![]() |
Hemendik aurrera eitb.com-en "teknologia" sailean aurkituko gaituzue.
Han itxaroten zaituztegu! (osorik irakurri)

Honezkero orbitarako bidean da IBEX (Interestellar Boundary Explorer), NASAk eguzki-sistemaren mugaren mapa zehazteko diseinatutako espazio-ontzia.
Elhuyar Fundazioak VII. Zernola Olinpiada jarri du martxan www.zernola.net atariaren bitartez. Zientziaren eta teknologiaren inguruko olinpiada da, eta Euskal Herriko DBHko 1. eta 2. mailako ikasgelei dago zuzendua.
Urria eta apirila bitartean, parte hartzen duten ikasgelek zientziaren eta teknologiaren inguruko bost proba gainditu beharko dituzte.
Gela bakoitzak blog bat izango du, eta blogean bertan zintzilikatu beharko dituzte proben ebazpenak. Proba hoberena egin duen ikasgelak sari bat jasoko du gelako ikasle guztientzat, eta olinpiadaren amaieran puntu gehien dituzten bi ikasgelek bi eguneko txangoa irabaziko dute.
Hirugarren postuan sailkatzen den ikasgelak egun-pasako txangoa bereganatuko du. Gainera, olinpiadaren amaieran, olinpiadako proba guztiak aurkeztu dituzten ikasgelek beste bi zozketatan parte hartuko dute. Horren bidez, olinpiada amaitzea ere saritu nahi da.
(osorik irakurri)Unibertsitate eta Ikerketa Sailak Teknoskopioa 2008 gazteentzako ideia-lehiaketa jarri dute abian.
Hiru erakundeek Zientziaren, Teknologiaren eta Berrikuntzaren Astearen baitan (azaroaren 10etik 16ra egingo dute aurten) antolatuko dute lehiaketa.
Teknalia Korporazio Teknologikoak, kazetarientzako IV Saria deitu du, "berritzea etorkizuna eraikitzea da" lelopean. Sari nagusiaren zenbatekoa 15.000 eurotako da, eta hiru saritan banatuta dago, 9.000 eurotako bat eta 3.000 eurotako beste bi.
Korporazio Teknologikoak, Azti, European Software Institute (ESI), Fatronik, Inasmet, Labein, Neiker eta Robotiker, osatzen dute. Lehiaketa honen helburua hedabideetako profesionalen lana sustatzea da.
Googlen lehen gailu teknologiko hau HTC Taiwaneko enpresa batek ekoiztu du. Adituek diotenez, Applen iPhone edo Research in Motionen Blackberryri itzala egin nahi die. Salmentarako abantaila, Googlen ezaugarrietan, onarpen mailan eta salneurrian (199 dolar) topatzen dugu.

Pulsarrak neutroi-izarrak dira, eta harrigarria bada ere, oinarri gisa erabili dituzte telefono mugikorretarako teknologia bat garatzeko. Hain zuzen, erradiazioa igortzeko pulsarrek duten modu berezia imitatzen duen tresna berri bat prestatzen ari dira Mexiko Berriko laborategi batean.

Inurri arraro bat aurkitu dute Brasilgo basoetan. Adituen ustez, antzinako inurrien itxura eta ezaugarriak ditu, eta horrek egiten du aurkikuntza hori oso aipagarria. Inurria espezie berri batekoa izateaz gain, ordea, sailkapen taxonomikoaren adar berri bat zabaldu du. Genero ezezaguneko inurria da, eta, are gehiago, azpifamilia baten lehen kidetzat hartu dute adituek. Hain intsektu arraroa izanda, entomologoek Marteko inurri deitu diote, eta Martialis heureka izen zientifikoa eman diote.

Baso primario borealak eta epelak, hau da, eskualde boreal eta epeletan gizakiaren esku-hartzerik ez duten baso helduak, munduko basoen % 15 dira, eta, Nature aldizkariak jakitera eman berri duenez, haiek egiten dute munduko materia organikoaren ekoizpen netoaren % 10 inguru.
Pew & Internet Life Project ikerketa enpresak jakinarazi duenez, AEBetako gazteen %97k bideo-jokoekin jokatzen dute. Gizonen artean %99koa da portzentajea, eta %94koa emakumeen artean.
Nobel Saria jasotzeak bizia luzatu egiten omen du - poxpolo popolo - 2008-10-14 11:54:01
AEBetako gazteen %97k bideo-jokoekin jokatzen dute - Té la mà Maria - 2008-09-18 20:56:36
Etorkizuneko telebista aurkezten dizugu: OLED - xa2 - 2008-07-07 14:09:31
Marten ura aurkitu duela dio NASAk - CVGJH - 2008-05-22 08:58:05
Arrak ugaltzeko ere ez dituzte behar komodoko dragoi emeek (8)
Nobel Saria jasotzeak bizia luzatu egiten omen du (8)
Yoigo: Iritsi dira prezio merkeak telefonia mugikorrera (7)
Abian da Borobila (eta ez beribila!), web ostatatze zerbitzua (6)
Kaixomaitia.com, amodioaren ataria euskaraz (6)
Marten ura aurkitu duela dio NASAk (5)
Fulmar, urrunetik gidatutako hegazkin euskalduna zerua piloturik gabe kontrolatzeko (5)
Second Life, bizitza "hobea", birtuala bada ere (5)
60 milioi blog blogosferan (5)
Urria 2008 (3)
Iraila 2008 (15)
Abuztua 2008 (11)
Uztaila 2008 (15)
Ekaina 2008 (17)
Maiatza 2008 (18)
Apirila 2008 (23)
Martxoa 2008 (9)
Otsaila 2008 (21)
Urtarrila 2008 (20)
Abendua 2007 (12)
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
|

Inprimatu





