Inprimatu Inprimatu    Castellano   
Pangea
Mundua bat eginik
2008/04/02
Gazte ziren. Eta gazteak bezala, ametsez beterik zeuden. Alta, ametsok Hego Atlantikoko haize hotzen zurrunbiloetan betiko gelditu ziren.

Gaur bezalako egun batean, duela 26 urte, Indar Armatu argentinarrek britainiarren pean zeuden Malvinas uharteak hartu zituzten. Malvinasen gaineko subiranotasun aldarrikapen zilegia urrutitik zetorren eta horri eutsi nahi izan zion pertsonen desagerpenez, torturez eta erailketez zikin zegoen gobernu militarra boterean mantentzeko.

Historian askotan izan den bezala, behin honetan ere kanpo etsaiaren mamua astindu nahi izan zuen Leopoldo Galtierik herrialdea kolpatzen zuen krisialdi ekonomiko, sozial eta politikoa bigarren plano batera pasarazteko. Eta horretarako, ekintza desantolatu eta handinahi batez milaka gazte bidali zituen Hego Atlantikoko uharte hotz horietara munduko potentzia nagusietako baten kontra borrokatzera.

Emaitza aldez aurretik ezaguna zen: Margaret Thatcherrek ez zuen arazo handirik izango azkar edo astirago soldaduska egiten ari ziren gizajo horiek eta beraien bitarteko eskasak zapaltzeko. Soilik diktadoreen harrotasun mozkorra ez zen gai izan saihestezinezko ondorioa ikusteko.



Honela, ordurako 30000 desagerturen hutsunea zuen gizarteak belaunaldi berri bat zapuztea ikusi zuen. Goseak, hotzak eta nagusien desantolaketak gazte horietako askoren bizitza akabatu zuten. Beste askok bizitzen jarraitzeko ahaleginak egin behar izan dituzte, beharrezko errekonozimendua faltan zutela. Alta, guztien sufrimenduak balantzaka zegoen diktadura behin-behingoz lurrera botatzeko lagundu zuen. Demokrazia berjaio zen Malvinaseko Gerrako hautsen gainetik.

Gerra hori diktaduraren instrumentalizazioa izan zen, baina sentimendua eta odola herriarenak. Hortaz, gaur ere Malvinasen okupazioa salatu beharra dago.

Goian beude Uharteetan hildakoak.

Malvinas argentinarrak dira.



Erantzunak:

1. Zure ekarpenak oso gustukoak ditut... oso modu arin eta erraz batean Malvinaseko kontua nola zen azaldu diguzu... irakasle ona izateko "pasta" duzula begi bistan dago. Zure ikasleek zurekin klaseak izateko zorte handia dute eta horiek baino gehiago ekarpenean agertzen den argazkia atera zuena.

Aurrera Maite ¡¡¡
Mutikito - 2008/04/03 00:19:27

Iruzkin bat egin
Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.


authimage Zenbaki hauek idatzi, gizaki bat eta ez zerbitzua erabili nahi duen programa informatiko bat zarela egiaztatzeko.

Aukerak:
 
Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)

 
Maite Iturre

Urte gutxitan bizitzak toki ezberdin askotatik eraman nau.

São Pauloko brasildarra izanik, Argentinako La Platako euskal komunitatean hazi nintzen eta bertan euskara ikasten hasi nintzen. Euskal Herrira etorri nintzen gero eta Politika Zientzietako lizentziatura eskuratu nuen, Karrera Amaierako Lehenengo Sari Nazionala jasoz.

Egun, Euskal Herriko Unibertsitateko Nazioarteko Harremanetako irakaslea naiz.

Blog honen izenak zera adierazten du: Paleozoikoan mundan zegoen kontinente bakarra. Berarengandik sortu ziren gaur egungoak.

Azken erantzunak
Malvinas: toki bat hor, urrun, Hego Atlantiko hotzean - Mutikito - 2008-04-03 00:19:27
Eskerrik asko, Bixente! - Mutikito - 2008-03-17 00:20:23
Pangea, hasiera - Stella - 2008-03-12 21:35:36
Pangea, hasiera - L.S. - 2008-03-10 20:15:31
Pangea, hasiera - Mutikito - 2008-03-10 19:32:44
Atalak
Bilaketa
Iruzkin gehien jaso dituztenak
Pangea, hasiera (3)
Eskerrik asko, Bixente! (1)
Malvinas: toki bat hor, urrun, Hego Atlantiko hotzean (1)
Artxiboak
EiTBren beste blog batzuk
Esteka Interesgarriak
Blog hau sindikatu