Inprimatu Inprimatu    Castellano   
Teki taka
Zientzia eta Teknologia
2006/12/07

NASA zientziazaleen ahotan dago egunero. Orain egun batzuk 2024. urterako Ilargian base iraunkor bat eraikiko dutela jakinarazi bazuten, gaurkoan Marten ura dagoela uste dutela esan dute.

Espazioan hartutako argazkiek Marteko lurrazalean noizbehinka ura dabilela erakusten omen dute, hortaz, planeta hartan bizitza egoteko aukerak biderkatu egiten dira aurkikuntzari esker, ikerketa zuzentzen duten zientzialariek esan dutenez.

Argazki bat erakutsiz, "hau ur-zorrotada bat da Marten", esan du Kenneth Edgett, Malin Space Science Systems konpainiako -NASAk Marten duen Global Surveyor kamera zuzentzen duena- zientzialariak.

Irudi berriek Lurrarekin komunikazioa eten aurretik hartu zituen aparatuak, eta urik ikusten ez den arren, hainbat krateretan ura izan litekeenak eragindako aldaketak erakusten ditu, orain urte batzuk bertatik ura zebilela frogatzen duen adibiderik argiena. Horrek, gainera, oraindik ere ura dagoela esan lezake.

Eta ura badago… izaki bizidunik egongo da?



Erantzunak:

1. Ai ama! Azkenean egia izango da martzianoak esistitzen direla! Telebistan gai horien inguruko erreportajeak eta ez ditut ikusten beldurra ematen didatelako eta oraintxe akojonatuta geratu naiz!
Amaia - 2006/12/08 12:29:21


2. Marte, Ilargia, Pluton...Ez dakit, baina, lehenik eta behin Lurrean zer dagoen ikertu beharko dutela uste dut. Hemen ere oraindik gauza asko baitaude konpontzeko, deskubritzeko eta argitzeko!!!


maddi - 2006/12/08 14:11:50


3. Lurtarrak gizaki bakarrak ginelakoan bageunde ere, egunen batean nonoren bisita izango dugu. Kontuz.......
Amets - 2006/12/09 17:16:48


4. Laster jungo dira amerikanuak Marte be esplotaten eta ustiaten, aal danik eta etekin geijena atarateko. Goiko batek esan daben modura, nahiku burukomin dago munduan, beste toki batzutan bila ibili barik be!!!

Lekitxarra - 2006/12/10 00:41:46


5. ORKARI BURUZ INFORMAZIOA BILATU

CVGJH - 2008/05/22 08:58:05

Iruzkin bat egin
Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.


authimage Zenbaki hauek idatzi, gizaki bat eta ez zerbitzua erabili nahi duen programa informatiko bat zarela egiaztatzeko.

Aukerak:
 
Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)

 
Zientzia eta Teknologiari buruzko blog honetan Elhuyar Fundazioa dugu laguntzaile. Gainontzeko artikuluak eitb24ko lantaldeak egiten ditu.
Azken erantzunak
Nobel Saria jasotzeak bizia luzatu egiten omen du - pepele popolo - 2008-10-14 11:55:34
Nobel Saria jasotzeak bizia luzatu egiten omen du - poxpolo popolo - 2008-10-14 11:54:01
AEBetako gazteen %97k bideo-jokoekin jokatzen dute - Té la mà Maria - 2008-09-18 20:56:36
Etorkizuneko telebista aurkezten dizugu: OLED - xa2 - 2008-07-07 14:09:31
Marten ura aurkitu duela dio NASAk - CVGJH - 2008-05-22 08:58:05
Iruzkin gehien jaso dituztenak
Azkenik Discovery transbordadorea atera da (9)
Arrak ugaltzeko ere ez dituzte behar komodoko dragoi emeek (8)
Nobel Saria jasotzeak bizia luzatu egiten omen du (8)
Yoigo: Iritsi dira prezio merkeak telefonia mugikorrera (7)
Abian da Borobila (eta ez beribila!), web ostatatze zerbitzua (6)
Kaixomaitia.com, amodioaren ataria euskaraz (6)
Marten ura aurkitu duela dio NASAk (5)
Fulmar, urrunetik gidatutako hegazkin euskalduna zerua piloturik gabe kontrolatzeko (5)
Second Life, bizitza "hobea", birtuala bada ere (5)
60 milioi blog blogosferan (5)
Atalak
Aurrerapenak (385)
Gadget (27)
Negozioa (40)
Bilaketa
Artxiboak
EiTBren beste blog batzuk
Blog hau sindikatu