Inprimatu Inprimatu    Castellano   
Teki taka
Zientzia eta Teknologia
2006/12/21
Komodoko dragoi emeakAurkikuntza Britainia Handiko zientzialariek egin dute. Munduko muskerrik handienen espezieko eme bik kumeak izan dituzte arrekin egon gabe.

Espeziea galzorian dagoelako gertatuko ote zen bitxikeria hori? Baliteke, izan ere, naturak oso trebea dela erakutsi du beti. Dena den, badaezpada, gizonak, adi egon zaitezte.

Nature aldizkariak argitaratu du zientzialari britainiarren aurkikuntza. Sexurik gabeko ugalketa prozesua, partenogenesi delakoa, atzeman dute Britainia Handiko zoo banatan arrengandik bananduta bizi ziren espezie honetako bi emerengan.

Flora eta Sungai dira aurkikuntza honen aitzindariak eta ziur aski, bateren baten idolo bihurtuko dira.

Chesterreko (Ingalaterra) zooan bizi den Florak hogeita bost arrautza jarri zituen iragan maiatzean espezie horretako ar batekin egon gabe. 25 arrautzetako hamaika aurrera ateratzeko gai zirela zirudien.

Hiru arrautza alferrik galdu ziren baina gainerako zortziek normaltasun osoz garatzen jarraitu dute eta urtarrilean zabaltzea espero dute, izan ere, espezie horren inkubazio-aldia zazpi eta bederatzi hilabete artekoa da.

Bestalde, Londresko zooan bizi zen Sungaik ar batekin harremanak izan eta bi urte eta erdira jarri zituen arrautzak eta zazpi hilabete geroago jaio ziren kumeak osasuntsu daude.

Liverpooleko Unibertsitate ingeleseko Phill Wattek zuzendutako zientzialariek "aitatasun probak" egin zizkieten eme bien arrautza-multzoei eta kumeen genotipo konbinatu orokorra euren amen bera zela ikusi zuten, beraz, Flora eta Sungai kumeen "aita" eta "ama" ziren aldi berean.



Erantzunak:

1. Ez dira ba batere komodoak komodoko sugandilatzarrak. Batzuek burujabetza lortu ezinik eta beste batzuk zuzenean independentzira! Aupa komodotarrak!
komoodon - 2006/12/21 13:43:00


2. Ja, ja, ja... enee.... has daitezela gizonak dardarka... animaliekin hasi dena ez ote da gizakiengana pasatuko! Gizon gizajoak...
Erregina - 2006/12/21 17:44:21


3. Izoztuta geratu naiz albistea irakurrita. Ai ama...! Gizonok desagertu egingo ote gara?
Mikel - 2006/12/22 08:52:55


4. Hombre, Mikel, desagertu desagertu...ez nuke esango!!! baina geroz eta garrantzi gutxiago duzue!
Ejem... - 2006/12/22 12:38:08


5. Agian garrantzi gutxiago bai, baina gero eta tramunkulu dotoreagoa ere. Eta guztiz garatzen garenean, orduan bai, orudan... Orduan zer?
Tramankulu - 2006/12/22 14:43:19


6. Hara!!!!Honek bai animalia bizkorrak!!!Gizonak zeratarako?
Maite - 2006/12/23 21:57:24


7. Lasai guztiok. Egunkariak agertu zirenean, liburuak bereak egin omen zuen. Irratiarekin, adio egunkariari. Telebistarekin agur irratiari. Internetarekin akabo gainontzekoa.

Gizonok itxaropen apur bat izateko hortik hartuko nuke adibidea ... nobaitetik hartzekotan. Bestela jai dugu !!
Sorosle - 2006/12/27 16:02:54


8. Ba itxaropena hori bada ...
Gixajoa - 2006/12/27 16:04:11

Iruzkin bat egin
Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.


authimage Zenbaki hauek idatzi, gizaki bat eta ez zerbitzua erabili nahi duen programa informatiko bat zarela egiaztatzeko.

Aukerak:
 
Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)

 
Zientzia eta Teknologiari buruzko blog honetan Elhuyar Fundazioa dugu laguntzaile. Gainontzeko artikuluak eitb24ko lantaldeak egiten ditu.
Azken erantzunak
Etorkizuneko telebista aurkezten dizugu: OLED - xa2 - 2008-07-07 14:09:31
Marten ura aurkitu duela dio NASAk - CVGJH - 2008-05-22 08:58:05
eitb24.com, Opentraden itzulpen automatikoa hobetzeko erreminta - jokin - 2008-05-05 20:30:33
Nobel Saria jasotzeak bizia luzatu egiten omen du - xabirulo pirulo - 2007-11-13 14:03:06
Nobel Saria jasotzeak bizia luzatu egiten omen du - maider atutza - 2007-11-13 14:00:47
Iruzkin gehien jaso dituztenak
Azkenik Discovery transbordadorea atera da (9)
Arrak ugaltzeko ere ez dituzte behar komodoko dragoi emeek (8)
Yoigo: Iritsi dira prezio merkeak telefonia mugikorrera (7)
Abian da Borobila (eta ez beribila!), web ostatatze zerbitzua (6)
Nobel Saria jasotzeak bizia luzatu egiten omen du (6)
Kaixomaitia.com, amodioaren ataria euskaraz (6)
Marten ura aurkitu duela dio NASAk (5)
Fulmar, urrunetik gidatutako hegazkin euskalduna zerua piloturik gabe kontrolatzeko (5)
Second Life, bizitza "hobea", birtuala bada ere (5)
60 milioi blog blogosferan (5)
Atalak
Aurrerapenak (371)
Gadget (26)
Negozioa (39)
Bilaketa
Artxiboak
EiTBren beste blog batzuk
Blog hau sindikatu