![]() |
2008/01/28
Aspaldi eperdiak hazteko mehatxua egin ebanetik, kirola da urte barri guztietarako proposamena, baina proposamen horrek gitxitan dauka benetan aurrera egiteko gogoa.
Pentsetan nabil igual, proposamena nire buruko erresuman ondo bizi dala eta ez dauela kanpora urten gure. Bertan ederto baten bizi da, eta zertarako urten?
Atzokoan Jatak hartu gintuen lehenengo bere magalean, eta geroago tontorrean. Ez da Himalaya, ez, baina aldaparen batek arnasa estutu egin eustan niri sikeran. Ohitura faltea, badakizue…
Kontua da, handik goitik zerua ikusten dala. Zerutik hurbilago gagozela, eta atzoko zeruaren urdina, inoiz baino urdinago eta hurbilago dagoela. Baina zerua ezeze, beste mile kontu be ikusten dira. Hainbeste bider inurri sentidu ostean, mendiak erraldoi egiten zaitu. Bitxia da. Bertan, ingurura eta beherantza begiratu ezkero, erraldoi gara, baina erraldoi izate horretan, geure handitasun horretan erretratu bat atara ezkero, inurri gara barriro.
Mendi tontorrera helduta, barrena dantzan hasten da. Nekearen osteko lasaitasuna batetik, eta ingurua goitik ikusteak barrenari emoten deutson beste lasaitasun hori bestetik, baina halan da be, arima dantzan.
Burua hustu egiten da, eta bular aldean ezkerretara daukagun organu horrek hartzen dau indarra. Antza, organu hori martxan egon ezean, ez dago aurrera egiterik. Arima beste mundu batera ei doa.
Bihotza esaten deutsagu bizitzen segiduteko martxan egon behar dan makinatxuari. Eta bihotza esaten deutsagu geure lehengusina txikitxuari, edo hainbeste buruko min emon deuskuzan maitale horreri, edo ahizpa txikiari…
Jatako lasaitasun harek, zera erakutsi eustan; goitik begiratzea zoragarria dala, goitik dana txikerrago ikusten dala, eta inurri izatea ahaztu egiten dala handi goitik.
Domeka guztietako erritual bihurtuko ete dogu mendira ibilalditxoa?
Erantzunak:
1. Domeka danatan mendire? eztot pentsetan!!! ze ezpabe New York ingeruen mendiek topetan hasi biherko zara. edo beste aukerabat izen lei, etxeorratzetako eskileratan gora ta behera ibiltie.
Ondo ibili, MUUUAAAA!!!!!!!!
Lainoa - 2008/01/28 15:03:24
2. Aiii Saraiii!!! Ilusaaaa!!! Bi bider ibilten joatiegatik mendizale ez zara sentiduko ez? New Yorketik bueltan ikusiku ia zenbat domekatan zoazen zu mendire, hau da, ia zenbat zapatuten zabizen zu formal domekatan medire joateko asmotan izartuteko.
Ondo ondo pase New Yorketik ta bloga eguneratuizu, gu informeta egoteko e?
Mosu handi bet!
Irati - 2008/01/28 17:50:27
3. Bueno... mendizale ezin naz sentidu, baie apurke-apurke!!ta gainera, bitu! gauza bat esangotsut, zapatuetan formal banabil... mendire noala seguru!! (edo ie seguru)
Ta gainera, Lainok idea bat emon dost. Ritmoa ez bajetuteko etxe-orratzetan gora ta behera ibiliko naz eskileratatik!! aszensorei boikota!! jaja
Milekontu - 2008/01/28 20:01:57
4. Domekan joango gara mendire?jajaja!!!
Lainoa - 2008/01/31 20:28:39
Iruzkin bat egin
Sarai Campo
Azken erantzunak
Kimika larregi kontu onerako… - borges - 2008-03-29 10:42:32
Itsasoan urak handi dire… - borges - 2008-03-29 10:38:53
Itsasoan urak handi dire… - borges - 2008-03-29 10:38:00
Tirriki-tarraka... - borges - 2008-03-18 22:19:07
Tirriki-tarraka... - Leioako kanpusetik deika... - 2008-03-12 20:53:53
Itsasoan urak handi dire… - borges - 2008-03-29 10:38:53
Itsasoan urak handi dire… - borges - 2008-03-29 10:38:00
Tirriki-tarraka... - borges - 2008-03-18 22:19:07
Tirriki-tarraka... - Leioako kanpusetik deika... - 2008-03-12 20:53:53
Atalak
Bilaketa
Iruzkin gehien jaso dituztenak
Han goitik zerua ikusten da… (4)
Maitasuna plaga bat da… (4)
New York, New York... (3)
Telefono maite madarikatua… (3)
Ai Balentin, balentin… (3)
Urtea biluzik ikusteko... (2)
Oh la la!! c´est le soleil.... (2)
Tirriki-tarraka... (2)
Poxpoloak... (2)
Ha zelako danbatekoa burtsarena! C´est la vie mon amour... (2)
Maitasuna plaga bat da… (4)
New York, New York... (3)
Telefono maite madarikatua… (3)
Ai Balentin, balentin… (3)
Urtea biluzik ikusteko... (2)
Oh la la!! c´est le soleil.... (2)
Tirriki-tarraka... (2)
Poxpoloak... (2)
Ha zelako danbatekoa burtsarena! C´est la vie mon amour... (2)
Artxiboak
EiTBren beste blog batzuk
Esteka Interesgarriak
Blog hau sindikatu
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
|

Inprimatu





