![]() |
Pangea
Mundua bat eginik
Mundua bat eginik
2008/05/05
Munduan zeharreko zuzi olinpikoaren ibilbideak zeresan handia eman du azken asteotan Txinaren kontra tibetarrek egindako protestaldiak direla kausa. Baliteke gainera erraldoi honi buruz askoz ere gehiago entzutea, ez soilik Tibetekiko gatazka eta Olinpiar Jokoak direla eta, baizik eta mende berriko potentzia handia delako, inolako zalantzarik gabe.
Hala eta guztiz ere, “zentruko inperioa” (hori esan nahi baitu “Txina” hitzak) oso ezezaguna da gutako gehienontzat, mendebaldarrok. Zorionez, egun gero eta aukera gehiago dago milaka urteko tradizioko herrialde honen inguruko interesa asetzeko. Horietako aukera bat hurrengo astean izango da, Bilbon, Elkano kaleko Enpresa Ikasketen Eskolan. Bertan UPV-EHUko Nazioarteko Ikasketen Katedrak antolaturiko ikastaroa burutuko da, egungo errealitate txinatarrari buruzko ikuspegi anitza emateko asmoz. “China en el siglo XXI: una perspectiva multidisciplinar” izenburu pean (hitzaldiak gazteleraz izango dira), Asia Etxeko eta Madril eta Bartzelonako unibertsitate ezberdinetako adituek Txinako politika, ekonomia eta gizartea aztertuko dituzte.
Ezbairik gabe, gaira hurbiltzeko eta Ekialde Urrunetik datozkigun berriak hobeto ulertzen ahalbidetuko diguten oinarrizko ezagutzak eskuratzeko parada bikaina da hau. Bada, parte hartzera gonbidatzen zaituztet; bertan ikusiko dugu elkar!
(osorik irakurri)
Hala eta guztiz ere, “zentruko inperioa” (hori esan nahi baitu “Txina” hitzak) oso ezezaguna da gutako gehienontzat, mendebaldarrok. Zorionez, egun gero eta aukera gehiago dago milaka urteko tradizioko herrialde honen inguruko interesa asetzeko. Horietako aukera bat hurrengo astean izango da, Bilbon, Elkano kaleko Enpresa Ikasketen Eskolan. Bertan UPV-EHUko Nazioarteko Ikasketen Katedrak antolaturiko ikastaroa burutuko da, egungo errealitate txinatarrari buruzko ikuspegi anitza emateko asmoz. “China en el siglo XXI: una perspectiva multidisciplinar” izenburu pean (hitzaldiak gazteleraz izango dira), Asia Etxeko eta Madril eta Bartzelonako unibertsitate ezberdinetako adituek Txinako politika, ekonomia eta gizartea aztertuko dituzte.Ezbairik gabe, gaira hurbiltzeko eta Ekialde Urrunetik datozkigun berriak hobeto ulertzen ahalbidetuko diguten oinarrizko ezagutzak eskuratzeko parada bikaina da hau. Bada, parte hartzera gonbidatzen zaituztet; bertan ikusiko dugu elkar!
2008/04/02
Gazte ziren. Eta gazteak bezala, ametsez beterik zeuden. Alta, ametsok Hego Atlantikoko haize hotzen zurrunbiloetan betiko gelditu ziren.
Gaur bezalako egun batean, duela 26 urte, Indar Armatu argentinarrek britainiarren pean zeuden Malvinas uharteak hartu zituzten. Malvinasen gaineko subiranotasun aldarrikapen zilegia urrutitik zetorren eta horri eutsi nahi izan zion pertsonen desagerpenez, torturez eta erailketez zikin zegoen gobernu militarra boterean mantentzeko.
Historian askotan izan den bezala, behin honetan ere kanpo etsaiaren mamua astindu nahi izan zuen Leopoldo Galtierik herrialdea kolpatzen zuen krisialdi ekonomiko, sozial eta politikoa bigarren plano batera pasarazteko. Eta horretarako, ekintza desantolatu eta handinahi batez milaka gazte bidali zituen Hego Atlantikoko uharte hotz horietara munduko potentzia nagusietako baten kontra borrokatzera.
Emaitza aldez aurretik ezaguna zen: Margaret Thatcherrek ez zuen arazo handirik izango azkar edo astirago soldaduska egiten ari ziren gizajo horiek eta beraien bitarteko eskasak zapaltzeko. Soilik diktadoreen harrotasun mozkorra ez zen gai izan saihestezinezko ondorioa ikusteko.

