![]() |
2008/01/25
Bryant Parkeko terrazatxoan zeuk kaña eta nik Coca Cola mitikoa. Starbucksen nik kafesnea eta zuk kafea esne apur bategaz. Metroan biok planoagaz erdi galduta. Mary Poppins ikusteko antzokira sartzeko ilara luzeetan zain, zu lasai ta ni ernegauta. Time Squaren ni erretratuek atara gurean eta zeu nigaitik barrezka; “beste argazki bat… daborduko ehun bat atarako zenduzan ta…”.
Egunak holan joan jakuzan New Yorken. Nik pare bat hile egin nebazan han, zeuk ostera, bigarren hilabetean etorteko aukera euki zendun, eta birritan pentsatu barik, nire bidai-laguna izan zinen, eta eskerrak!
Joatekotan, bakarrik noa oraingoan. Zeure konpainiak ez nau oraingoan lagunduko, eta bildur naz zeure falta horrek ez ote nauen itoko. Atzoko inurrien antzera, erraldoiek zapalduko ete naben bildur naz.
New Yorkek bere handitasunean zurrupatu eteko nauen bildur naz. Eta New Yorkeko kaleetan erraldoiek nire mundua betetzen badabe? Eta New Yorkeko metroan sartu eta barriz handik urtetzeko kapaz ez banaz?
Maitasuna ez ei da egun batetik bestera ahazteko kontua, eta nik neuk sikeran, ez dot egun bitan ahaztuko. Autobusean, kotxean, lanean, medikuarenean, tabernan… edonon zeure irudia jatort burura. Edonon etorten jat burura zeugaz hau, edo zugaz bestea egin nebaneko irudia.
Zeure ondoan jesarri eta ezezagunak bagintzaz lez sentitze horrek, apurtu egiten dau pertsonea. Azken baten maitasuna karta-joko baten antzekoa ei da.
Seguru nonoiz saiatu zariela kartakaz dorrea egiten. Hasieran ezinezkoa da kartak zutunik jarri eta bata bestearen gainean jartzea, baina apurka-apurka, lasaitasun askogaz, kartak dorre egiten doguz.
Daukagun abileziak erabakitzen dau dorreak zutunik zenbat iraungo dauen. Dorrea zutunik dagoan artean, danok pozik; kristolangoak gara. Baina bapatean, aire-korronte batek, edo gure inguruan jolasten dagoen lagun batek, edo beste barik, dorreko egiturak krask egin, eta dana lurrera barriro.
Kartak batu, eta ala! Beste baten izango da.
Gogoratzen dozu etxeko beheko-suaren ondoan dominoagaz jolasten ibilten ginenean? Dominora olgau behar dan moduan olgau ostean, geureari ekiten geuntson. Ni zerua ikutzera arteko dorre erraldoia altxau gurean eta zeu aldiz, nire dorrea inurrien etxe egin gurean.
Ez dakit egunen baten hau irakurriko dozun, baina terapeutak dino kontetako mile kontu euki arren, kontuak kontau egin behar direla, ez dala kontetako konturik kontau barik itzi behar.
Eta zeuori, zeuori zer? Ba bitu, zeuetako batzuk jakingo dozuen zertaz nabilen, eta besteok…ez hartu kontu pertsonal moduan, baina ez da beste munduko ezer… Datorren asteko lehenengo egunetan New Yorkera joateko asmoa daukat, eta beste barik, bildurrak hartuta nauka. Gogo handiagaz, baina bildurrez.
Inurri nazen arren, pilula magikoren bat hartu beharko dot New Yorkera heldu eta erraldoi sentiduteko.
New York, New York…

Erantzunak:
1. Kristolako parrafada idatzi eta bapatean ordenadoreak borratu egin dau , bera, konformatu beharko pare abt lerrorekin...
Kostaldetik haize bolada berria bidaltzeko idazten dizut gaur... Zoaz New Yorkera eta egizu txip aldaketa...
Kontsola zaitez pentsatzen zu New Yorketik paseoan zauden bitartean iaksten egongo garela beste abtzuk, eta beraz, era bikoitzean aprobetxatu behar duzula dauakzun aukera.
Joan zaitez ahalik eta gehien kaletik, argazkiak ateratzen, gauza berriak ikusten ...ziur bi hilabete eman ostean ere egongo direla bazter berriak ezagutzeko zeruraino heltzen diren eraikinen hiri magikoan. Aukeratu leurik politenak niri loteria tokatzen zaidanean joaten garenean niri erakusteko.
bueltan ea tarte bat ateratzen dugun kafe bat hartzeko, eta kontatzen dizkidazu zure abentura ta desbenturak.
Musu bat
Kostaldetik... - 2008/01/25 13:36:14
2. Ez dakizu zelan eskertzen dan kostaldetik datorren aire freskoa... ez dakizu zenbat eskertzen dan kostaldetik datorren bero leuna... eskerrik asko jarrillera! Ta kafeana hecho!!
milekontu - 2008/01/25 13:53:57
3. Enbidia jota nau!!!
Ostera ere New Yorkera?..
Gozatu daizula, eta ipar-amerikarrak gusto-gustokoak ez izan arren, niretzat behintzat, batek ba daki....!!!!! George Clooneyren antzekoa izanik...dana libre !! (aldabaren bat ere egongo da handik).
Maitasuna ez ei da betirako, New York ostera,.....Nork eraitsi?.
la envidiosa - 2008/01/25 19:37:52
Iruzkin bat egin
Sarai Campo
Azken erantzunak
Kimika larregi kontu onerako… - borges - 2008-03-29 10:42:32
Itsasoan urak handi dire… - borges - 2008-03-29 10:38:53
Itsasoan urak handi dire… - borges - 2008-03-29 10:38:00
Tirriki-tarraka... - borges - 2008-03-18 22:19:07
Tirriki-tarraka... - Leioako kanpusetik deika... - 2008-03-12 20:53:53

Atalak
Bilaketa
Iruzkin gehien jaso dituztenak
Han goitik zerua ikusten da… (4)
Maitasuna plaga bat da… (4)
New York, New York... (3)
Telefono maite madarikatua… (3)
Ai Balentin, balentin… (3)
Urtea biluzik ikusteko... (2)
Oh la la!! c´est le soleil.... (2)
Tirriki-tarraka... (2)
Poxpoloak... (2)
Ha zelako danbatekoa burtsarena! C´est la vie mon amour... (2)

Artxiboak
EiTBren beste blog batzuk
Esteka Interesgarriak
Blog hau sindikatu
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
|

Inprimatu