![]() |
2006/12/01
Lehendik gutxi ez, eta orain hau
0,12 euro minutuko tarifarekin (dei ezarpenaren kostua berbera izanik) eta mezuko 10 zentimoko kostearekin, operadore honen helburua da 2007. urte amaierarako merkatu-kuotaren %0,8 izatea (350.000 bezero) beste hitzetan esanda, Gipuzkoa erdia bereganatu nahi du Yoigok. 2015. urterako %10eko merkatu-kuota izatea espero du.
Angel Garcia Altozano eta Johan Andsjoe Yoigoko presidenteak eta kontseilari delegatuak Espainiako Estatuko laugarren telefono mugikor operadorea ( batzuentzat bosgarrena, Euskaltel kontuan izaten badugu) izango dena aurkeztu dute. Horien hitzen arabera, Yoigok “itxura berria” eta “Europako sinpletasun eta eraginkortasunaren erreferentzia” izan nahi du. Zehazteke utzi dute estalduraren (kobertura) kontua. Espero dut 2015. urterako Amorotoraino iristea!!!
Tarifei dagokionez, aipatzekoa da kosteak berdinak izango direla kontratua zein txartela dituzten bezeroentzat. Ziur naiz aitzakia honekin publizitatearekin bonbardatuko gaituztela!
Erantzunak:
1. Amoroton ez dogu Yoigoren beharrik. Euskaltelekin nahikoa baitugu!!!
Amorotoarra - 2006/12/01 21:29:11
2. Amoton Euskaltel bakarrik biar dozue ezta? Iñon sariagaz dagon Euskaltel, eta kalidaderik eskasena daukon operadoria; ba "Euskal" berbia eukitxiarren bakarrik nik eztot hartungo Euskaltel, kalidadia eta prezijua be begittuten dot, eta horregaitxik, naijago dot ingles jatorrija daukon beste batengana jo. Baina bakotxak nahi dabena etxia daukola.
Halan be, Yoigon ganian gauza bat esan biar da: ez dau eukiko beste 3 operadoren moduko koberturarik hamendik eta 20 urterarte edo, hori diñue beintxat.
Lekitxarra - 2006/12/03 08:58:53
3. Merkea ? Bai zera ! Yoigo betiko leloakaz dator, baina besteak bezain garestia izango da. Benetako haustura MVNOkaz etorriko da (Euskaltel "berria" lehena, gero Carrefour, CorteIngles, eta abar). Hoiekaz merkatua operadirretaz bete eta merketuko da. Yoigo ? Xferaren izen berria, lehenik porrot egindako asmoa, porrotaren bidean berriro ere.
moxolo - 2006/12/04 08:48:38
4. Yoigok, kobertura ona izango du hasieratikan, zeren orain ez duten kobertura propioa, Vodafonerekin lortzen duten, hortarako sinatu duten akordio batn bitartez.
Euskaltelek, dirudienez oso eskaintza onak ekarriko dizkigu OMVn bihurtzen dan bezain laster. Orain arte Amenak ez zion askatasunarik ematen tarifak edo promoziorik eiteko. Gainera Euskalteleren seinale berria, Vodafoneko antenek emango dute; hots, 2G kobertura oso ona, eta 3G koberturarik ONENA!
Hori da Euskaltelek dakarkiguna!
Agurrak!!!
Manu - 2006/12/04 10:13:25
5. Jesus! Euskaltelek ordaintzen dizuela ematen du! Ikus dezagun berriak zer eskaintzen duen "zaharra" zein txarra den esan beharrik ez dago eta!
Mikel - 2006/12/04 17:17:12
6. Ba OMVak, bai Euskaltel barria, bai Carrefour edo bai Corte Inglesek momentuz ez dauke prezio bajorik, beraz, inon sarea erabiltzen egonda, sare horretan beti egongo dira hobeto zainduta beren konpainiagaz dauden bezeroak, eta ganera, hasi ezkero pentsaten: imagina Vodafonek minitu bategaz "x" diru ataraten dabela; minitu hori Euskaltelen bezero batentzat bada, Euskaltelek zati bat Vodafoneri emon behar dio, eta berak nahi beste ezin izango dau merketu preziua; beraz, Euskaltelek itxaron beharko du.
