![]() |
2008/02/14
Balentin geurea gaurko protagonista. Goizean-goizetik matraka bardinagaz. Koño! biharko santua zein dan ezetz inork jakin. Ba San Claudio de la Colombiere. Horra hor.
Balentin gora, Balentin behera, bihotzak nonahi, bonboiak, lorak… jesus!! Nahikoa da. Zer dala eta opariak gaurko egunean? Buruko min kronikoa gaurko egunez. Eta ez, ez da pipertuta nagoela, baina danari neurria hartu behar horrek askori ardura bi.
Zeuetako zenbatek ospatzen dozue Balentintxoren egun maite (hemen bai dala maite) madarikatua? Gitxik, dinot nik. Eta zeuetako askok maitasuna ezagutzen dozue, beraz, ez da zer ospatu ez daukazuela.
Gure kuadrilan beste Santu batzuk gurago doguz: San Pedroak, San Juanak, San Joseak laster… baina Balentin? Ez pitxin, Balentin ez . Asko sentiduten dogu baina zu ez zara gure neurrikoa. Baina trankil, zeure lagunei ez deutsegu muzin egiten. Eta ondino be, ez deutsegu muzin egingo.
Baina Bilboko kaleetan zehar Balentinek lagunak dituezala, ezin zalantzan jarri. Lagun asko gainera. Denda guztiek bete dituez erakuslehioak bihotz gorriz, aingerutxoz eta bestelako opari zoroez. Egia esan, zer dala eta jantzi behar doguz (edo dozuez, hor ez dot ta neure burua sartzen) gaurkoan kulero eta sosten gorri loratu horreek? Mesedez…jantzi eizuez etzi gure izan ezkero, baina gaur? Gaur ez mesedez.
Bai. Badakit. Betiko kronika, betiko kritika, betiko Balentineri kontra…baina gaurko mamalokeri guztiek odola, gorri-gorri, bero-bero, irakiten jarri deustie. Eta ez. Ez da maitale sekreturen batek lorak bialdu ez deustazala, edo Cupido maite madarikatuak bere geziagaz jo nauela, edo hainbeste maite dodan horrek deitu ez nauela… Horrek bardin-bardin mintzen nau, gaur, bihar eta etzi. Kontua ez da hori.
Arratsalde partean amagaz kafea hartzen urten, eta ordaintzerakoan ez deuskue ba bihotz formadun piruleta bana emon? Ai ama!!… danok eginda ez gauzen pentsatzen hasita nago.
Amak esan deust.: Ai Sarai! Goxoki pare bat emon deustaz barrako neskeak, ze arraro… Inoiz ez deuskue eta ezer emoten. Orduan egunean zehar ikusitakoak barruko argitxoa izitu deust, eta galdetu deutsat; ama; ez dira izango bihotz formadun piruletak? Ba bai, berak oso-osorik. Ama koño! San Valentín!! Jesus Sarai! zenbat txotxolokeri!
Eta horren ostean, dana segiduan. Amak ondo esan dauan moduan, txotxolokeria bat bestearen atzetik, gelditu barik. Gizon bat kristolango lora-sortagaz, gaztetxoak bihotz formadun pelutxeakaz… eta beste mila tontakeri! Eta denda guztietako erakusleihoak gorriz atonduta.
Ai!! zeuen bikote hori horrenbeste maite badozue, esan egunero, bialdu egunero mezu bat, edo esan…edo margoztu komunetako ateetan (bai! Orain barre! Baina, komunean jesarrita nagoenean, beti eukiten dot zer irakurri, eta horreek danak nonork idatziko dituz, ez?)
En fin, Balentin..neure moduko beste pare bategaz, zeureak egin dau. Zergaitik ez dozu zeure auzoko Blasen antzera egiten? Roskila batzuk, kordela saman ipinteko, eta erromeria Abadiñon. Holan, seguru askoz lagun gehiago pozten direla almanakean zeure eguna heltzen dala ikustean.
Eta Blasek grazia handiri egiten ez badeutsu, hartu Jose eta zatoz Bakiora. Txakolina eta jai-giroa seguru. Hor bueltan daukagu Joseren eguna. Baina ez larritu. Nire arazoa zugaz ez da kontu pertsonala, zatoz martxoaren 19an Bakiora eta ikusiko dozu zelan zoratzen garen Jose Santuaren etorrereagaz.
Ai Balentin, Balentin…

Erantzunak:
1. Ai Baletin, Balentin!!! Nire ustez egun aaldatu beharko zenuke, ze atzokoa ez zure eguna, denden eguna da; beraiek egiten dute negozioa zure kontura. Dena dela, atzo zer ospatu izan zutenei, zorionak!!! baina ez Balentin eguna zelako, beraiek duela urte batzuk jaio zirelako baizik. Zorionak Irati!!!
A!!! ta beste gauza bat, Balentin, nekatu egin naiz zure faboritismoekin!!! horregatik, gaur jango dut bihotza duen piruleta eta boikot egingo dizut!!!
PD: nire etorkizuneko mutil maite, niri ez egin oparirik Balentinen egunean, ze bestela... berriro soltera izan beharko naiz. Jajajaja!!!
Lainoa - 2008/02/15 09:11:23
2. horioketa!! nik mile buelta emon dodaz eta zuk bost lerrotan bardine!!ti-ta!!
milekontu - 2008/02/15 13:15:16
3. Niri be beste santu batzuk gustetan dastez gehiau, igual maite dodazan danakaz juerga on bat botateko aukerie emoten dostielako, jeje!
A! Ez ahaztu hurrengo "jai santuen" aurretik lurtarron juergie dekogule e? Artaburu Egune laster! Prepareizuez jantziek ta guaparik gauzela ataraku argazki bet hirurok ezta? Atzerrien nauela noizien behin ein doztezuen konpañiegatik sikeran.
Mosu handi bana!
Irati - 2008/02/15 16:03:05
Iruzkin bat egin
Sarai Campo
Azken erantzunak
Kimika larregi kontu onerako… - borges - 2008-03-29 10:42:32
Itsasoan urak handi dire… - borges - 2008-03-29 10:38:53
Itsasoan urak handi dire… - borges - 2008-03-29 10:38:00
Tirriki-tarraka... - borges - 2008-03-18 22:19:07
Tirriki-tarraka... - Leioako kanpusetik deika... - 2008-03-12 20:53:53

Atalak
Bilaketa
Iruzkin gehien jaso dituztenak
Han goitik zerua ikusten da… (4)
Maitasuna plaga bat da… (4)
New York, New York... (3)
Telefono maite madarikatua… (3)
Ai Balentin, balentin… (3)
Urtea biluzik ikusteko... (2)
Oh la la!! c´est le soleil.... (2)
Tirriki-tarraka... (2)
Poxpoloak... (2)
Ha zelako danbatekoa burtsarena! C´est la vie mon amour... (2)

Artxiboak
EiTBren beste blog batzuk
Esteka Interesgarriak
Blog hau sindikatu
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
|

Inprimatu