Inprimatu Inprimatu   
Milekontu
Kontue da, milekontu konte ahal dirala kontetako kontuek kontetan hasi ezkero...
2008/03/27
Berbea emon neutsuen, eta ikusten dozue berbakoa nazela. Egunero ez, baina sarriago sikeran, bai.

Aspalditik bularra hartuta euki dot, inurritxoz beterik eukiko baneu lez, zarataz beterik eduki dot gorputz osoa, orain barriz, kostata baina isildu dodaz barru-barrutik inurri izan eta erraldoi indarra erakutsi daben mamuak.

Azken boladan bata zuri, urdin, larrosa, berde, hori eta batzutan marradunez jantzitako gizon-emakumeak atontzen dituezan leku hotz horreetara ohitu nazela esan neike. Egun gitxitan mediku lar gauza onerako. Baina ezer larririk ez. Antibiotiko dosi sendo batek osatzen ez dauen ezer. Farmaziako boltsatxu zuria botikaz bete eta “santo remedio”.

Hartu dodaz lehenengo eguneko antibiotikoak eta daborduko igarri dodaz apurka-apurka inurritxoak ixiltzen. Indarge dagozala emoten dau. Antibiotikoak niri indarra emoten deustan artean, barrukoak ahultzen doaz, indarra guztiz amaitu eta erabat mututu arte.

Holakoetan baina, burua ametsetarako bide amaibakoan hasten da. Baina zeuok be jakingo dozue, ametsetarako bidai hori errez-erre aurkitzen da, bueltakoa barriz… bueltakoa aurkitzea gatzagoa da.

Oraingoan botikak etorkizun urruna ziren garai ha ekarri deust burura. Solo eta zelaietako bedarrak ur berotan irakiten jarri eta edabe “majikoak” egiten ebezan garai ha etorri jat gaurkoan buru zoro honetara. Antibiotiko plus honen ostekoa izango ete da…?

Herri guztietan egoten zan edabeak zelan eta ze bedarregaz prestatu behar ziren ekian tximurrez betetako agureren bat. Agurea mendi magaleko baserri umil baten bizi izaten zan, etxeari jaramon handirik egin barik, baina etxe-ingurua ondo atonduta. Bedarrak ondo zainduta, bedarrak ondo jagonda. Agure harek ederto baten ezagutzen zituan inguruko bedar eta landara guztiak. Ondo baino hobeto ezagutzen zituan bedar batzuk besteakaz nahasteak ekarri eikezan onurak.

Guk tripako minerako kamamila-ura hartzea be agure harek itzitako ondarea ei da. Sudurra bizibako animali zaratatsu eta labankorrez bete eta ezin atara gabilzanean be, badakigu eukalipto-hostoak uretan irakiteak bizibako guzti horrexek atoan ataratzen dituezala kanpora. Hori be, agureak itzitako ondarea…

Orain barriz, medikuak letra kaxkar eta malkartsuagaz izen pare bat orri zatitxu baten idatzi, hurbileneko farmaziara hurbildu, eta listo kalisto! 48 ordutan, seguru geureak hobera egin dauela.



Erantzunak:

1. hay hay hay gure iburpofeno eta parazetamola...
borges - 2008/03/29 10:42:32

Iruzkin bat egin
Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.


authimage Zenbaki hauek idatzi, gizaki bat eta ez zerbitzua erabili nahi duen programa informatiko bat zarela egiaztatzeko.

Aukerak:
 
Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)

 
Sarai Campo
Sareko kale kantoi bakoitzean daukagu zer irakurri, zer idatzi eta zer ikusi... Kontua da geure kontuak kontetako aukerea eukitea. Milekontu tarte hori betetzeko sortu dot. Ia danon artean Milekontu, egunero lanera heltzean, etxean sofan botata, aireportuan edo etxe azpiko tabernan irakurteko txokoa egiten dogun.
Azken erantzunak
Kimika larregi kontu onerako… - borges - 2008-03-29 10:42:32
Itsasoan urak handi dire… - borges - 2008-03-29 10:38:53
Itsasoan urak handi dire… - borges - 2008-03-29 10:38:00
Tirriki-tarraka... - borges - 2008-03-18 22:19:07
Tirriki-tarraka... - Leioako kanpusetik deika... - 2008-03-12 20:53:53
Atalak
Bilaketa
Iruzkin gehien jaso dituztenak
Han goitik zerua ikusten da… (4)
Maitasuna plaga bat da… (4)
New York, New York... (3)
Telefono maite madarikatua… (3)
Ai Balentin, balentin… (3)
Urtea biluzik ikusteko... (2)
Oh la la!! c´est le soleil.... (2)
Tirriki-tarraka... (2)
Poxpoloak... (2)
Ha zelako danbatekoa burtsarena! C´est la vie mon amour... (2)
Artxiboak
EiTBren beste blog batzuk
Esteka Interesgarriak
Blog hau sindikatu