Inprimatu Inprimatu    Castellano   
Teki taka
Zientzia eta Teknologia
2008/05/13
Nimbuzzen sistema, Skypek erabiltzen duen sistema bera baino garatuago dago. Modu honetan, VoIP eta IM sistemak mugikortasun osoz eta ahotsaren bidez erabiliko dira giza sareetan.

Aplikazioak sare mugikorrak, online komunitateak eta giza sareak konektatu egiten ditu. Nimbuzzek gaur jakinarazi du Erresuma Batuan martxan dagoela telefono mugikorretako erabiltzaileei eta online komunitateei “dohaineko deiak, chatak eta bestelakoak” eskaintzen dizkien aplikazioa.

   (osorik irakurri)




2008/05/12

Elhuyar Fundazioaren eskutik


Ornitorrinkoaren genomaren behin-behineko sekuentziazioa egin dute Missouriko Washington Unibertsitatean, eta narrastien nahiz ugaztunen geneak dituela aurkitu dute. Horri esker, animalien eboluzioaren zuhaitzean duen kokapena zehazteko bidea izango dute zientzialariek, bai eta ugaztunek nondik eta nola eboluzionatu zuten ezagutzeko bidea ere.

   (osorik irakurri)




2008/05/09

Microsoft multinacional estatubatuarreko bozeramaileek sare sozialetan berezitutako Facebook atariarekin kontaktatu dute, konpainia erosteko aukeraren inguruan jarduteko. Horrela azaltzen du All Things Digital webguneak, Dow Jones taldearen baitakoa, eta konpainiatik hurbil dauden iturriak aipatzen ditu.

Zentzu horretan, The Wall Street Journal egunkariak azaldu duenez, ez da bi konpainien arteko elkarrizketa aktiborik egon.

   (osorik irakurri)




2008/05/09

Elhuyar Fundazioaren eskutik


Odol-emaileak ezinbestekoak dira gaurko medikuntzan, baina aurrerapauso handia izango litzateke emailerik behar ez izatea. Arrazoi asko daude horretarako: batzuetan, emandako odola eskuragarri izateko arazoak daude, odol hori azkar hondatzen da, eta abar. Horregatik ari dira odol artifiziala sortu nahian. Eta sortu izan dute, bat baino gehiago. Kontua da odol horrek benetako odolaren ordezko fidagarria izan behar duela, eta, ikerketa baten arabera, gaur egungo odol artifizialak ez dira guztiz fidagarriak.

   (osorik irakurri)




2008/05/05
Xelectia Bilboko kalitatezko denden sare bat da eta blog bat sortu du produktuak, moda eta teknologiako aurrerapenak ezagutzera emateko. Orain Interneten bidez ere saltzen duten ohiko dendetako jarduerak eta produktuak sustatzeko asmoarekin ere sortu dute Xelectia Blog.

Bezeroek bitxigintzaren, oparien, kirolen, diseinuaren, modaren eta apainketaren inguruko azken berritasunak jakiteko aukera izango dute. Xelectia kalitatezko produktuak saltzen dituzten Bilboko ohiko dendak biltzen dituen erakundea da, eta bezeroenganako zerbitzua hobetzearren teknologia berrien aldeko apustua egin du.

   (osorik irakurri)




2008/05/02
New York-eko Brooklyn auzoko Spike Lee zine zuzendariak bere izena teknologia berriekin lotu nahi du. Orain dela bi urte, Robert Redford-ek sakeleko telefonoarekin egindako laburmetrai lehiaketa asmatu zuen, Sundance jaialdian.

Leek bere burua dinosauriotzat hartzen du, izan ere, telebista pizteko ere bere semeen laguntza behar duela adierazi du. Nokia enpresaren egitasmo batetan parte hartuko du: sakeleko telefonoekin filmatutako laburmetraia burutuko du.

   (osorik irakurri)




2008/04/30
Maiatzaren 1ean hasiera emango diote VI. Tesi Sariari, Euskal Herriko Unibertsitateak babestuta, eta parte hartzeko epea Elhuyar Fundazioaren Basqueresearch webgunean irekiko da.

