Inprimatu Inprimatu   
Milekontu
Kontue da, milekontu konte ahal dirala kontetako kontuek kontetan hasi ezkero...
2008/02/12
Gatza izan behar da egin ez dozun zeozer horrengaitik  ordaindu behar izatea…

Askotan, telebistan juizioren baten edo poliziak esku-burdinekaz lotuta daroan nonor ikustean, burua beste nonora eroateko ohiturea daukat. Sarritan gartzelako burdin artean usteltzen doan horrek zeozer egin dau bertan egoteko; zigorra merezi ei dau, baina beste batzutan burdinaren hots hotzak hain gertutik entzuten dauzen horrek ez deutso inori inongo kalterik egin.

Ezagutzen dot burdinen artean askatasun gosez bizi dan bataran bat, eta ez da erreza askatasun haizea aurretik hegaz zelan doan ikustea, ez da bape erreza askatasun hori lapurtu deutsunak askatasunaz zelan gozatzen dauen ikusi, eta zeuk hain urrun eukitea.

Gogorra izan behar da gartzelako hotzean bizitzen egon ez arren, egin ez dozun zeozer lepoan eroatea. Bizitzak berez, nahiko zama handia eroatea eskatzen dau, baina gainera, ingurukoren batek zama hori arindu beharrean astundu egiten dauanean… orduan konkorrak urteten dau.

Nire Zeanuriko amamak konkor handia dauka, gaztetan andra luzea zan, pinpirina, baina urteotan uzkurtuz joan da, bizitzaren zamak apurka-apurka makurtu egin dau. Ez da ezebe geratzen aspaldi herritik artez-artez ebilen zeaniztar pinpirin harexetik.

Ardoak urteakaz hobera egiten ei dau, eta amamak be urteakaz seguru hobera egin dauela. Deabrua ez ei da jakintsua deabru izateagaitik, zaharra izateagaitik baino.

Amama zaharra dala esatea gauza motza ei da, nagusia dala esan beharko neuke. Baina, amama zaharra da. Ezagutzen dozue zaharra izatera  heltzea baino gauza ederragorik?

Aspaldi, abenduaren 8an,osaba Kepak etxera deitu ebanean hauxe entzun neutsan aitari: “okerragoa hok, urteak ez itea! Zaharra nokela? Hori hok ta, notizi ona! Txarragoa izingo liteke urteak ez itea!”. Egun haretan, aitak 50 urte beteten ebazan, eta harro.Burua artez.

Mendibilek bere kantu baten dino, “atera-atera trapuak kalera, nik erosten ditut prezio onean.. Trapu zaharrak..”. Hori egin beharko geunke guk be. Geure inguruko “trapu zaharrak” kanpora atara, eta konkorra eukinda be, geure lehioak zabaldu eta danori erakutsi.

Baina, hasierako kontuari eutsita, zer da ba errubakoa izan eta zigorra ordaindu behar izatea baino gauza motzagorik? Kalkutako Teresa gitxi dagoz geure paraje, baina inguruko kalte guztiak bakar batek ordaintzea be…

Ezin imajinau neike zeurea ez dan erru bat ordaintzeak sortu leiken mina, sortu leiken indar exkaxa, eta sortu leiken samin mingotsa (edo bai, agian imajinau neike, bai, nork daki!)

Min guzti horrek konkorra ataraten dauela baina, seguru. Seguru, pertsonarik artezena be, bizitzaren aurrean makurtu egiten dala holako kontu motz baten aurrean.

Zelan altxau burua egin ez dozun zeozer leporatu deutsuenean? Lepoa daborduko hasi da konkortzen. Egin deutsagu bidea konkor motz horreri.

Denporeak aurrera egiten dauenean trapua kalera atara eta astindu egin behar da. Trapu zaharrak hartu-hartuta dauka hautsa, eta aire hotzak hauts guztia gainetik kenduko ei deutso.

Konkor asko sortu dituez urteatan egin ez daben horrengaitik zigorra ordaindu daben guzti horreengan. Lapurtu ez dauenari lapurra dala esatea, horrek egiten dau konkorra. Horrek egiten dau mina, eta horrek egiten dau inguruko guztia, gehien maite dana zartako baten galtzea.

Zenbat negar, ta zenbat min ta zenbat gau lo ein barik….




Erantzunak:

1. como q empieza a flakear
sartu googleean
ipini zuri asko gustatzen zaizun hitza ta.....
inspirau!
borges - 2008/02/13 22:33:22

Iruzkin bat egin
Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.


authimage Zenbaki hauek idatzi, gizaki bat eta ez zerbitzua erabili nahi duen programa informatiko bat zarela egiaztatzeko.

Aukerak:
 
Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)

 
Sarai Campo
Sareko kale kantoi bakoitzean daukagu zer irakurri, zer idatzi eta zer ikusi... Kontua da geure kontuak kontetako aukerea eukitea. Milekontu tarte hori betetzeko sortu dot. Ia danon artean Milekontu, egunero lanera heltzean, etxean sofan botata, aireportuan edo etxe azpiko tabernan irakurteko txokoa egiten dogun.
Azken erantzunak
Kimika larregi kontu onerako… - borges - 2008-03-29 10:42:32
Itsasoan urak handi dire… - borges - 2008-03-29 10:38:53
Itsasoan urak handi dire… - borges - 2008-03-29 10:38:00
Tirriki-tarraka... - borges - 2008-03-18 22:19:07
Tirriki-tarraka... - Leioako kanpusetik deika... - 2008-03-12 20:53:53
Atalak
Bilaketa
Iruzkin gehien jaso dituztenak
Han goitik zerua ikusten da… (4)
Maitasuna plaga bat da… (4)
New York, New York... (3)
Telefono maite madarikatua… (3)
Ai Balentin, balentin… (3)
Urtea biluzik ikusteko... (2)
Oh la la!! c´est le soleil.... (2)
Tirriki-tarraka... (2)
Poxpoloak... (2)
Ha zelako danbatekoa burtsarena! C´est la vie mon amour... (2)
Artxiboak
EiTBren beste blog batzuk
Esteka Interesgarriak
Blog hau sindikatu