![]() |
2008/03/26
Aspaldi burua mile kontugaz beteta daukat, eta geure Milekontu bera be alde batera itzi dot. Baina zin dagizuet gaur bertan inurritxoak lanean jarrito dodazala, eta egunero-egunero ibiliko direla lan eta lan.
Daborduko danok igarri dozue geure eguraldi maiteak zelako umorea daukan. Aspaldiko kantu batek dinoan moduan, “itsasoan urak handi dire”. Bakion bertan be, itsasoak euki dau zer esana! emon deutso astindua!!! merezidute ala ez... hori beste egun baterako itziko dogu!
Inurriek lanean lez; itsasoak be, berea dana bere sentidu gure dau. Eta zer? Ez deustazue esango zeuek be zeuon lekua hartu eta betetzeko beharra sentitzen ez dozuenik? Aspaldiko partez, egunotan aurrekoak daukan aurpegia daukala, irribarreari eutsi deutsat, eta aurrekoak esandakoa esanda be, erantzuteko indarra daukat. Itsasoa antza, indarge gelditu eta inguruko jende “ahulduari” indarra eta sasoia itzi deuskuz. Baina kontuz gero! Ezer ez da ta betiko.
Aspaldiko partez, bizitzak “kiñu” egin deust. Bai, kiñu! (zeuotako batzuentzako keinu, badakizue! Pintxok jolastu nahi badau egiten dauen hori!)
Kontua da burua gora altxatu eta kartzelan egon zan kantari follklorika harek esaten eban lez, haginak erakusteko aroa heldu da. Ondoen, haginak erakustea, baina hortzak eurak be zorroztu behar badira, ni neu sikeran prest.
Zeuontzako berba piloa baino ez da hau, baina ezagutu edo sikeran irakurtzeko ohiturea hartu dozuenok, igarriko zenduen daborduko ez nazela hain inurri, hasi nazela erraldoi plantak egiten, eta zergaitik ez, hasi nazela mundua bera be txikerrago ikusten.
Goitik dana ikusten da hurrunago eta txikiago baina indartsu. Behetik barriz, ingurukoa erraldoi ikusi eta gainera, jendeak aurrera artez-artez, adi-adi begiratzeko daukan ohitura takets horregaz, ikusi be ez gaitue egiten.
Itsasoan urak handi dire, baina olatuek ez gaitue euren indar eta sakonean itoko. Besterik ez bada, olatu mandoek hondartzara hurbiltzen dabezan enbor motz eta umilen baten ukondoa jarri eta geureari eutsiko deutsagu. Zelan do halan lortuko dogu itsasoko gaziak geure barrena guztiz ez erretzea.
Txalupa edo batelera igotzeko eskua luzatzen deuskunik badago, ederto, eta holakorik ez badago barriz, apurka-apurka itsasoaren aurka bada be, arraun egiteari ekingo deutsagu, lasai, arnasa trankil-trankil hartuta, ernegau barik, holangoetan nire aitak esango leuken moduan, polito-polito, prisa barik.
Polito-polito; prisa barik. Holan batuko dira inurriak erraldoien mundu honetan egunero, edo sikeran, sarriago. Berbea emoten deutsuet.
Erantzunak:
1. bueno bueno bueno
begi bat iztea, keinu egitea da?
Ni aspaldi danik Ronaldinho delakoarekin nahiko harritute nau.... mutile kristolako futbol depresinoan dau sartute, ez da entrenatan, ez dau gogorik erakusten eta ez da ahalegintzen... ta ni orduen pentzetan... milekontu ez da ba izango bakioko ronaldinhoa? amak esaten dauan "querer y no poder, vive de lo q fue" hasieran kristolako iruzkinek eta gero gora beherak...
bah ikusten det ezetz! hor nonon nonbait irakurri neban inurriek indarrez egindako zuloen argi txikie ikusten da,
ta bero egoteko, hau da, eguzkitan edo argitan egoteko indar gehiago egin behar....
borges - 2008/03/29 10:38:00
2. bueno bueno bueno

borges - 2008/03/29 10:38:53
Iruzkin bat egin
Sarai Campo
Azken erantzunak
Kimika larregi kontu onerako… - borges - 2008-03-29 10:42:32
Itsasoan urak handi dire… - borges - 2008-03-29 10:38:53
Itsasoan urak handi dire… - borges - 2008-03-29 10:38:00
Tirriki-tarraka... - borges - 2008-03-18 22:19:07
Tirriki-tarraka... - Leioako kanpusetik deika... - 2008-03-12 20:53:53

Atalak
Bilaketa
Iruzkin gehien jaso dituztenak
Han goitik zerua ikusten da… (4)
Maitasuna plaga bat da… (4)
New York, New York... (3)
Telefono maite madarikatua… (3)
Ai Balentin, balentin… (3)
Urtea biluzik ikusteko... (2)
Oh la la!! c´est le soleil.... (2)
Tirriki-tarraka... (2)
Poxpoloak... (2)
Ha zelako danbatekoa burtsarena! C´est la vie mon amour... (2)

Artxiboak
EiTBren beste blog batzuk
Esteka Interesgarriak
Blog hau sindikatu
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
|

Inprimatu