Inprimatu Inprimatu    Castellano   
Teki taka
Zientzia eta Teknologia
2007/01/07
Internetek 60 milioi blog ditu gaur egun, baina zenbaki hori bikoiztu egingo da uztaila aldera.

Logroñoko Actual 2007 ekimenean ezagutarazi dituzte datuak.

Horien arabera, hain zuzen ere, egunero 100.000 blog sortzen dira, eta 1.500.000 iruzkin idazten dituzte.


Adolfo Estalellak hiru fase ezberdindu ditu kaieren arrakastaren bidean:

1. 1999ko abuztua. Pyra Labs konpainiak Blogger plataforma sortu zuen. Horren ondorioz, milioika pertsonek euren kaierak sortu ahal izan zuten, informatikan aditua izan gabe.

2. 2003ko otsaila. Googlek Blogger erosi zuen eta, hortaz, Yahook eta Microsoftek ere blogak egiteko plataformak sortu zituzten, lehia horretan atzean ez geratzeko.

3. Eta, azkenik, 2005eko hasiera. Estalellaren ustez, garai hartan jazo zen blogen booma.

EAEko eta Nafarroako kaiera arrakastatsuenak

Euskal Herrian blogosferako idazlerik arrakastatsuenetakoak ditugu.

Alianzoren sailkapenaren arabera, google.dirson, Borjamari eta Redes Sociales dira Euskal Autonomia Erkidegoan bisita gehien dituzten kaierak.

Nafarroan, aldiz, eCuaderno, Por La Boca Muere El Pez eta Ciencia de Bolsillo.

Euskarazko blogei erreparatuta, Sustatu, IKTeroak eta Faroa dira arrakastatsuenak.

Urtarrilaren 2an eguneratu dute azken aldiz zerrenda.

Eta zuk, bloga ba al daukazu?



Erantzunak:

1. Eta beste zer eginik ez al dute ordenagailu aurrean horrenbeste ordu ematen dituztenek? Ezin dut ulertu...
Oihane - 2007/01/08 10:10:01


2. Nik ez dut blogik eta egia esan, arraro samar hasi naiz sentitzen, munduan bakarra banintz bezala... Zer edo zer egiten hasi beharko naiz. Proposamenik?
wiki - 2007/01/08 10:17:46


3. Egizue bloga, arren, oihane eta wiki, askoz pertsona hobeagoak bihurtuko zarete eta. Gainera, ligatzea ez duzue problema izango hortik aurrera.
kulukan - 2007/01/08 10:20:27


4. Apa!
Ni oraintxe animatzen ari naiz eta ligatzearen kontu hori entzun dudanetik oraindik gehiago? Eta nola egiten da hori kulukan?
Animatzen ari den bat - 2007/01/09 13:40:49


5. Beste zerbaiterako, baliteke, baina, ligatzeko bloga? Bueno bueno bueno... Jendea kalean ezagutzen da, ez etxe barruan ordenagailu aurrean jarrita
Nagore - 2007/01/10 10:34:09

Iruzkin bat egin
Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.


authimage Zenbaki hauek idatzi, gizaki bat eta ez zerbitzua erabili nahi duen programa informatiko bat zarela egiaztatzeko.

Aukerak:
 
Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)

 
Zientzia eta Teknologiari buruzko blog honetan Elhuyar Fundazioa dugu laguntzaile. Gainontzeko artikuluak eitb24ko lantaldeak egiten ditu.
Azken erantzunak
Etorkizuneko telebista aurkezten dizugu: OLED - xa2 - 2008-07-07 14:09:31
Marten ura aurkitu duela dio NASAk - CVGJH - 2008-05-22 08:58:05
eitb24.com, Opentraden itzulpen automatikoa hobetzeko erreminta - jokin - 2008-05-05 20:30:33
Nobel Saria jasotzeak bizia luzatu egiten omen du - xabirulo pirulo - 2007-11-13 14:03:06
Nobel Saria jasotzeak bizia luzatu egiten omen du - maider atutza - 2007-11-13 14:00:47
Iruzkin gehien jaso dituztenak
Azkenik Discovery transbordadorea atera da (9)
Arrak ugaltzeko ere ez dituzte behar komodoko dragoi emeek (8)
Yoigo: Iritsi dira prezio merkeak telefonia mugikorrera (7)
Abian da Borobila (eta ez beribila!), web ostatatze zerbitzua (6)
Nobel Saria jasotzeak bizia luzatu egiten omen du (6)
Kaixomaitia.com, amodioaren ataria euskaraz (6)
Marten ura aurkitu duela dio NASAk (5)
Fulmar, urrunetik gidatutako hegazkin euskalduna zerua piloturik gabe kontrolatzeko (5)
Second Life, bizitza "hobea", birtuala bada ere (5)
60 milioi blog blogosferan (5)
Atalak
Aurrerapenak (371)
Gadget (26)
Negozioa (39)
Bilaketa
Artxiboak
EiTBren beste blog batzuk
Blog hau sindikatu