Goiko batek esan duenagaz bat egiten dot, etorkizuna 3G da, eta gaur egun aurreratuen dagoena zentzu horretan Vodafone da, kobertura, dispositibo, sarearenn funtzionamendua eta baita saltzen duen mobiletan onena ( hori beste egunean periodiko baten argi ikusten zan, danetan zan Amena-Orange eta Movistar baino askoz hobiagoa); bueno, ematen dau oraingoan neu naizela Vodafonek ordaindu didana, baina euren bezero bat besterik ez naiz, eta argi dago Euskaltelera pasatzeko gauza asko erakutsi behar didatena, ez "euskal" kutsu hori bakarrik, azkan finean enpresa pribatu bat da eta.
Gernike - 2006/12/04 23:25:50
7. Egija esan Euskaltelek anuntzijo onak ein ditxuz promoziño eta arpegi barri honetan; igarri dabe, bai mezuan ( "kobertura berria", "zerbitzu berriak",...) eta bai erabili dabezen euskal pertsonaietan be
Lekitxarra - 2006/12/17 00:51:04
Iruzkin bat egin
Azken erantzunak
AEBetako gazteen %97k bideo-jokoekin jokatzen dute - Té la mà Maria - 2008-09-18 20:56:36
Etorkizuneko telebista aurkezten dizugu: OLED - xa2 - 2008-07-07 14:09:31
Marten ura aurkitu duela dio NASAk - CVGJH - 2008-05-22 08:58:05
eitb24.com, Opentraden itzulpen automatikoa hobetzeko erreminta - jokin - 2008-05-05 20:30:33
Nobel Saria jasotzeak bizia luzatu egiten omen du - xabirulo pirulo - 2007-11-13 14:03:06
Etorkizuneko telebista aurkezten dizugu: OLED - xa2 - 2008-07-07 14:09:31
Marten ura aurkitu duela dio NASAk - CVGJH - 2008-05-22 08:58:05
eitb24.com, Opentraden itzulpen automatikoa hobetzeko erreminta - jokin - 2008-05-05 20:30:33
Nobel Saria jasotzeak bizia luzatu egiten omen du - xabirulo pirulo - 2007-11-13 14:03:06
Iruzkin gehien jaso dituztenak
Azkenik Discovery transbordadorea atera da (9)
Arrak ugaltzeko ere ez dituzte behar komodoko dragoi emeek (8)
Yoigo: Iritsi dira prezio merkeak telefonia mugikorrera (7)
Abian da Borobila (eta ez beribila!), web ostatatze zerbitzua (6)
Nobel Saria jasotzeak bizia luzatu egiten omen du (6)
Kaixomaitia.com, amodioaren ataria euskaraz (6)
Marten ura aurkitu duela dio NASAk (5)
Fulmar, urrunetik gidatutako hegazkin euskalduna zerua piloturik gabe kontrolatzeko (5)
Second Life, bizitza "hobea", birtuala bada ere (5)
60 milioi blog blogosferan (5)
Arrak ugaltzeko ere ez dituzte behar komodoko dragoi emeek (8)
Yoigo: Iritsi dira prezio merkeak telefonia mugikorrera (7)
Abian da Borobila (eta ez beribila!), web ostatatze zerbitzua (6)
Nobel Saria jasotzeak bizia luzatu egiten omen du (6)
Kaixomaitia.com, amodioaren ataria euskaraz (6)
Marten ura aurkitu duela dio NASAk (5)
Fulmar, urrunetik gidatutako hegazkin euskalduna zerua piloturik gabe kontrolatzeko (5)
Second Life, bizitza "hobea", birtuala bada ere (5)
60 milioi blog blogosferan (5)
Atalak
Bilaketa
Artxiboak
Urria 2008 (2)
Iraila 2008 (15)
Abuztua 2008 (11)
Uztaila 2008 (15)
Ekaina 2008 (17)
Maiatza 2008 (18)
Apirila 2008 (23)
Martxoa 2008 (9)
Otsaila 2008 (21)
Urtarrila 2008 (20)
Abendua 2007 (12)
Azaroa 2007 (22)
Iraila 2008 (15)
Abuztua 2008 (11)
Uztaila 2008 (15)
Ekaina 2008 (17)
Maiatza 2008 (18)
Apirila 2008 (23)
Martxoa 2008 (9)
Otsaila 2008 (21)
Urtarrila 2008 (20)
Abendua 2007 (12)
Azaroa 2007 (22)
EiTBren beste blog batzuk
Blog hau sindikatu
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
|

Inprimatu





