![]() |
Punta-puntako teknologiako produktu bikaina atera du Applek: iPhone. Azken belaunaldiko tresna da eta sakelako telefonoaren, Applek ere egindako iPod famatuaren eta Internet bidezko komunikazio aparatuen funtzioak betetzen ditu.
3,5 hazbeteko kolorezko ukipen-pantaila dauka tresantxo horrek, eta iPhonea atzamar puntekin kontrolatu daiteke haren bidez. Erabiltzaileak testua tekleatu edo SMSa bidali nahi duenean, adibidez, akatsak zuzentzeko gaitasuna duen QWERTY teklatua agerrarazten du.
Gainera, 2 megapixeleko argazki kamera ere dauka aparatu berri horrek, Internetera konektatu egiten de Wi-Fi teknologia bidez eta pantailan bideoak ikusteko aukera ematen du.
Dena den, 2007ko ekainera arte itxaron beharko dugu Applen azken miraria erosi ahal izateko, eta hori Estatu Batuetan, Europan 2007ko bukaerara arte ez dutelako salduko. 499 dolarreko salneurria izango du lau gigako edukiera izango duenak eta 599koa zortzikoak, eta bai Mac ordenagailuetan bai ordenagailu pertsonaletan erabili ahal izango da.
1. Oso berria, bai, baina 2008an mikroondasa eukiko duen beste bat aterako dute, eta pikutara iPhone.
Tururú - 2007/01/10 21:53:49
2. Nik sakelekoa deitu eta deitua izateko besterik ez dut behar, baina egia esan behar badut, pozgarria egiten zait teknologiak aurrera egiten duela ikusteak, ukipen-pantaila miragarria du! Ze potxolada!
Mikroondasa eta frigorifikoa eramango ditugu azkenean gurekin horrelako aparatu txiki batean. Baina zergatik ez ditugu aprobetxatuko teknologiarekin abantailak?
A ze mina egingo zion honek Apple-eko konpetentziari!
Sagarra - 2007/01/10 23:57:05
Nobel Saria jasotzeak bizia luzatu egiten omen du - poxpolo popolo - 2008-10-14 11:54:01
AEBetako gazteen %97k bideo-jokoekin jokatzen dute - Té la mŕ Maria - 2008-09-18 20:56:36
Etorkizuneko telebista aurkezten dizugu: OLED - xa2 - 2008-07-07 14:09:31
Marten ura aurkitu duela dio NASAk - CVGJH - 2008-05-22 08:58:05
Arrak ugaltzeko ere ez dituzte behar komodoko dragoi emeek (8)
Nobel Saria jasotzeak bizia luzatu egiten omen du (8)
Yoigo: Iritsi dira prezio merkeak telefonia mugikorrera (7)
Abian da Borobila (eta ez beribila!), web ostatatze zerbitzua (6)
Kaixomaitia.com, amodioaren ataria euskaraz (6)
Marten ura aurkitu duela dio NASAk (5)
Fulmar, urrunetik gidatutako hegazkin euskalduna zerua piloturik gabe kontrolatzeko (5)
Second Life, bizitza "hobea", birtuala bada ere (5)
60 milioi blog blogosferan (5)
Urria 2008 (3)
Iraila 2008 (15)
Abuztua 2008 (11)
Uztaila 2008 (15)
Ekaina 2008 (17)
Maiatza 2008 (18)
Apirila 2008 (23)
Martxoa 2008 (9)
Otsaila 2008 (21)
Urtarrila 2008 (20)
Abendua 2007 (12)
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
|

Inprimatu





