![]() |
2008/01/30
Daborduko eguneroko bizitzan orain urte batzuk imajinau ezinak ziren hainbat traste ibiltzen doguz. Nork imajinau eikean eskuko-telefonoak hainbeste zoratuko gintuela? Telefonoa etxean ahaztuta itzi ezkero, “drama” bat sortuko litzatekela be, nork imajinau?
Kontua da, azkenean danok daukagula holako traste bat, eta danok eukiten dogula mahai gainean noiz joko zain. Mezuren bat heldu eta zabaltzeko irrikitan egoten gara. Sarri askotan, inork inongo jaramonik egin ez deuskula jakinda be, telefonoa eskuetan hartu, desblokeau eta barririk dagoen begiratzen dogun (off course, ez dago dei-galdurik, ez dago mezurik… ez dago barririk).
Beste batzutan, berak deituko ez gaituela jakin, eta guk emoten deutsagu astindua telefonoari. Geuk emoten deutsagu astindua beste horren telefono zenbakiari. (Milekonturen aholkua onartzen badozue: ez izan astunak beste horren telefonoa dantzan jartzen).Zenbat bider sakatu daitekez egunean zehar beste horregaz hartuemonean jartzeko balioko deuskuezan bederatzi zifrak? (horreur)
Baina kontua da, gaur egungo telefono barriek aukera asko eskaintzen dituezala. Nonor deika eta deika daukagula, ba tira, telefonoa ixildu eta jarraitu daiela deika, behin eta barriro deika daukagun horreri deiak mugatu (restringidu) geunskioz, eta ohikoena dana, deia ebagi geinke geure telefonoak daukan botoitxu gorria sakatuz.
Geure telefono maite madarikatua beraz.
Gaurkoan telefonoak barri on bat emon deust aspaldiko partez zeure izena bertan irakurtzean. Poz handia da nigaz hartuemonean jartzeko bederatzi zifrak ahaztu ez dozuzala jakitea. Egunen baten baina, bederatzi numerotxuak ahaztuko dozuz, eta besteren bat ibiliko dozu sarriago, baina tira…hori ei da bizitzaren legea, eta horren aurrean ezer gitxi egin geinke.
Bakardadea ez da lagun ona. Hori zeuk be badakizu. Lanak babesten gaitu batzutan, kordak astintzea besteetan, eta laneko doinuak kordak astintzen doguzan artean besterik ez dagoenean. (you know what I mean)
Badakizu gaurko minutuek gorantzako bidean segiduteko airea emongo deustiela. Suerte apur bategaz, goian alkar ikusiko dogu, zeuk zeure bidetik ekingo deutsazu bideari eta nik neuretik, baina bide guztiak heltzen ei dira tontorrera.
Kontua da, zeuk bidezidorra hartu dozu eta beraz, arinago eta neke gitxiagoz helduko zara, eta nik bide luzeari ekingo deutsadanez, ba seguru beranduago eta sats eginda helduko nazela. Baina tira. Helduko gara bai, eta nork daki, igual lagun barriren bat egingo dogu bidean arbola baten enborrean deskantsurako gelditzen garen horretan.
Bakoitzak bere erritmoan gorantza egingo dogu, eta goi-goian gagozenean, orduantxe ingurura begiratu eta tontorrera heltzeak daukan xarma horregaz, aurpegia irribarrez beteko jaku. Azkenean, bidea amaitu eta goian egongo gara, egindako bide guztia goitik ikusteko.
Momentuz, telefonoak barriro joko ez dauela jakinda be, noizbehinka , telefonoa eskuetan hartu, desblokeau eta barririk dagoen begiratuko dot (off course, ez dago dei-galdurik, ez dago mezurik… ez dago barririk).
Telefono maite madarikatua…

Erantzunak:
1. ez dakit konturetu zaran, baia telefono maite madarikatu horrek badeko agenda eta bederatzi zifra horrek gordetako aukera emoten deu.alde horretatik eztau problemarik.
ta pozten naz telefonoak barriro jo deuelako, baia badakizu oin dana gorantza,atzerantza... karrerilla hartuteko bez!!!
Mua!!!
Lainoa - 2008/01/31 09:11:37
2. Lainoagaz bat nator: gora bixotzak!!!!
Ez ahaztu, zure telefono maite madarikatuen beste hainbet telefono zenbaki dekozuzela. Bakizu batzuk ez deuriela ezertarako balioko, baie beste batzuk seguru nau, hor egongo direla zuk zeozer biher izenez gero, hor egongo dire prest zuri atendiduteko
Mosu bet atzerritik
Irati - 2008/01/31 11:36:43
3. jajaja!!zenbet atentzino!! eskertuten da,ee!!ia asteburuen disfrazeta beste bat nazen!! merci danori...
milekontu - 2008/01/31 14:13:40
Iruzkin bat egin
Sarai Campo
Azken erantzunak
Kimika larregi kontu onerako… - borges - 2008-03-29 10:42:32
Itsasoan urak handi dire… - borges - 2008-03-29 10:38:53
Itsasoan urak handi dire… - borges - 2008-03-29 10:38:00
Tirriki-tarraka... - borges - 2008-03-18 22:19:07
Tirriki-tarraka... - Leioako kanpusetik deika... - 2008-03-12 20:53:53

Atalak
Bilaketa
Iruzkin gehien jaso dituztenak
Han goitik zerua ikusten da… (4)
Maitasuna plaga bat da… (4)
New York, New York... (3)
Telefono maite madarikatua… (3)
Ai Balentin, balentin… (3)
Urtea biluzik ikusteko... (2)
Oh la la!! c´est le soleil.... (2)
Tirriki-tarraka... (2)
Poxpoloak... (2)
Ha zelako danbatekoa burtsarena! C´est la vie mon amour... (2)

Artxiboak
EiTBren beste blog batzuk
Esteka Interesgarriak
Blog hau sindikatu
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
|

Inprimatu