![]() |
2008/02/22
Egunero beste zenbaki bat baino ez dabe betetzen, eta telebisinoan, irratian eta egunkarietan agertzen diren korbatadunek ahoa berba potoloz betetzen badabe be, egunero zenbaki hori be potolotu egiten da.
Aspaldi ikusi neban telebisinoan tratu txarrak jasaten dabezan andrazko guztiek daukiela euren nekea eta mina baretuko dauen telefono zenbaki bat, baina telefonoa hartu eta deika hastean...orduan komeriak!
Orain pare bat hile, autobus-geltokian nengoala, aurpegia urratuz beteta eukan andra baten istorioan sartzea erabaki neban. Hasiera-hasieratik igarri neutsan andreari aurpegiko urratuak ez zirela eukazan bakarrak; gehiago be aurkituko nebazala.
Autobusaren zain gengozala, herriko munizipalak heldu ziren. Antza, eurek be ezagutzen eben Guadaluperen istorioa. Zelan egoan galdetu, eta barriz be etxera ez bueltatzeko agindua, gomendioa, edo dana dalakoa emon eutsen.
Autobusera igon, eta Guadalupek jipoia bikotearen semeak emon eutsola aitortu eustan. Aurpegian ezeze, gorputz guztitik eukazan urratuak, baina okerrenak horrek ez zirela esan eustan. Bilboraino joan ginen berba eta berba.
Autobusetik bajatu, eta telefonoko saldoari ostikadea emoteko prest agertu nintzen, beti entzun eta irakurri izan dogu tratu txarrak ezagutu eta begira geratzeak, jipoia emoten dauen kabroi horren kide egiten gaituela.
Lehenengo Bizkaiko Foru Aldundira deitu neban.
-Bai, egunon. Sarai naz, kontua da Bakion andra batekl tratu txarrak jasan dauzela jakin dodala, eta gurako neuke jakin ia zein dan jarraitu beharreko prozedura. Berak babesa behar dau, eta babestutako etxeren baten barri.-.bla-bla... bla-bla...
-Bai, eta mesedez emango didazu zure datua...
-Zer parkatu?
-Zure datua?apellidoa eta hori..
- Bai! Bitu, Sarai Campo Lekue, bla-bla...
-Bale, oso ondo. Baina...guk ezin dugu lagundu,e! Hau ez gure kontua... Diputazioa ez du egiten hau, hau udalaren konpetentzia da. Zu deitu zure udalera.... bla-bla.. Baina emango dizut telefono zenbaki bat eta deitu hor lagundu dizute. Apuntatu,ee! 94....
Jode!!ta gainera maketea! Jesus!ze gatza dan nonogaz berba egin, soluziñoa emon eta ulertutea!
Daborduko hasi naz ernegetan, baina ondino buelta gehiago emongo dodaz.
Hurrengo deia, amari. Amak Bakioko Udaletxeko telefonoa emon deust eta benga! Orain, seguru euskaldun batek erantzungo deustala, eta errez konponduko garela.
Piiiiiiii....piiiiiiiii... zarata gor batek jotzen deust belarrian. Faxa dala egingo neuke. Tira, barriro deituko dot. Baina oraingoan be, bardin. Eta holan ordu erdi luzez.
Koño!! Hemen be arazoak. Artean, tratu txarrak jasaten dabezan emakumezkoentzako arreta telefonora deitu dot hamar bat bider. Eta hemen ez dago arazorik. Erantzun ez, eta listo!
Eta gero emakumezkoek babes osoa daukiela esaten beteko dituez ahoak politikari guztiek.
En fin... baina kontua ez da hemen amaitzen.
Diputazioko señoriteak emon deustan telefono zenbakira deitu dot oraingoan. Eta hau bai hau! Telefónica le informa de que no existe servicio con esta numeración, pi-pi-pi, pi-pi pi...
Pfff...daborduko hogeitabost dei egin dodaz 016 zenbakira, eta erantzunik ez. Holako baten, aitari deitzea otu jat. Igual berak ezagutuko dau nik ezagutu ez dodan telefono zenbakiren bat.
Artean, denporeak aurrera egiten dau eta ez daukat Guadaluperentzako erantzunik. Holan segidu ezkero, besteren batek luzatu beharko deutso besoa.
Eguerdiko ordu biak. Daborduko langile guztiak joan dira etxera. Badakizue, funtzionarioaren bizitza gogorra...
Orain arte gauzak gatz egon badira, orain ezinezko.
Etsipenak bere besoetan hartu nauenean, aitak deitzen dau.
-Sarai, sinistu be ez deustazu egingo. Deitu dot 016ra eta erantzun deustie, baina gizonezkoa nazela eta, laguntzerik ez daukiela esan deustie. Azken baten, tratu txarrak gizonezkoek egiten dabezala eta... Amari emon deutsat telefonoa, eta beragaz egin dabe berba. Baina, ezer gitxi. Udaletxera deitzeko.
Jode!! Orduan, hasieran gagoz barriro!
Eta gero berba potoloz beteko dituez ahoak... lotsagarria!!
Erantzunak:
1. Munduan dauden milekontu guztietatik uste dot hau irakurri dodan milekontu onenetarikoa dela eta ez da bere kalitateagatik...
Tristea benetan...
borges - 2008/02/22 18:54:11
Iruzkin bat egin
Sarai Campo
Azken erantzunak
Kimika larregi kontu onerako… - borges - 2008-03-29 10:42:32
Itsasoan urak handi dire… - borges - 2008-03-29 10:38:53
Itsasoan urak handi dire… - borges - 2008-03-29 10:38:00
Tirriki-tarraka... - borges - 2008-03-18 22:19:07
Tirriki-tarraka... - Leioako kanpusetik deika... - 2008-03-12 20:53:53
Itsasoan urak handi dire… - borges - 2008-03-29 10:38:53
Itsasoan urak handi dire… - borges - 2008-03-29 10:38:00
Tirriki-tarraka... - borges - 2008-03-18 22:19:07
Tirriki-tarraka... - Leioako kanpusetik deika... - 2008-03-12 20:53:53
Atalak
Bilaketa
Iruzkin gehien jaso dituztenak
Han goitik zerua ikusten da… (4)
Maitasuna plaga bat da… (4)
New York, New York... (3)
Telefono maite madarikatua… (3)
Ai Balentin, balentin… (3)
Urtea biluzik ikusteko... (2)
Oh la la!! c´est le soleil.... (2)
Tirriki-tarraka... (2)
Poxpoloak... (2)
Ha zelako danbatekoa burtsarena! C´est la vie mon amour... (2)
Maitasuna plaga bat da… (4)
New York, New York... (3)
Telefono maite madarikatua… (3)
Ai Balentin, balentin… (3)
Urtea biluzik ikusteko... (2)
Oh la la!! c´est le soleil.... (2)
Tirriki-tarraka... (2)
Poxpoloak... (2)
Ha zelako danbatekoa burtsarena! C´est la vie mon amour... (2)
Artxiboak
EiTBren beste blog batzuk
Esteka Interesgarriak
Blog hau sindikatu
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
|

Inprimatu





