Inprimatu Inprimatu   
Milekontu
Kontue da, milekontu konte ahal dirala kontetako kontuek kontetan hasi ezkero...
2008/02/28

Hainbeste denpora gora begira, batan bateri urten deutso tortikulisak daborduko. Jesus! Zenbat denpora zerutik jausten dan tantatxu barik. Amamaren soloak beharko eban ura, ez dot kontrakorik esango, eta urtegiak be seguru ur eskean ibili direla azken egunotan, baina kalera urten orduko blai eginda egoteak... ni neu sikeran, ernegau egiten nau.

Zenbat trasto etxetik urteteko. Batetik, euria hazurretaraino ez heltzeko jantzi beharreko jake lodikotea, bestetik, guardasol puñeteroa... euria danean kalera urtetzeko protokolo berezia martxan jarri behar da lanera (edo goazen lekura goazela) blai eginda heldu gure ez badogu sikeran.

   (osorik irakurri)




2008/02/22

Egunero beste zenbaki bat baino ez dabe betetzen, eta telebisinoan, irratian eta egunkarietan agertzen diren korbatadunek ahoa berba potoloz betetzen badabe be, egunero zenbaki hori be potolotu egiten da.

 

   (osorik irakurri)




2008/02/18

Askok goiko titulua ikusi eta segiduan, Euskaldunon Egunkariaren bahiketa salatzeko artikulotxua dala pentsauko zenduen, baina ez, eta ez gogo faltagaitik. Baina etzi bost urtengo izango dira Espainiako Auzitegi (txit) Gorenak Euskaldunon Egunkaria itxi ebala, beraz, eguastenean egingo dogu berba Euskal Herriak inoiz bizi izan dauan bahiketa luzeenaren inguruan.

Baina Egunkariak ezeze, beste hainbat egunkarik be, une latzak bizi dituez. Telebisinoak eta irratiak lehenengo eta internetek azken urteotan, egunkariak zahar itzi dituez.

 

   (osorik irakurri)




2008/02/14
Balentin geurea gaurko protagonista. Goizean-goizetik matraka bardinagaz. Koño! biharko santua zein dan ezetz inork jakin. Ba San Claudio de la Colombiere. Horra hor.
Balentin gora, Balentin behera, bihotzak nonahi, bonboiak, lorak… jesus!! Nahikoa da. Zer dala eta opariak gaurko egunean? Buruko min kronikoa gaurko egunez.

   (osorik irakurri)




2008/02/12
Gatza izan behar da egin ez dozun zeozer horrengaitik  ordaindu behar izatea…

Askotan, telebistan juizioren baten edo poliziak esku-burdinekaz lotuta daroan nonor ikustean, burua beste nonora eroateko ohiturea daukat. Sarritan gartzelako burdin artean usteltzen doan horrek zeozer egin dau bertan egoteko; zigorra merezi ei dau, baina beste batzutan burdinaren hots hotzak hain gertutik entzuten dauzen horrek ez deutso inori inongo kalterik egin.

   (osorik irakurri)




2008/02/10
Azken boladan word maite madarikatua zabaldu, eta zuri-zuri geratzen da. Egunero ahalegindu naz, baina ezin inurritxo ilarak zelai zurian jarri. Inurriak errebelde dabilz.

Poteak hartzen joan, eta bloga ahaztuta daukadala esan eustien atzokoan (zuk esan zendun,bai), eta egia esan, ez pentsa ez nazela Milekontugaz akordau, baina, kontua da: ze kontu konte ahal dot orain arte kontau ez dodana eta kontetako moduko kontua dana? Ez da erreza, baina tira, ia zer urtetzen dan gaurkoan. Ia ze kontu ekartzen dituezan gaurkoan inurritxoek…

   (osorik irakurri)




2008/02/05

Mina ei da gizakiak pertsona moduan daukan bildurrik handiena, heriotzaren ataria ei da. Minak hartzen gaituenean, ez deutsagu ingurukoari jaramonik egiten, eta minari bi mila buelta emoten deutsaguz. Geure buruari zein zoritxarrekoak garen gogoratzen deutsagu behin eta barriro, eta ahaztu egiten dogu geure min horretatik kanpo be badagoela min gehiago ere.

Aspaldi daukat goizero-goizero eskelak arakatzeko ohiturea. Etxean ikusia umeak ikasia esaten dau esaera zahar batek, eta geure amak hori egiten dau ohetik altxau eta segiduan.

   (osorik irakurri)




 
Sarai Campo
Sareko kale kantoi bakoitzean daukagu zer irakurri, zer idatzi eta zer ikusi... Kontua da geure kontuak kontetako aukerea eukitea. Milekontu tarte hori betetzeko sortu dot. Ia danon artean Milekontu, egunero lanera heltzean, etxean sofan botata, aireportuan edo etxe azpiko tabernan irakurteko txokoa egiten dogun.
Azken erantzunak
Kimika larregi kontu onerako… - borges - 2008-03-29 10:42:32
Itsasoan urak handi dire… - borges - 2008-03-29 10:38:53
Itsasoan urak handi dire… - borges - 2008-03-29 10:38:00
Tirriki-tarraka... - borges - 2008-03-18 22:19:07
Tirriki-tarraka... - Leioako kanpusetik deika... - 2008-03-12 20:53:53
Atalak
Bilaketa
Iruzkin gehien jaso dituztenak
Han goitik zerua ikusten da… (4)
Maitasuna plaga bat da… (4)
New York, New York... (3)
Telefono maite madarikatua… (3)
Ai Balentin, balentin… (3)
Urtea biluzik ikusteko... (2)
Oh la la!! c´est le soleil.... (2)
Tirriki-tarraka... (2)
Poxpoloak... (2)
Ha zelako danbatekoa burtsarena! C´est la vie mon amour... (2)
Artxiboak
EiTBren beste blog batzuk
Esteka Interesgarriak
Blog hau sindikatu