![]() |
Duela urte bat eta erdi 12 lagun hil ziren Guadalajaran izandako sute bat itzaltzen zeudenean. Ezbehar horretan ez zen inor ohartu haizearen norabide aldaketak sua ere norabidez aldatzea eragin zuela.
Gauza da Irungo (Gipuzkoa) Aerovision enpresak, asko hausnartu ondoren, Fulmar izeneko piloturik gabeko hegazkina asmatu duela, eta oso erabilgarria izan daitekeela mota horretako egoeretan.
Prototipoa edozein kameraz hornitu daiteke. Gainera, kontrolatzen duten tokitik 50 kilometroko erradioan ibili ahal da. Edozein tokitan egon daiteke toki hori, eta abantaila horrez gain, oso azkar prestatu dezakete.
Katapulta baten bidez aireratzen da Fulmar, eta ez du lurreratzeko pistarik behar, sare baten bidez jasotzen dutelako. Gainera, 70 kilometro orduko haizeei aurre egin diezaieke, edozein helikopterok baino gehiago.
Abantaila horiek guztiekin, jostailutxoak aukera asko zabaltzen ditu, suteak kontrolatzearenaz aparte. Eta dena pilotua salbu egonik. Adibidez, arrantza-guneak aurkitzeko, trafikoa kontrolatzeko eta fenomeno meteorologikoak ikertzeko erabilgarria da.
1. Ideia ona, bai. Latza izango zen militarrek kopiatuko balute...
Rintxo - 2006/12/12 21:55:15
2. Hara, piloturik gabeko hegazkina, gidaririk gabeko metroa, noizko autoa gugatik gidatuko duen nor edo nor???
Nik behintzat gustura hartuko nuke zapatu gauetan!
andre maria zuria - 2006/12/13 10:39:31
3. Zapatu gauetarako ideia ona da baina azkenean makinak bihurtuko dira munduaren jabe... Beldurgarria da!
Izan - 2006/12/13 11:48:42
4. Asteburu hontan badek aizkora apustu bat,entrada gaisti xamarra izangok ta holakoxe bat eleoke gaixki zeru zabalen barrena hua ikusiz aitzeko, karkar...
Joxerri - 2006/12/13 13:18:12
5. "Hegazkin euskalduna" barik "euskal hegazkina" izango da, ala euskaraz hitz egiten ote daki?
Mikel - 2006/12/13 20:26:22
eitb24.com, Opentraden itzulpen automatikoa hobetzeko erreminta - jokin - 2008-05-05 20:30:33
Nobel Saria jasotzeak bizia luzatu egiten omen du - xabirulo pirulo - 2007-11-13 14:03:06
Nobel Saria jasotzeak bizia luzatu egiten omen du - maider atutza - 2007-11-13 14:00:47
Mugikor iragazgaitzak, teknologia militarra erabiliz - Leire Montero Arenas - 2007-11-09 16:40:11
Arrak ugaltzeko ere ez dituzte behar komodoko dragoi emeek (8)
Yoigo: Iritsi dira prezio merkeak telefonia mugikorrera (7)
Abian da Borobila (eta ez beribila!), web ostatatze zerbitzua (6)
Nobel Saria jasotzeak bizia luzatu egiten omen du (6)
Kaixomaitia.com, amodioaren ataria euskaraz (6)
Marten ura aurkitu duela dio NASAk (5)
Fulmar, urrunetik gidatutako hegazkin euskalduna zerua piloturik gabe kontrolatzeko (5)
Second Life, bizitza "hobea", birtuala bada ere (5)
60 milioi blog blogosferan (5)
Ekaina 2008 (17)
Maiatza 2008 (18)
Apirila 2008 (23)
Martxoa 2008 (9)
Otsaila 2008 (21)
Urtarrila 2008 (20)
Abendua 2007 (12)
Azaroa 2007 (22)
Urria 2007 (25)
Iraila 2007 (19)
Abuztua 2007 (16)
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
|

Inprimatu





