Inprimatu Inprimatu   
Milekontu
Kontue da, milekontu konte ahal dirala kontetako kontuek kontetan hasi ezkero...
2008/03/27
Berbea emon neutsuen, eta ikusten dozue berbakoa nazela. Egunero ez, baina sarriago sikeran, bai.

Aspalditik bularra hartuta euki dot, inurritxoz beterik eukiko baneu lez, zarataz beterik eduki dot gorputz osoa, orain barriz, kostata baina isildu dodaz barru-barrutik inurri izan eta erraldoi indarra erakutsi daben mamuak.

   (osorik irakurri)




2008/03/05
Aspaldiko lagun on batek esan eustan ezin dala beti irribarre bategaz erantzun. Lantzean behin, aurpegiari be letxe txarreko dosia emon behar jakola, eta gainera, barre egitea ona bada be, zenbat tximur urte batzuk barru...

Kontua da, azken boladan ez nazela oso irribarretsu egon, ez dodazala bemol bako pianoaren teklak agirian itzi. Sarritan ahalegindu naz, baina ezin. Baina azken egunotan ipar-haizak edo, buruan emon deust eta ez dakit nik neure norabidea be ez ete dauen aldatu.

Etxetik-lanera, lanetik-etxera horrek, denporea emoten deust pentsetako, denpora asko gainera. Bidea oinez egin beharko neuke, gorputzari astindua emon eta bizitza osasuna egitearen kontu horrengaitik; baina horren ordez, tranbiak eroaten nau batetik besterako bide horretan.

Daborduko hartu deutsat neurria kotxe artean dabilen tren itxurako makinatxoari, daborduko ez dot ahazten sartu aurretik txartela makinan sartu eta ordaindu egin behar danik, daborduko ordutegia be kontrolatzen dot. Esan neike, tranbia neure egin dodala.

Beti egin deust grazia tranbiaren kontu horrek, baina pare baten baino ez dot erabili bertan lanean hasi arte.

Iaz Lisboan egon ginenekoa gogoratzen dot sarritan tranbian leihoaren ondoan jesarri eta burua dantzan hasten jatanetan. Lisboako tranbiak bai daukala xarma eta magia berezia. Zahar-zaharra da, eta aldapa gora doanean, arnas barik gelditu eta ito egingo dala emoten dau.

Indarge geratu eta makinatxoa aldapatik behera jausiko dala emoten dau, baina ez. Tranbiak kale estuetatik gora segiduten dau ahalik eta hiriaren goiko partean izten zaituen arte. Eta aspaldi irakurri neban liburu batek inoan moduan: han goitik zerua ikusten da.

Tranbiako harantza-honantzakoek ni neu be han goian jarri nabe. Apurka-apurka inurri izateari itzi deutsat, eta erraldoi izaten hasten nabilela be ausartuko naz esaten.

Txikitxoa izaten segiduten dot, eta seguru aurrerantzean be bardin segiduko dodala , baina ardura bi! Barruko inurri guztiek bat egin eta indartu egin dira. Daborduko datorrenari aurre egingo deutsie, ez dabe erraldoiren batek zapalduko ete dabezan bildurrik eukiko.

Luzaro egongo ete naz hemen goian?


 (osorik irakurri)



2008/02/22

Egunero beste zenbaki bat baino ez dabe betetzen, eta telebisinoan, irratian eta egunkarietan agertzen diren korbatadunek ahoa berba potoloz betetzen badabe be, egunero zenbaki hori be potolotu egiten da.

 

   (osorik irakurri)




2008/02/18

Askok goiko titulua ikusi eta segiduan, Euskaldunon Egunkariaren bahiketa salatzeko artikulotxua dala pentsauko zenduen, baina ez, eta ez gogo faltagaitik. Baina etzi bost urtengo izango dira Espainiako Auzitegi (txit) Gorenak Euskaldunon Egunkaria itxi ebala, beraz, eguastenean egingo dogu berba Euskal Herriak inoiz bizi izan dauan bahiketa luzeenaren inguruan.

Baina Egunkariak ezeze, beste hainbat egunkarik be, une latzak bizi dituez. Telebisinoak eta irratiak lehenengo eta internetek azken urteotan, egunkariak zahar itzi dituez.

