Inprimatu Inprimatu    Castellano   
Teki taka
Zientzia eta Teknologia
2007/01/02

Etxea erostea, lan egitea… hainbat gauza dago hain gutxi gustatzen zaizkigunak eta hainbeste kostatu… Konponbidea: bigarren bizitza bat izatea.

Horretan datza Second Life sareko komunitatea. Bideojoko moduko bat da eta jokalariak nor izan nahi duen, zertan lan egin nahi duen eta nola bizi nahi duen aukeratu dezake, benetako bizitzaren antzekoak diren egoeretan, baina benetakoak izan gabe.


Badira jada bi milioi friki mundu guztian

Philip Rosedale asmatutako joko horretan aritzen direnak.

Dirua Second Lifen beste pizgarrietako bat da, erabiltzaileek apustuak, erosketak eta inbertsioak egin ditzaketelako. Izan ere, bankuen bitartez, ordainketak, inbertsioak eta irabaziak benetako diruarekin egiten dira.

Bezeroengana heltzeko eta produktuak saltzeko Second Lifek daukan botereaz konturatu dira enpresak. Halaber, psikologoak eta medikuak sortu daitezkeen arazoak ikertzen daude.

Sortzaileen hitzak dira: benetakoa eta birtuala ez dira nahastu behar.




Erantzunak:

1. Ze ondo! Azkenean arazoak ez dizkidan emango emaztea! Baina, zertako emaztea?
Frikirriki - 2007/01/02 21:34:30


2. Ai ama! Erotu egin gara ala? Aspaldi entzuna nuen nik horrelako konturen bat... Noraino iritsiko gara? Azkenean elkarren arteko harreman zuzenik izango al dugu gizakiok? Mundua frikis beteta dago!!!!
Ekaitz - 2007/01/03 10:07:40


3. Arrazoi duzu Ekaitz! Gu al gara mundu honetan burua ondo dugun bakarrak???
maialen - 2007/01/03 11:38:45


4. Kontuz horrekin, ziur orduak eta orduak eman daitezkeela hor sartuta, ezer gehiagoz konturatu gabe. Nik probatu dut eta berehala "kendu" naiz, badaezpada ere.
Kontuz - 2007/01/03 17:24:52


5. Zer lortu nahi dute ba, etxetik atera gabe ezertaz ez arduratzea? Frikiok ez al dute beste zer eginik! Mesedez!!!
Itziar - 2007/01/04 10:12:06

Iruzkin bat egin
Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.


authimage Zenbaki hauek idatzi, gizaki bat eta ez zerbitzua erabili nahi duen programa informatiko bat zarela egiaztatzeko.

Aukerak:
 
Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)

 
Zientzia eta Teknologiari buruzko blog honetan Elhuyar Fundazioa dugu laguntzaile. Gainontzeko artikuluak eitb24ko lantaldeak egiten ditu.
Azken erantzunak
Marten ura aurkitu duela dio NASAk - CVGJH - 2008-05-22 08:58:05
eitb24.com, Opentraden itzulpen automatikoa hobetzeko erreminta - jokin - 2008-05-05 20:30:33
Nobel Saria jasotzeak bizia luzatu egiten omen du - xabirulo pirulo - 2007-11-13 14:03:06
Nobel Saria jasotzeak bizia luzatu egiten omen du - maider atutza - 2007-11-13 14:00:47
Mugikor iragazgaitzak, teknologia militarra erabiliz - Leire Montero Arenas - 2007-11-09 16:40:11
Iruzkin gehien jaso dituztenak
Azkenik Discovery transbordadorea atera da (9)
Arrak ugaltzeko ere ez dituzte behar komodoko dragoi emeek (8)
Yoigo: Iritsi dira prezio merkeak telefonia mugikorrera (7)
Abian da Borobila (eta ez beribila!), web ostatatze zerbitzua (6)
Nobel Saria jasotzeak bizia luzatu egiten omen du (6)
Kaixomaitia.com, amodioaren ataria euskaraz (6)
Marten ura aurkitu duela dio NASAk (5)
Fulmar, urrunetik gidatutako hegazkin euskalduna zerua piloturik gabe kontrolatzeko (5)
Second Life, bizitza "hobea", birtuala bada ere (5)
60 milioi blog blogosferan (5)
Atalak
Aurrerapenak (346)
Gadget (21)
Negozioa (37)
Bilaketa
Artxiboak
EiTBren beste blog batzuk
Blog hau sindikatu