Honela, ordurako 30000 desagerturen hutsunea zuen gizarteak belaunaldi berri bat zapuztea ikusi zuen. Goseak, hotzak eta nagusien desantolaketak gazte horietako askoren bizitza akabatu zuten. Beste askok bizitzen jarraitzeko ahaleginak egin behar izan dituzte, beharrezko errekonozimendua faltan zutela. Alta, guztien sufrimenduak balantzaka zegoen diktadura behin-behingoz lurrera botatzeko lagundu zuen. Demokrazia berjaio zen Malvinaseko Gerrako hautsen gainetik.
Gerra hori diktaduraren instrumentalizazioa izan zen, baina sentimendua eta odola herriarenak. Hortaz, gaur ere Malvinasen okupazioa salatu beharra dago.
Goian beude Uharteetan hildakoak.
Malvinas argentinarrak dira.

2008/03/16
Oraingo honetan joan den astean Lisboara egin nuen bidaiak sortu zizkidan zenbait hausnarketa ekartzeko asmoa nuen. Hala eta guztiz ere, hurrengo posterako utziko ditut, zeren eta duela gutxi zendu zen gizon handi bati omenaldi apala egin nahi baitiot hemendik egun.
Bixente Ibarguren Unanue, horixe zen gizon handi haren izena. Bergaran jaiotako gizon umila Argentinara joan zen beste hainbeste euskaldun bezala, bizitza hobe baten bila. Buenos Airesetik 60 kilometrotara dagoen La Plata hirian kokatu zen, bertako Euzko Etxearen partaide aktibo bihurtuz.

Bixente eta bere emaztea Marutxa
Bertan ezagutu nuen nik, zenbait hamarkada beranduago. Orduan, 12 urte edo izango nituen eta bera jubilatua zegoen. Euskara ikasten hasia nintzen eta bera euskal etxean genituen bi euskaldun zaharretako bat zen. Niretzako eredua zen.
Euskara klasea amaitu eta gero, eskilaretatik jaisten nintzen eta hor, sutondoan, tabernako txokoan izan ohi zen. Beti agur beroa luzatzen zigun euskara ikasleoi eta mintzatzen hasten zitzaigun. Oraindik gogoan ditut une horiek: Bixentek euskaraz hitz egiten zidan eta ni, trakets, hala-hola erantzuten saiatzen nintzen. Izan ere, internet eta satelite bidezko telebista hain zabalduak ez zeuden garai horretan euskararen doinua bera arraro samar egiten zitzaigun, eta areago bere euskalki goxo hura!!!
Alta, Bixentek esaten zidana batzuetan ulertu ez arren, horrek ez ninduen gogogabetzen, baizik eta justu kontrakoa: egun batean berak zioen guztia ondo ulertzearen erronka azaltzen zidan. Pizgarri handiak ziren nire aitona bezala ikusten nuen gizon atsegin, jator, garden horrek eskaintzen zizkidan euskarazko hitzak.
Duela zenbait egun Bixentek utzi gintuen, berak aukeratutako bigarren aberri horretan. Pena handia sentitu dut berria jasotzerakoan, bere umiltasunean gizon handia zen hura joan zitzaigulako diasporako euskaldunoi. Baina penarekin bat, oroitzapen hauek burura etorri zitzaizkidala, eskerrak ematearen beharra sentitu dut. Izan ere, zorte handia izan dut halako pertsonaia ezagutzeko aukera izanagatik eta bere aldetik gure hizkuntza ikasten tematzeko bultzada jaso izanagatik.
Horregatik, Bixente, zauden tokian zaudela, nire eskerrik onena eman nahi dizut euskara maitatzen irakasteagatik. Zinez, bizitza osorako opari handia egin didazu. Hortaz, aitona, adiorik ez, gero arte baizik!

