![]() |
Aspaldi burua mile kontugaz beteta daukat, eta geure Milekontu bera be alde batera itzi dot. Baina zin dagizuet gaur bertan inurritxoak lanean jarrito dodazala, eta egunero-egunero ibiliko direla lan eta lan.
Daborduko danok igarri dozue geure eguraldi maiteak zelako umorea daukan. Aspaldiko kantu batek dinoan moduan, “itsasoan urak handi dire”. Bakion bertan be, itsasoak euki dau zer esana! emon deutso astindua!!! merezidute ala ez... hori beste egun baterako itziko dogu!
Hainbeste denpora gora begira, batan bateri urten deutso tortikulisak daborduko. Jesus! Zenbat denpora zerutik jausten dan tantatxu barik. Amamaren soloak beharko eban ura, ez dot kontrakorik esango, eta urtegiak be seguru ur eskean ibili direla azken egunotan, baina kalera urten orduko blai eginda egoteak... ni neu sikeran, ernegau egiten nau.
Zenbat trasto etxetik urteteko. Batetik, euria hazurretaraino ez heltzeko jantzi beharreko jake lodikotea, bestetik, guardasol puñeteroa... euria danean kalera urtetzeko protokolo berezia martxan jarri behar da lanera (edo goazen lekura goazela) blai eginda heldu gure ez badogu sikeran.
Balentin gora, Balentin behera, bihotzak nonahi, bonboiak, lorak… jesus!! Nahikoa da. Zer dala eta opariak gaurko egunean? Buruko min kronikoa gaurko egunez.
Mina ei da gizakiak pertsona moduan daukan bildurrik handiena, heriotzaren ataria ei da. Minak hartzen gaituenean, ez deutsagu ingurukoari jaramonik egiten, eta minari bi mila buelta emoten deutsaguz. Geure buruari zein zoritxarrekoak garen gogoratzen deutsagu behin eta barriro, eta ahaztu egiten dogu geure min horretatik kanpo be badagoela min gehiago ere.
Aspaldi daukat goizero-goizero eskelak arakatzeko ohiturea. Etxean ikusia umeak ikasia esaten dau esaera zahar batek, eta geure amak hori egiten dau ohetik altxau eta segiduan.
Kontua da, azkenean danok daukagula holako traste bat, eta danok eukiten dogula mahai gainean noiz joko zain. Mezuren bat heldu eta zabaltzeko irrikitan egoten gara.
Aspaldi eperdiak hazteko mehatxua egin ebanetik, kirola da urte barri guztietarako proposamena, baina proposamen horrek gitxitan dauka benetan aurrera egiteko gogoa.
Pentsetan nabil igual, proposamena nire buruko erresuman ondo bizi dala eta ez dauela kanpora urten gure. Bertan ederto baten bizi da, eta zertarako urten?
Aspaldi idazle batek esan ei eban bizitza poxpolo kaxa bat dala, eta apurka-apurka poxpoloak izituten joan behar garela.
Askotan beste nonork poxpoloa izituko dauela eta, itxaroten geratzen gara. Etorriko da nonor, eta izituko deust poxpoloa.
Baina egunak aurrera doaz eta gure arimeak amatauta segiduten dau. Ez gara poxpoloa izituten ausartu, eta kontrakoa pentsetan dogun arren, ez jaku inor hurbildu poxpoloa kaxan astindu eta sua egiteko.
Aspaldi ez naz lagun haregaz ibili, eta beraz, aspaldion ez dot haren moduko altxorrik entzun.
Itsasoan urak handi dire… - borges - 2008-03-29 10:38:53
Itsasoan urak handi dire… - borges - 2008-03-29 10:38:00
Tirriki-tarraka... - borges - 2008-03-18 22:19:07
Tirriki-tarraka... - Leioako kanpusetik deika... - 2008-03-12 20:53:53
Maitasuna plaga bat da… (4)
New York, New York... (3)
Telefono maite madarikatua… (3)
Ai Balentin, balentin… (3)
Urtea biluzik ikusteko... (2)
Oh la la!! c´est le soleil.... (2)
Tirriki-tarraka... (2)
Poxpoloak... (2)
Ha zelako danbatekoa burtsarena! C´est la vie mon amour... (2)
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
|

Inprimatu





