![]() |
Hainbeste denpora gora begira, batan bateri urten deutso tortikulisak daborduko. Jesus! Zenbat denpora zerutik jausten dan tantatxu barik. Amamaren soloak beharko eban ura, ez dot kontrakorik esango, eta urtegiak be seguru ur eskean ibili direla azken egunotan, baina kalera urten orduko blai eginda egoteak... ni neu sikeran, ernegau egiten nau.
Zenbat trasto etxetik urteteko. Batetik, euria hazurretaraino ez heltzeko jantzi beharreko jake lodikotea, bestetik, guardasol puñeteroa... euria danean kalera urtetzeko protokolo berezia martxan jarri behar da lanera (edo goazen lekura goazela) blai eginda heldu gure ez badogu sikeran.
Ni hemen nabil kexa hutsean, baina sarritan ahaztu egiten dot ondino be otsailean gagozala, eta beraz, hau dala bizi beharrekoa.
Azkeneko uda osoa atzerrian emon dot, eta ez dot txoznetako giroa manga bako kamisetan disfrutau, baina kanpoan egon nazen arren, ikusi dodaz Bilboko jaietako erretratuak. Abuztua barik, urtarrila emoten eban Kaxkagorrik. Zenbat euri, baina!
Kontua da; ez ete da geure eguraldia zoratu? Esan eban ba Rajoyk aldaketa klimatikoak ez daukala horrenbesteko garrantzirik, bere lehengusuak esan eutson eta... AMEN.
Lehengusuekaz gabilz, eta nire lehengusina batek be esaten deust sarri, ni nazela munduko neskarik politena... ez dago esaten jakuna gustau ezkero "egi" hori sinistea baino gauza errezagorik! Ai...
Baina barriro geurera! Zer gertatu da euskal negu hotz eta uda beroekaz? Zer gertatu da neguko edozein egunetan izartu eta birritan pentsau barik katiuskak eta artilezko bufandak janzten genduzan egun hareekaz? Eta udako parrandetan manga bako kamisetak jantzi eta jertsea gerrian lotu eta goizerarte ez janzte horregaz? Holan segidu ezkero, hurrengoa zer...?
Goizero lanera etortzeko jantzi beharrekoak erabakitzea ez da kontu makala, gero!
Ba bueno, honegaz nahikoa gaurkoz. Kostata baina bete dot inurritxoz orri zuri maite madarikatua.
Astebururako denporeak hobera egingo dauelaren ametsagaz sartuko naz ohera, eta bihar goizeko 8etan despertadorak jotzen dauanean, pertsianea altxau, leihoa zabaldu eta jantzi behar dodana erabakitzen joango jat autobusa hartu arteko denporea.
Artaburuek denpora txarragaz zimeldu egiten dira, beraz, ia zapatuan denporea geure alde daukagun!
1. ai milekontu milekontu....
orain dala gutxi(historian zehar atzo irakasle batek esaten zuenez...)Europa izotzezko plaka bat bakarrik zen glaziazio erdien...eta denboragaz klima epeldu ein zen orainarte eta ez zen inor kexatu
Egia dena zera da klima berez aldatu egiten dela, ez da finkoa eta bakizu naturan dagoan guztiarekin batera desordenaratz doa(entropia kontuak... kimikafisikoa...)
Horrela ezin dugu esan gure errue denik klimaren kontua(nahiz eta guk ezagutzen dugun mundua kutsatu edo kristolako destrozoak ein)
Gaur egun guztien ahoan dago kanbio klimatikoaren kontua batzuentzat iruzurkeria eta beste batzuentzat arazo larria(negozioa bueltan)baie zelan egon ziur? Behintzat honek gendea kontzientzian jartzeko baliotzen du... baie betiko kontua dirua erdian dagoanean ez da erraza bandoa aukeratzea
borges - 2008/02/29 18:46:01
Itsasoan urak handi dire… - borges - 2008-03-29 10:38:53
Itsasoan urak handi dire… - borges - 2008-03-29 10:38:00
Tirriki-tarraka... - borges - 2008-03-18 22:19:07
Tirriki-tarraka... - Leioako kanpusetik deika... - 2008-03-12 20:53:53
Maitasuna plaga bat da… (4)
New York, New York... (3)
Telefono maite madarikatua… (3)
Ai Balentin, balentin… (3)
Urtea biluzik ikusteko... (2)
Oh la la!! c´est le soleil.... (2)
Tirriki-tarraka... (2)
Poxpoloak... (2)
Ha zelako danbatekoa burtsarena! C´est la vie mon amour... (2)
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
|

Inprimatu





