Inprimatu Inprimatu    Castellano   
Pangea
Mundua bat eginik
2008/05/05
Munduan zeharreko zuzi olinpikoaren ibilbideak zeresan handia eman du azken asteotan Txinaren kontra tibetarrek egindako protestaldiak direla kausa. Baliteke gainera erraldoi honi buruz askoz ere gehiago entzutea, ez soilik Tibetekiko gatazka eta Olinpiar Jokoak direla eta, baizik eta mende berriko potentzia handia delako, inolako zalantzarik gabe.

Hala eta guztiz ere, “zentruko inperioa” (hori esan nahi baitu “Txina” hitzak) oso ezezaguna da gutako gehienontzat, mendebaldarrok. Zorionez, egun gero eta aukera gehiago dago milaka urteko tradizioko herrialde honen inguruko interesa asetzeko. Horietako aukera bat hurrengo astean izango da, Bilbon, Elkano kaleko Enpresa Ikasketen Eskolan. Bertan UPV-EHUko Nazioarteko Ikasketen Katedrak antolaturiko ikastaroa burutuko da, egungo errealitate txinatarrari buruzko ikuspegi anitza emateko asmoz. “China en el siglo XXI: una perspectiva multidisciplinar izenburu pean (hitzaldiak gazteleraz izango dira), Asia Etxeko eta Madril eta Bartzelonako unibertsitate ezberdinetako adituek Txinako politika, ekonomia eta gizartea aztertuko dituzte.

Ezbairik gabe, gaira hurbiltzeko eta Ekialde Urrunetik datozkigun berriak hobeto ulertzen ahalbidetuko diguten oinarrizko ezagutzak eskuratzeko parada bikaina da hau. Bada, parte hartzera gonbidatzen zaituztet; bertan ikusiko dugu elkar!
 (osorik irakurri)



 
Maite Iturre

Urte gutxitan bizitzak toki ezberdin askotatik eraman nau.

São Pauloko brasildarra izanik, Argentinako La Platako euskal komunitatean hazi nintzen eta bertan euskara ikasten hasi nintzen. Euskal Herrira etorri nintzen gero eta Politika Zientzietako lizentziatura eskuratu nuen, Karrera Amaierako Lehenengo Sari Nazionala jasoz.

Egun, Euskal Herriko Unibertsitateko Nazioarteko Harremanetako irakaslea naiz.

Blog honen izenak zera adierazten du: Paleozoikoan mundan zegoen kontinente bakarra. Berarengandik sortu ziren gaur egungoak.

Azken erantzunak
Malvinas: toki bat hor, urrun, Hego Atlantiko hotzean - Mutikito - 2008-04-03 00:19:27
Eskerrik asko, Bixente! - Mutikito - 2008-03-17 00:20:23
Pangea, hasiera - Stella - 2008-03-12 21:35:36
Pangea, hasiera - L.S. - 2008-03-10 20:15:31
Pangea, hasiera - Mutikito - 2008-03-10 19:32:44
Atalak
Bilaketa
Iruzkin gehien jaso dituztenak
Pangea, hasiera (3)
Eskerrik asko, Bixente! (1)
Malvinas: toki bat hor, urrun, Hego Atlantiko hotzean (1)
Artxiboak
EiTBren beste blog batzuk
Esteka Interesgarriak
Blog hau sindikatu