Unibertsitatean egiten den ikerketa gizarteratzea eta, batez ere, ikertzaile gazteen lanak ezagutaraztea dira sariketaren helburu nagusiak.

   (osorik irakurri)




2008/04/28

Elhuyar Fundazioaren eskutik



Pentagonoak defentsarako proiektu aurreratuak ikertzeko duen agentziarentzat (DARPA) egingo duen hegazkin berriak zer itxura izango duen eman du ezagutzera Boeing hegazkin-enpresak. DARPA agentziak martxan jarritako Vulture programan aukeratu dute Boeing enpresa. Programaren helburua da eguzki-energia baliatuz bost urtez estratosferan hegan egingo duen gidaririk gabeko hegazkin bat sortzea. Hegazkinak 18.000 eta 27.000 metroko altueren artean eman beharko ditu bost urteak, 450 kilogramo inguruko karga duela, eta inteligentzia-, zaintza-, azterketa- eta komunikazio-misioak egin beharko ditu.

Argazkia: QinetiQ Ltd.

www.zientzia.net

 (osorik irakurri)



2008/04/27
Gipuzkoa Encounterren bigarren edizioa Tolosan ospatu dute Tolosan. Usabal polikiroldegia txiki gelditu da.

   (osorik irakurri)




2008/04/24

Elhuyar Fundazioaren eskutik


Zenbatespenen arabera, askoz tigre gutxiago dago naturan, zooetan, zirkoetan eta beste gatibutza-mota batzuetan baino. Ustez, 3.000 tigre basati eta 20.000 gatibu dago, gutxi gorabehera. Zenbaki horiek ikusita, agian gatibu dauden tigreak erabili beharko dituzte espeziearen egoera larriari aurre egiteko. Baina biologoak kezkatuta daude, ez baitakite tigre gatibuen ondare genetikoa egokia den horretarako. Genoman nahaste handia badute, ingurune naturalera egokitzeko ahalmen eskasa izango dute tigreek. Baina ikerketa genetiko batek itxaropen pixka bat ekarri du, uste zuten baino puruagoa baita tigre gatibuen leinua.

   (osorik irakurri)




 
Zientzia eta Teknologiari buruzko blog honetan Elhuyar Fundazioa dugu laguntzaile. Gainontzeko artikuluak eitb24ko lantaldeak egiten ditu.
Azken erantzunak
eitb24.com, Opentraden itzulpen automatikoa hobetzeko erreminta - jokin - 2008-05-05 20:30:33
Nobel Saria jasotzeak bizia luzatu egiten omen du - xabirulo pirulo - 2007-11-13 14:03:06
Nobel Saria jasotzeak bizia luzatu egiten omen du - maider atutza - 2007-11-13 14:00:47
Mugikor iragazgaitzak, teknologia militarra erabiliz - Leire Montero Arenas - 2007-11-09 16:40:11
Elhuyarrek Armix baso magikoan bideo-joko didaktikoa aurkeztu du - Inko - 2007-10-27 13:48:25
Iruzkin gehien jaso dituztenak
Azkenik Discovery transbordadorea atera da (9)
Arrak ugaltzeko ere ez dituzte behar komodoko dragoi emeek (8)
Yoigo: Iritsi dira prezio merkeak telefonia mugikorrera (7)
Abian da Borobila (eta ez beribila!), web ostatatze zerbitzua (6)
Nobel Saria jasotzeak bizia luzatu egiten omen du (6)
Kaixomaitia.com, amodioaren ataria euskaraz (6)
Fulmar, urrunetik gidatutako hegazkin euskalduna zerua piloturik gabe kontrolatzeko (5)
Second Life, bizitza "hobea", birtuala bada ere (5)
60 milioi blog blogosferan (5)
Marten ura aurkitu duela dio NASAk (4)
Atalak
Aurrerapenak (316)
Gadget (20)
Negozioa (33)
Bilaketa
Artxiboak
EiTBren beste blog batzuk
Blog hau sindikatu