Inprimatu Inprimatu   
Milekontu
Kontue da, milekontu konte ahal dirala kontetako kontuek kontetan hasi ezkero...
2008/01/23

Zeanuriko nire amamak beti dauka etxeko sutean bat. Txapak berotzen dauan horma hotz baten untze bat dauka eta bertotik eskegitzeko ohiturea dauka.

Urteatan atzera egin ezkero, ia modu guztietakoak gogoratzen dodaz. Santu, Amabirjina eta Jesukristoren irudiekaz hasieran, Bermioko portuagaz eta Gorbeiako irudiagaz geroago.
Kontua da, amamak ez dauela ohiturea aldatzen, baina ohiturea konturatu barik ia, aldatzen doala.

Badakizue zer dinodan. Segurantzean, zeuen etxeetan be eukiko dozue sutean, gelan edo ateren baten atzean egutegiren bat.

Kontua da, nire amamak beti euki dauzela almanakeak etxean eskaratzeko horma hotzetik zintzilik. Euskal Herriko paraje ederrak, itxasoa, mendiak, baserriak, zubiak…Urtean 12 bider aldatzen dira erretratuak. Batzutan hogeita hamargarren egunean, beste batzuk hogeita hamaikagarrenean eta urtean behin lehentxoago.

Baina aro barri baten bizi gara. Daborduko erretratuetan burruseak, txapinak, abarkak eta maoizko frakak estorbua baino ez dira. Zertarako hainbeste trasto geure amatxuk mundu zoro honetara ekarri gintuen lez urten ahal bagara?

Aspaldi modan jarri da erdi biluzik, edo biluzik oso-osorik baina geure sekretuak oztonduz agertuteko ohiturea. Hasiera baten kamioilarien kontu lizuna baino ez zan, baina batez ere gure inguruan Bilboko suhiltzaileek almanake mitiko ha egitea erabaki ebenetik, asko dira modara apuntau direnak.

Azkenekoaeitb2ko “El calendario del año” saioa. Bertan danerik ikusi dogu. Nik, nire jatorria kontutan hartuta, eta bakoitzak inarrea bere etxerantza pasetan dauela kontutan hartuta, Bakioko surfisten aldeko aldarria egingo dot.

Erretratu ederrak egin dabez finalera heldu diren beste hiru almanakeetarako be, baina ezin ahaztu gazte bakiotarrek egin daben lana.

Ez nintzake ni herriko hondartzan, pasealekutik jendea begira dagoela biluzik geratuko. Pentsau bez.        Batak aurpegia atondu gure ez dauela… ba tira. Aurreko baten be komentau gendun lurrik emonkorrenean be hasten direla bedar txarrak. Halan da be, olatuak hartzen dabezan ausardi bardinagaz jarri dira argazkilariaren aurrean, beraz…

Pentsau irabazten dauenak salduko dauzala geure lurretan egutegiak. Pentsau nire amamaren horma hotzean eskegita egongo dan almanakeak aire gazteak behar dauzala, freskoak… amamaren sute zaharrari itxura barri bat emongo deutsien erretratuak.


Zer freskoago olatuak dakarzan bakiotar gazteak baino?

Surfistas 7711 era!




Erantzunak:

1. zelau propaganda!!! zenbatekoa da komisiñoa?
Lainoa - 2008/01/23 20:06:46


2. bueno.. ba bitu, ez dot pentsau, baie idea bat da!! hasiko naz negozietan...
milekontu - 2008/01/23 21:53:50

Iruzkin bat egin
Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.


authimage Zenbaki hauek idatzi, gizaki bat eta ez zerbitzua erabili nahi duen programa informatiko bat zarela egiaztatzeko.

Aukerak:
 
Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)

 
Sarai Campo
Sareko kale kantoi bakoitzean daukagu zer irakurri, zer idatzi eta zer ikusi... Kontua da geure kontuak kontetako aukerea eukitea. Milekontu tarte hori betetzeko sortu dot. Ia danon artean Milekontu, egunero lanera heltzean, etxean sofan botata, aireportuan edo etxe azpiko tabernan irakurteko txokoa egiten dogun.
Azken erantzunak
Kimika larregi kontu onerako… - borges - 2008-03-29 10:42:32
Itsasoan urak handi dire… - borges - 2008-03-29 10:38:53
Itsasoan urak handi dire… - borges - 2008-03-29 10:38:00
Tirriki-tarraka... - borges - 2008-03-18 22:19:07
Tirriki-tarraka... - Leioako kanpusetik deika... - 2008-03-12 20:53:53
Atalak
Bilaketa
Iruzkin gehien jaso dituztenak
Han goitik zerua ikusten da… (4)
Maitasuna plaga bat da… (4)
New York, New York... (3)
Telefono maite madarikatua… (3)
Ai Balentin, balentin… (3)
Urtea biluzik ikusteko... (2)
Oh la la!! c´est le soleil.... (2)
Tirriki-tarraka... (2)
Poxpoloak... (2)
Ha zelako danbatekoa burtsarena! C´est la vie mon amour... (2)
Artxiboak
EiTBren beste blog batzuk
Esteka Interesgarriak
Blog hau sindikatu