2008/03/10
Pangea. Mundua bat zenean, hasiera.
Txoko honetatik mundua esploratzen hasteko, geureari begirada bat ematea baino hoberik ez da. Nondik irteten garen jakitea, norantz goazen perspektiba izateko.
Eta nondik abiatzen naiz ni? Niretzat gaur “hemen” den Euskal Herri batetik, baina denbora luzez “han” izan zena. Azaldu egingo dut: duela zenbait egun Arabako txakolineko 2007ko uztaren hasierako brindisa burutu zen. Bertako produktua, nire arbasoen lurrekoa. Aurtengo ardo honen amabitxi hautatua izatearen ohorea izan dut. Ezusteko handia izan da niretzat, ez baitnuen inoiz asmatuko diasporako euskalduna eta gure kulturako defendatzailea izateagatik halako satisfakzioa izango nuenik.
Amerikatik, Euskal Herriaz mintzo nintzen “hor, euskaldunen lurrean...” esanez. Orain, “hemen, euskaldunen lurrean” nago. Eta hala ere, jada ez dut aurkitzen lehen ikusten nuen muga hori.
Mundua askotan sinesten duguna baino askoz ere batuagoa da. Eta espazio birtualak baieztapen hori sustengatzen du. Horregatik gaurtik aurrera, txoko honetatik, nire “hemen” honetatik, “han”dik, inguratzen eta barne hartzen gaituen planeta horretatik istorioak ekartzen saiatuko naiz. Bidaia hastera doa... Topa egin!
(osorik irakurri)
Txoko honetatik mundua esploratzen hasteko, geureari begirada bat ematea baino hoberik ez da. Nondik irteten garen jakitea, norantz goazen perspektiba izateko.
Amerikatik, Euskal Herriaz mintzo nintzen “hor, euskaldunen lurrean...” esanez. Orain, “hemen, euskaldunen lurrean” nago. Eta hala ere, jada ez dut aurkitzen lehen ikusten nuen muga hori.
Mundua askotan sinesten duguna baino askoz ere batuagoa da. Eta espazio birtualak baieztapen hori sustengatzen du. Horregatik gaurtik aurrera, txoko honetatik, nire “hemen” honetatik, “han”dik, inguratzen eta barne hartzen gaituen planeta horretatik istorioak ekartzen saiatuko naiz. Bidaia hastera doa... Topa egin!
Maite Iturre
Urte gutxitan bizitzak toki ezberdin askotatik eraman nau.
São Pauloko brasildarra izanik, Argentinako La Platako euskal komunitatean hazi nintzen eta bertan euskara ikasten hasi nintzen. Euskal Herrira etorri nintzen gero eta Politika Zientzietako lizentziatura eskuratu nuen, Karrera Amaierako Lehenengo Sari Nazionala jasoz.
Egun, Euskal Herriko Unibertsitateko Nazioarteko Harremanetako irakaslea naiz.
Blog honen izenak zera adierazten du: Paleozoikoan mundan zegoen kontinente bakarra. Berarengandik sortu ziren gaur egungoak.
Azken erantzunak
Malvinas: toki bat hor, urrun, Hego Atlantiko hotzean - Mutikito - 2008-04-03 00:19:27
Eskerrik asko, Bixente! - Mutikito - 2008-03-17 00:20:23
Pangea, hasiera - Stella - 2008-03-12 21:35:36
Pangea, hasiera - L.S. - 2008-03-10 20:15:31
Pangea, hasiera - Mutikito - 2008-03-10 19:32:44

Atalak
Bilaketa
Iruzkin gehien jaso dituztenak
Pangea, hasiera (3)
Eskerrik asko, Bixente! (1)
Malvinas: toki bat hor, urrun, Hego Atlantiko hotzean (1)

Artxiboak
EiTBren beste blog batzuk
Esteka Interesgarriak
Blog hau sindikatu
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
|

Inprimatu