Inprimatu Inprimatu    Castellano   
Teki taka
Zientzia eta Teknologia
2006/12/12

Gaur, abenduak 12, Borobila jarri da abian. Zerbitzu honek zure web gune propioa sortu eta domeinu izen bat edukitzeko behar duzun guztia eskaintzen dizu. Hori bai, hemen ez dago lekurik pornografia edo pederastia webguneentzako, eh?

Zure webgunea sortu eta mantentzeko behar dituzun tresna eta ezaugarri guztiak eskaintzen ditu www.zuredomeinua.com helbideak: e-posta kontuak, bloga, foroa, argazki galeria bat erraz instalatzeko tresna, zure webgunearen bisiten estatistikak; etab.

Webguneak euskaraz sortu nahi dituztenei kalitatezko hosting  (web ostatatze) zerbitzu erabilerraza eskaintzen du Borobilak.

Bezeroek oso lagungarri aurkituko dute Wikia, bertan tutorialak eta trukoak topatuko baitituzte. Bestalde, blogean Borobilan gertatzen den guztiaren berri emango dute, zerbitzuaren berriak eta Interneteko bitxikeriak buruzko istorioak argitaratuko dituzte hemen, besteak beste.

Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du ekimenak.



Erantzunak:

1. Zeren harira dator 'Borobila' izena?
marmar - 2006/12/12 12:47:18


2. pentsatu apur bet
patxi - 2006/12/12 12:53:02


3. Ba nik ere ez dakit zergatik ipini dioten "Borobila" borobilari...jejeje
Kuxkuxero - 2006/12/12 12:58:15


4. Agian ideia borobila iruditu zaielako?
Jamal - 2006/12/12 14:02:23


5. Besterik gabe, "borobila", izen kurioxoa iruditu zitzaigun eta horrexegatik erabiltzea erabaki genuen.

Gaibera, beste edozein izenekin "zerbitzu borobil borobila eskeintzen..." idaztea ez litzateke hain deigarria izango.

Horixe, ez dago inolako arrazoi eskuturik.
Aitor Ortuondo - 2006/12/12 14:34:31


6. Bertsolariak dirudizue hainbeste hitz joko gora eta behera. Euskara hutsez egindako proiektuen alde, beti!
Bertsolaria - 2006/12/12 14:34:52

Iruzkin bat egin
Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.


authimage Zenbaki hauek idatzi, gizaki bat eta ez zerbitzua erabili nahi duen programa informatiko bat zarela egiaztatzeko.

Aukerak:
 
Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)

 
Zientzia eta Teknologiari buruzko blog honetan Elhuyar Fundazioa dugu laguntzaile. Gainontzeko artikuluak eitb24ko lantaldeak egiten ditu.
Azken erantzunak
Nobel Saria jasotzeak bizia luzatu egiten omen du - pepele popolo - 2008-10-14 11:55:34
Nobel Saria jasotzeak bizia luzatu egiten omen du - poxpolo popolo - 2008-10-14 11:54:01
AEBetako gazteen %97k bideo-jokoekin jokatzen dute - Té la mà Maria - 2008-09-18 20:56:36
Etorkizuneko telebista aurkezten dizugu: OLED - xa2 - 2008-07-07 14:09:31
Marten ura aurkitu duela dio NASAk - CVGJH - 2008-05-22 08:58:05
Iruzkin gehien jaso dituztenak
Azkenik Discovery transbordadorea atera da (9)
Arrak ugaltzeko ere ez dituzte behar komodoko dragoi emeek (8)
Nobel Saria jasotzeak bizia luzatu egiten omen du (8)
Yoigo: Iritsi dira prezio merkeak telefonia mugikorrera (7)
Abian da Borobila (eta ez beribila!), web ostatatze zerbitzua (6)
Kaixomaitia.com, amodioaren ataria euskaraz (6)
Marten ura aurkitu duela dio NASAk (5)
Fulmar, urrunetik gidatutako hegazkin euskalduna zerua piloturik gabe kontrolatzeko (5)
Second Life, bizitza "hobea", birtuala bada ere (5)
60 milioi blog blogosferan (5)
Atalak
Aurrerapenak (385)
Gadget (27)
Negozioa (40)
Bilaketa
Artxiboak
EiTBren beste blog batzuk
Blog hau sindikatu