![]() |
2008/03/10
Pangea. Mundua bat zenean, hasiera.
Txoko honetatik mundua esploratzen hasteko, geureari begirada bat ematea baino hoberik ez da. Nondik irteten garen jakitea, norantz goazen perspektiba izateko.
Eta nondik abiatzen naiz ni? Niretzat gaur “hemen” den Euskal Herri batetik, baina denbora luzez “han” izan zena. Azaldu egingo dut: duela zenbait egun Arabako txakolineko 2007ko uztaren hasierako brindisa burutu zen. Bertako produktua, nire arbasoen lurrekoa. Aurtengo ardo honen amabitxi hautatua izatearen ohorea izan dut. Ezusteko handia izan da niretzat, ez baitnuen inoiz asmatuko diasporako euskalduna eta gure kulturako defendatzailea izateagatik halako satisfakzioa izango nuenik.
Amerikatik, Euskal Herriaz mintzo nintzen “hor, euskaldunen lurrean...” esanez. Orain, “hemen, euskaldunen lurrean” nago. Eta hala ere, jada ez dut aurkitzen lehen ikusten nuen muga hori.
Mundua askotan sinesten duguna baino askoz ere batuagoa da. Eta espazio birtualak baieztapen hori sustengatzen du. Horregatik gaurtik aurrera, txoko honetatik, nire “hemen” honetatik, “han”dik, inguratzen eta barne hartzen gaituen planeta horretatik istorioak ekartzen saiatuko naiz. Bidaia hastera doa... Topa egin!
Txoko honetatik mundua esploratzen hasteko, geureari begirada bat ematea baino hoberik ez da. Nondik irteten garen jakitea, norantz goazen perspektiba izateko.
Amerikatik, Euskal Herriaz mintzo nintzen “hor, euskaldunen lurrean...” esanez. Orain, “hemen, euskaldunen lurrean” nago. Eta hala ere, jada ez dut aurkitzen lehen ikusten nuen muga hori.
Mundua askotan sinesten duguna baino askoz ere batuagoa da. Eta espazio birtualak baieztapen hori sustengatzen du. Horregatik gaurtik aurrera, txoko honetatik, nire “hemen” honetatik, “han”dik, inguratzen eta barne hartzen gaituen planeta horretatik istorioak ekartzen saiatuko naiz. Bidaia hastera doa... Topa egin!
Erantzunak:
1. Oso guapa zaude... Orain munduaren beste ikuspegi interesgarri bat izateko "Pangeatik" pasatu behar.
Zorionak zure blogune berriagatik
Mutikito - 2008/03/10 19:32:44
2. Topa dezagun beraz !!
Zorionak !!!!!!!! Bide luzeak askotan saria du ;-)
Irakurle izango nauzu.
L.S. - 2008/03/10 20:15:31
3. Zorionak Maite!!! Asko poztuko nau munduarekiko zure begirada berezira Pangea blogean iristeak. Blog erakargarri bat denboran zehar mantenzea ez da edonorentzat, zu bezalako jende ikastun eta saiatuarentzat soilik.
La Platatik, agur bero bat.
Stella - 2008/03/12 21:35:36
Iruzkin bat egin
Maite Iturre
Urte gutxitan bizitzak toki ezberdin askotatik eraman nau.
São Pauloko brasildarra izanik, Argentinako La Platako euskal komunitatean hazi nintzen eta bertan euskara ikasten hasi nintzen. Euskal Herrira etorri nintzen gero eta Politika Zientzietako lizentziatura eskuratu nuen, Karrera Amaierako Lehenengo Sari Nazionala jasoz.
Egun, Euskal Herriko Unibertsitateko Nazioarteko Harremanetako irakaslea naiz.
Blog honen izenak zera adierazten du: Paleozoikoan mundan zegoen kontinente bakarra. Berarengandik sortu ziren gaur egungoak.
Azken erantzunak
Malvinas: toki bat hor, urrun, Hego Atlantiko hotzean - Mutikito - 2008-04-03 00:19:27
Eskerrik asko, Bixente! - Mutikito - 2008-03-17 00:20:23
Pangea, hasiera - Stella - 2008-03-12 21:35:36
Pangea, hasiera - L.S. - 2008-03-10 20:15:31
Pangea, hasiera - Mutikito - 2008-03-10 19:32:44
Eskerrik asko, Bixente! - Mutikito - 2008-03-17 00:20:23
Pangea, hasiera - Stella - 2008-03-12 21:35:36
Pangea, hasiera - L.S. - 2008-03-10 20:15:31
Pangea, hasiera - Mutikito - 2008-03-10 19:32:44
Atalak
Bilaketa
Iruzkin gehien jaso dituztenak
Pangea, hasiera (3)
Eskerrik asko, Bixente! (1)
Malvinas: toki bat hor, urrun, Hego Atlantiko hotzean (1)
Eskerrik asko, Bixente! (1)
Malvinas: toki bat hor, urrun, Hego Atlantiko hotzean (1)
Artxiboak
EiTBren beste blog batzuk
Esteka Interesgarriak
Blog hau sindikatu
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
|

Inprimatu





