Inprimatu Inprimatu   
Milekontu
Kontue da, milekontu konte ahal dirala kontetako kontuek kontetan hasi ezkero...
2008/03/05
Aspaldiko lagun on batek esan eustan ezin dala beti irribarre bategaz erantzun. Lantzean behin, aurpegiari be letxe txarreko dosia emon behar jakola, eta gainera, barre egitea ona bada be, zenbat tximur urte batzuk barru...

Kontua da, azken boladan ez nazela oso irribarretsu egon, ez dodazala bemol bako pianoaren teklak agirian itzi. Sarritan ahalegindu naz, baina ezin. Baina azken egunotan ipar-haizak edo, buruan emon deust eta ez dakit nik neure norabidea be ez ete dauen aldatu.

Etxetik-lanera, lanetik-etxera horrek, denporea emoten deust pentsetako, denpora asko gainera. Bidea oinez egin beharko neuke, gorputzari astindua emon eta bizitza osasuna egitearen kontu horrengaitik; baina horren ordez, tranbiak eroaten nau batetik besterako bide horretan.

Daborduko hartu deutsat neurria kotxe artean dabilen tren itxurako makinatxoari, daborduko ez dot ahazten sartu aurretik txartela makinan sartu eta ordaindu egin behar danik, daborduko ordutegia be kontrolatzen dot. Esan neike, tranbia neure egin dodala.

Beti egin deust grazia tranbiaren kontu horrek, baina pare baten baino ez dot erabili bertan lanean hasi arte.

Iaz Lisboan egon ginenekoa gogoratzen dot sarritan tranbian leihoaren ondoan jesarri eta burua dantzan hasten jatanetan. Lisboako tranbiak bai daukala xarma eta magia berezia. Zahar-zaharra da, eta aldapa gora doanean, arnas barik gelditu eta ito egingo dala emoten dau.

Indarge geratu eta makinatxoa aldapatik behera jausiko dala emoten dau, baina ez. Tranbiak kale estuetatik gora segiduten dau ahalik eta hiriaren goiko partean izten zaituen arte. Eta aspaldi irakurri neban liburu batek inoan moduan: han goitik zerua ikusten da.

Tranbiako harantza-honantzakoek ni neu be han goian jarri nabe. Apurka-apurka inurri izateari itzi deutsat, eta erraldoi izaten hasten nabilela be ausartuko naz esaten.

Txikitxoa izaten segiduten dot, eta seguru aurrerantzean be bardin segiduko dodala , baina ardura bi! Barruko inurri guztiek bat egin eta indartu egin dira. Daborduko datorrenari aurre egingo deutsie, ez dabe erraldoiren batek zapalduko ete dabezan bildurrik eukiko.

Luzaro egongo ete naz hemen goian?





Erantzunak:

1. bizi gara?????
Leioako kanpusetik deika... - 2008/03/12 20:53:53


2. Egunero hau irekitzean inurri erraldoiren batek itxitako milekonturen bat topatzea espero det baia azkenaldian ez da ezer ageri...
Ez da ba izango gure inurritxu txikitxoa den milekontuk ez duela gogorik?
Hori edo bakioko olatuek eraman dutela hurrunera....
borges - 2008/03/18 22:19:07

Iruzkin bat egin
Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.


authimage Zenbaki hauek idatzi, gizaki bat eta ez zerbitzua erabili nahi duen programa informatiko bat zarela egiaztatzeko.

Aukerak:
 
Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)

 
Sarai Campo
Sareko kale kantoi bakoitzean daukagu zer irakurri, zer idatzi eta zer ikusi... Kontua da geure kontuak kontetako aukerea eukitea. Milekontu tarte hori betetzeko sortu dot. Ia danon artean Milekontu, egunero lanera heltzean, etxean sofan botata, aireportuan edo etxe azpiko tabernan irakurteko txokoa egiten dogun.
Azken erantzunak
Kimika larregi kontu onerako… - borges - 2008-03-29 10:42:32
Itsasoan urak handi dire… - borges - 2008-03-29 10:38:53
Itsasoan urak handi dire… - borges - 2008-03-29 10:38:00
Tirriki-tarraka... - borges - 2008-03-18 22:19:07
Tirriki-tarraka... - Leioako kanpusetik deika... - 2008-03-12 20:53:53
Atalak
Bilaketa
Iruzkin gehien jaso dituztenak
Han goitik zerua ikusten da… (4)
Maitasuna plaga bat da… (4)
New York, New York... (3)
Telefono maite madarikatua… (3)
Ai Balentin, balentin… (3)
Urtea biluzik ikusteko... (2)
Oh la la!! c´est le soleil.... (2)
Tirriki-tarraka... (2)
Poxpoloak... (2)
Ha zelako danbatekoa burtsarena! C´est la vie mon amour... (2)
Artxiboak
EiTBren beste blog batzuk
Esteka Interesgarriak
Blog hau sindikatu