Inprimatu Inprimatu   
Milekontu
Kontue da, milekontu konte ahal dirala kontetako kontuek kontetan hasi ezkero...
2008/02/10
Azken boladan word maite madarikatua zabaldu, eta zuri-zuri geratzen da. Egunero ahalegindu naz, baina ezin inurritxo ilarak zelai zurian jarri. Inurriak errebelde dabilz.

Poteak hartzen joan, eta bloga ahaztuta daukadala esan eustien atzokoan (zuk esan zendun,bai), eta egia esan, ez pentsa ez nazela Milekontugaz akordau, baina, kontua da: ze kontu konte ahal dot orain arte kontau ez dodana eta kontetako moduko kontua dana? Ez da erreza, baina tira, ia zer urtetzen dan gaurkoan. Ia ze kontu ekartzen dituezan gaurkoan inurritxoek…

Gertatu jatzue inoiz inguruko baten poztasunak zeuen tristezia handiago egitea? Ba momentu batzutan okerra nazela emon arren, gitxitan pozten nau ingurukoaren minak, eta egia esan, gustau egiten jat ondokoak pozik dabizela ikustea, baina… ondoko horreen zoriontasuna agerian dagoanean, aurpegiko ispilu gardenak berba barik poztasuna dinonean, nire ispilu zikin zahartuak urte gehiago hartzen dauz lepo gainean.

Ezin esan neike azken boladan oso pinpirin nabilenik, ezin esan jai-alai nabilenik, baina tira, apurka-apurka nire gorputzeko kobazuloan argiari tartea egin deutsat, argi-izpiak sartzeko tartea egitea lortu dot. Momentuz, zirrikitua baino ez bada be, helduko da argia leku guztietatik sartuko dan eguna. Helduko da, seguru.

Artean, zirrikitutik sartzen dan argi horreri gustu guztia hartuko deutsat, daborduko ez naz ibiliko zirrikitua estali gurean. Ez naz ibiliko argi apal hori dala eta oztondu gurean. C´esst fini.

Eta argiagaz aurrera eta atzera nabilenez, bada azken egunotan buruan bueltakan dabildan kontutxu bat. Zelako denporea…! otsailean eta manga hutsean, jertse barik,artilezko bufanda lodikote barik, guardasol barik…Non dago aurpegia zati bitan b
ebagiko deuskun hotz motz hori? Eta egunero beharrerako bidean blai eginda itziko gaituen euria? Zerura begira jarri, eta euriak kuku tristerik be ez dau egiten, ez dago euri karga dakarren hodei lodikoteen arrastorik… Kantzino ezagun batek dinoanez, ez da posible, ezin liteke…

Bart gaueko parranda luzearen ostean goizean-goizetik eguzkiak bete-betean hartu nau. Buruko mina, tripea be dantzan, eta ezinegona. Bai-bai; ajea, biharamuna, ostea… gaurkoa sarkofago eguna, zalantza barik.

Baina zelako eguna. Bizi-bizirik egoteko eguna da gaurkoa. Gogor jotzen dau gaur gure Lorentzok Bizkaiko kostaldetik. Ez dakit zeuon herrietan zelan egongo dan asuntua, baina Bakiok gaur udabarriko domeka baten itxurea hartu dau. Jendeak domekatako mosto eta azeitunek terrazan hartu dauz, gaur kanpoan egotea da aukerarik onena.

Baina aukera ona izan arren, honek ez dauka ez hanka ez bururik. Otsailean eta manga hutsean? Gure aitak esango leuken moduan; “malo gauza onerako!”.

Ai… eguzki maite madarikatua…



Erantzunak:

1. jes jes....
domeka madarikatua!
futbol madarikatue eta batezbe
osakidetza kuttun madarikatua!

Milekontu atera gehiao inurritxoak edo jaten emon!!!
baie idatzi!!
Batzuek hitz egiterako orduen don bat dekoie; gezurrak esatea eta guk sinestea edo....
zuk idaztearen dona dekozu
a si q aprobetxeu!
borges - 2008/02/11 20:06:32


2. jajaja!! eskertzen dira holako berbak, eta gainera asko-asko gure izen dodan (eta gura dodan) batek en "don"aren kontu hori esaten eustan!Merci!

ia apurka-apurka inurritxoek erraldoi egiten naben!!



milekontu - 2008/02/11 21:53:24

Iruzkin bat egin
Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.


authimage Zenbaki hauek idatzi, gizaki bat eta ez zerbitzua erabili nahi duen programa informatiko bat zarela egiaztatzeko.

Aukerak:
 
Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)

 
Sarai Campo
Sareko kale kantoi bakoitzean daukagu zer irakurri, zer idatzi eta zer ikusi... Kontua da geure kontuak kontetako aukerea eukitea. Milekontu tarte hori betetzeko sortu dot. Ia danon artean Milekontu, egunero lanera heltzean, etxean sofan botata, aireportuan edo etxe azpiko tabernan irakurteko txokoa egiten dogun.
Azken erantzunak
Kimika larregi kontu onerako… - borges - 2008-03-29 10:42:32
Itsasoan urak handi dire… - borges - 2008-03-29 10:38:53
Itsasoan urak handi dire… - borges - 2008-03-29 10:38:00
Tirriki-tarraka... - borges - 2008-03-18 22:19:07
Tirriki-tarraka... - Leioako kanpusetik deika... - 2008-03-12 20:53:53
Atalak
Bilaketa
Iruzkin gehien jaso dituztenak
Han goitik zerua ikusten da… (4)
Maitasuna plaga bat da… (4)
New York, New York... (3)
Telefono maite madarikatua… (3)
Ai Balentin, balentin… (3)
Urtea biluzik ikusteko... (2)
Oh la la!! c´est le soleil.... (2)
Tirriki-tarraka... (2)
Poxpoloak... (2)
Ha zelako danbatekoa burtsarena! C´est la vie mon amour... (2)
Artxiboak
EiTBren beste blog batzuk
Esteka Interesgarriak
Blog hau sindikatu