![]() |
Mina ei da gizakiak pertsona moduan daukan bildurrik handiena, heriotzaren ataria ei da. Minak hartzen gaituenean, ez deutsagu ingurukoari jaramonik egiten, eta minari bi mila buelta emoten deutsaguz. Geure buruari zein zoritxarrekoak garen gogoratzen deutsagu behin eta barriro, eta ahaztu egiten dogu geure min horretatik kanpo be badagoela min gehiago ere.
Aspaldi daukat goizero-goizero eskelak arakatzeko ohiturea. Etxean ikusia umeak ikasia esaten dau esaera zahar batek, eta geure amak hori egiten dau ohetik altxau eta segiduan.
Minbizia. Benetako min bizia. Gogorra, latza, egurra sutan jartzen dan beste bizia. Bizitzaren mina dala esango neuke, baina gurean suertea euki dogu. Orain arte minbizia bizitzaren mina izan da, ezin esan geinke biziaren muina izan danik. Min hutsean geratu da, bizia baina mina, ez muina. Ez dogu eskelen beharrik euki.
Holakoetan geure amamak Jangoikoari emoten deutsoz eskerrak, baina minbizia euki eta radioak, kimioak eta bestelako beste hainbat sesinok izten dituezan min biziak ezin alde batera itzi.
Geurea; teknologia, zeintzia eta ikerketaren mendea ei da. Genomak, klonak, saguekaz esperimentuak… egunero agertzen dira telebistan ikerkuntza barriak hasi dituezan ikerlariak, hau edo beste osatzeko balizko edabe magikoak…
Honeek lerroak idazten hasi nazanean, kursoreagaz behera egin eta apurka-apurka, berba bat bestearen atzean irakurrri eta negar-anpuluak be bata bestearen atzetik jausteko ametsa euki dot. Zagozien lekuan za
goziela, negar-anpuluak urten arazoteko intentzinoa euki dot, baina ezin.
Minbizi madarikatu horrek min bizia sortzen dau doan lekura doala. Min bizia, gorroto bizia, amorru bizia. Bizitzen jakin behar da baina.
Minbizia min bizia da; bai!! bizi-bizia, baina bizi-mina badago, hor konpon minbizia, min bizia eta biziaren mina!
Bizi koño, bizi…
Merci zeure hospitaleko gela hotzera sartzen itzi eta minbiziaren min bizia hurbiletik ezagutzeko aukera harengaitik, baina batez be, merci zeure bizi-minaren indarra danori erakutsi eta kutsatzeagaitik.
That´s for you! Good luck!
Itsasoan urak handi dire… - borges - 2008-03-29 10:38:53
Itsasoan urak handi dire… - borges - 2008-03-29 10:38:00
Tirriki-tarraka... - borges - 2008-03-18 22:19:07
Tirriki-tarraka... - Leioako kanpusetik deika... - 2008-03-12 20:53:53
Maitasuna plaga bat da… (4)
New York, New York... (3)
Telefono maite madarikatua… (3)
Ai Balentin, balentin… (3)
Urtea biluzik ikusteko... (2)
Oh la la!! c´est le soleil.... (2)
Tirriki-tarraka... (2)
Poxpoloak... (2)
Ha zelako danbatekoa burtsarena! C´est la vie mon amour... (2)
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
|

Inprimatu





