da Borobila (eta ez beribila!), web ostatatze zerbitzua (6)
Kaixomaitia.com, amodioaren ataria euskaraz (6)
Marten ura aurkitu duela dio NASAk (5)
Fulmar, urrunetik gidatutako hegazkin euskalduna zerua piloturik gabe kontrolatzeko (5)
Second Life, bizitza "hobea", birtuala bada ere (5)
60 milioi blog blogosferan (5)
Atalak
Aurrerapenak (385)
Gadget (27)
Negozioa (40)
Bilaketa
Artxiboak
EiTBren beste blog batzuk
Blog hau sindikatu