 

   (osorik irakurri)




2008/02/12
Gatza izan behar da egin ez dozun zeozer horrengaitik  ordaindu behar izatea…

Askotan, telebistan juizioren baten edo poliziak esku-burdinekaz lotuta daroan nonor ikustean, burua beste nonora eroateko ohiturea daukat. Sarritan gartzelako burdin artean usteltzen doan horrek zeozer egin dau bertan egoteko; zigorra merezi ei dau, baina beste batzutan burdinaren hots hotzak hain gertutik entzuten dauzen horrek ez deutso inori inongo kalterik egin.

   (osorik irakurri)




2008/02/10
Azken boladan word maite madarikatua zabaldu, eta zuri-zuri geratzen da. Egunero ahalegindu naz, baina ezin inurritxo ilarak zelai zurian jarri. Inurriak errebelde dabilz.

Poteak hartzen joan, eta bloga ahaztuta daukadala esan eustien atzokoan (zuk esan zendun,bai), eta egia esan, ez pentsa ez nazela Milekontugaz akordau, baina, kontua da: ze kontu konte ahal dot orain arte kontau ez dodana eta kontetako moduko kontua dana? Ez da erreza, baina tira, ia zer urtetzen dan gaurkoan. Ia ze kontu ekartzen dituezan gaurkoan inurritxoek…

   (osorik irakurri)




2008/01/31

Blogak egunero-egunero barritzeko kontuak dira,eta egunero kontetako kontuak kontetan saiatzen nazen arren, ez da erreza kontua.

Esan deutsuet behin eta barriz mile kontu konte ahal direla kontuek konetan hasi ezkero, baina, word (maite madarikatua hau ere) zabaldu, eta folio zuriaren sindromea, krisia edo koñazoa agertzen da nirean.

   (osorik irakurri)




2008/01/28
Zapatuetan tabernak parrandaz eta beraz, parrandazalez betetzen dira, domeketan ostera, kirolez eta parrandaren osteko ajedunez.

Geure lurralde honetan,  Bizkaia maitean, taberna askok eskegitzen dabez domeketan bandera zuri-gorriak. Bertan bizkaitarren bihotz erdia betetzen dauan ekipoaren partidua ikusteko aukera egoten da., eta bertotik urteten dira zuri-gorrien alde edo kontrako orroak be.

   (osorik irakurri)




2008/01/25
Bryant Parkeko terrazatxoan zeuk kaña eta nik Coca Cola mitikoa. Starbucksen nik kafesnea eta zuk kafea esne apur bategaz. Metroan biok planoagaz erdi galduta. Mary Poppins ikusteko antzokira sartzeko ilara luzeetan zain, zu lasai ta ni ernegauta. Time Squaren ni erretratuek atara gurean eta zeu nigaitik barrezka; “beste argazki bat… daborduko ehun bat atarako zenduzan ta…”.

   (osorik irakurri)




2008/01/24

Txikitan geratzen ei jatan, baina ondio be, holan egotea… Txikerra izaten segiduten dalako izango ete da?
Txikitxuak garenen, kaletik inurri sentiduten gara, ingurukoak erraldoiak dira eta kontuz ibili ezean, zapaldu be egiten gaitue.

   (osorik irakurri)




 
Sarai Campo
Sareko kale kantoi bakoitzean daukagu zer irakurri, zer idatzi eta zer ikusi... Kontua da geure kontuak kontetako aukerea eukitea. Milekontu tarte hori betetzeko sortu dot. Ia danon artean Milekontu, egunero lanera heltzean, etxean sofan botata, aireportuan edo etxe azpiko tabernan irakurteko txokoa egiten dogun.
Azken erantzunak
Kimika larregi kontu onerako… - borges - 2008-03-29 10:42:32
Itsasoan urak handi dire… - borges - 2008-03-29 10:38:53
Itsasoan urak handi dire… - borges - 2008-03-29 10:38:00
Tirriki-tarraka... - borges - 2008-03-18 22:19:07
Tirriki-tarraka... - Leioako kanpusetik deika... - 2008-03-12 20:53:53
Atalak
Bilaketa
Iruzkin gehien jaso dituztenak
Han goitik zerua ikusten da… (4)
Maitasuna plaga bat da… (4)
New York, New York... (3)
Telefono maite madarikatua… (3)
Ai Balentin, balentin… (3)
Urtea biluzik ikusteko... (2)
Oh la la!! c´est le soleil.... (2)
Tirriki-tarraka... (2)
Poxpoloak... (2)
Ha zelako danbatekoa burtsarena! C´est la vie mon amour... (2)
Artxiboak
EiTBren beste blog batzuk
Esteka Interesgarriak
Blog hau sindikatu