![]() |
2008/02/18
Askok goiko titulua ikusi eta segiduan, Euskaldunon Egunkariaren bahiketa salatzeko artikulotxua dala pentsauko zenduen, baina ez, eta ez gogo faltagaitik. Baina etzi bost urtengo izango dira Espainiako Auzitegi (txit) Gorenak Euskaldunon Egunkaria itxi ebala, beraz, eguastenean egingo dogu berba Euskal Herriak inoiz bizi izan dauan bahiketa luzeenaren inguruan.
Baina Egunkariak ezeze, beste hainbat egunkarik be, une latzak bizi dituez. Telebisinoak eta irratiak lehenengo eta internetek azken urteotan, egunkariak zahar itzi dituez.
Biharkoan edozein egunkarik publikau leikena, interneteko edozein atarirentzako kontu zaharra izan daiteke bost minutu barru. Badakizue zeuok be…denporeak urrea balio dau. Edo…denporea da urrea? (honatx, hurrengo baten kontetako kontue).
Geurean goizero-goizero armosua jateko orduan egunkaria suteko mahai gainean egoten da. Aitak politika eta ekonomia normalean, kirolak astelehenetan, amak eskelak eta besteok… ba danari gainetik bueltatxua.
Kontua da nik neuk be azken boladan egunkariari buelta gitxitxu emoten deutsadazala (gitxiegi, igual). Internet eskura eukitzeak hori dauka. Betiko goizean-goizetik laranja zukuagaz egunkaria irakurtzeko ohitura apala galduz doa antza. Adibide garbiena, geure mundu erraldoi honetako erredakzinoan gertatzen dabilena.
The New York Times-en inguruan nabil, bai. Azken asteotan, New York-eko hainbat kazetari greban dagoz. “On strike because we are out of order” dinoe eurek (greban zerbitzuz kanpo gagozalako). Internetek momentu oparoa bizi dau. Sarea gero eta eskuragarriago dago, eta gero eta gehiago dira sarea bera be bizimodu barri lez ulertu dabenak.
Egunkaria eskuetan hartu eta gurutzegramak, sudokuak edo berba-zopak egiteak euro bateko gastua dauka, eta internetek aukera hori debalde eskaintzen deusku, amamak esango leuken moduan, gratis, “txakur-txikirik pagau barik”. Eta hori gitxi balitz, egunkari bakarra irakurri beharrean, Estatuko kazeta guztiak leidu geinkez, eta ezelango gastu barik.
Baina dinot nik… Egunkaria eskuetan hartu eta atzamarrak baltzez lohituteak daukan xarma hori, kafesne bero-beroa eskuetan hartu eta egunkaria lasai-lasi irakurtzeak daukan xarma hori, domeketan eguzkiak urtengo dalaren abisua baino ez dauenean emon, ogitan joan eta egunkaria besapean eroateak daukan xarma hori, edo parrandatik bueltan etxekoei egunkaria eta kroasanak (geurean holan dinotsegu) eroatearen xarma hori, udako egun bero-beroetan Bilboko edozein parketan esarrita dagoen jubilatu bikoteak buruan periodiko-orriz egindako txapeltxo horrek daukan xarma hori… Zer gertatuko da guzti horregaz? Zer gertatuko da betiko egunkariak daukan xarma guzti horregaz?
Nik sikeran ezin neike imajinatu etxeko egongelako mahaia txarto tolestutako egunkari barik. Holangorik geurean sikeran ez da gertatuko. Internetek geurean be indarra hartu dauen arren, leial segiduko dogu egunero periodikoa erosten. Eta zeuek be…segidu interneten baina segidu zeuon aitita-amomek euren herrietatik azago gertatzen zirenak ezagutzeko eukien modu bakarra jagoten.
Pentsau egizue New York munduan gertatuko danaren iragarle parebakoa dala, eta jakin ehun langile kanpora bialdu dabezala egunkaria sarean jausi dalako. Arrain txikitxuekaz gertatzen dan moduan, oraingoan be, sareak gerrea irabazi dau.
Egunkariak daukan xarma hori ondo jagon, baina ez txarto ulertu, gero!! Interneten be,segidu ibilten eta ibili batetik bestera, mile kontutik Milekontura.
Besarkada handi bat eta indarra egunkariak egiten dozuezan danori. Geuk herriko kioskora joateko ohitureari eutsiko deutsagu, eta zeuek barriz, egin klik.
Erantzunak:
Ez dago erantzunik mezu honetan.
Iruzkin bat egin
Sarai Campo
Azken erantzunak
Kimika larregi kontu onerako… - borges - 2008-03-29 10:42:32
Itsasoan urak handi dire… - borges - 2008-03-29 10:38:53
Itsasoan urak handi dire… - borges - 2008-03-29 10:38:00
Tirriki-tarraka... - borges - 2008-03-18 22:19:07
Tirriki-tarraka... - Leioako kanpusetik deika... - 2008-03-12 20:53:53
Itsasoan urak handi dire… - borges - 2008-03-29 10:38:53
Itsasoan urak handi dire… - borges - 2008-03-29 10:38:00
Tirriki-tarraka... - borges - 2008-03-18 22:19:07
Tirriki-tarraka... - Leioako kanpusetik deika... - 2008-03-12 20:53:53
Atalak
Bilaketa
Iruzkin gehien jaso dituztenak
Han goitik zerua ikusten da… (4)
Maitasuna plaga bat da… (4)
New York, New York... (3)
Telefono maite madarikatua… (3)
Ai Balentin, balentin… (3)
Urtea biluzik ikusteko... (2)
Oh la la!! c´est le soleil.... (2)
Tirriki-tarraka... (2)
Poxpoloak... (2)
Ha zelako danbatekoa burtsarena! C´est la vie mon amour... (2)
Maitasuna plaga bat da… (4)
New York, New York... (3)
Telefono maite madarikatua… (3)
Ai Balentin, balentin… (3)
Urtea biluzik ikusteko... (2)
Oh la la!! c´est le soleil.... (2)
Tirriki-tarraka... (2)
Poxpoloak... (2)
Ha zelako danbatekoa burtsarena! C´est la vie mon amour... (2)
Artxiboak
EiTBren beste blog batzuk
Esteka Interesgarriak
Blog hau sindikatu
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
|

Inprimatu





