![]() |
2008/01/22
Munduko burtsa guztiak baltz dagozala da gaurko barri nagusia. Burtsa baltzitutea egoteak baina, ez dauka bakarrik eragina Amancio Ortega, Koplowitz ahizpak eta egunotan hainbeste bider entzun dogun Pizarro horrengan.
Neurri txiki baten bada be, danok igarri geinke burtsak bizi dauen une latza. Crash barri baten aurrean ei gagoz. Eta oraingoan ere, crasha Estatu Batuetatik jatorku. Oraingoan ere, errua Bushena ei da, baina tira… epe luzera ez ete jaku ondo etorriko burtsaren baltzune hau?
Goizean-goizeko irratsaio espainiar baten, zaparrada guzti honek epe luzeago baten eragin baikorra izan leikela entzun dot. Sasi-kazetaria nazen aldetik, gitxi esan neike ekonomiaz eta expreski burtsaz, baina entzuten dodana buruan nahastu eta nire “coctail”a prestatzen dot zeuentzako.
Burtsako indizeen galera erraldoi honek antza, tipoak eurak ere jeistea lortuko dau, beraz, hipotekak eurak ere bajatu egingo dira. Errezago ordainduko doguz geure soldata ia osoak hartzen dabezan ditxozozko hipotekak.
Momentuz, nire moduko pertsona ez-jakin batentzako sikeran, burtsa hainbeste jaustearen kontu honetan, 0-1, geure alde.
Krisia hor dagoela esaten dabe analistek behin eta barriro,baina badago beste kontu bat ere: petroleoaren prezioa ere, dexente bajatuko ei da. Burtsak bizi dauen izua medio, nork ordaindu 80-90 dolar petroleo upelaren trukean? Nahi ta nahi ez, 70 dolarrera jaitsi beharko dala dinoe adituek, eta horrek munduko ekonomia kaltetu daiken arren, geuk kotxeko erregai-tanga bete gure dogunean gitxiago ordainduko ei dogu. Beraz, 0-2 gure alde.
Ez daitela inor mindu edo iraindu nire berba ez-jakinengaitik. Adituentzako artikulu hau lotsagarria izan daiteke, baina burtsa extra-lurtarren kontua dala uste dogunontzat, hau izan daiteke kontua ulertzeko modu bakanetakoa.
Azaletik eta barriz dinot, ez-jakintasunetik idatzi dot, batean eta bestean irakurri dodana ondo prozesatuz, eta batean eta bestean entzun dodana ondo berridatziz. Kontutan hartu, hau ez dala burtsaren egoerari buruzko analisi bat, azalpen lau bat baino.
Azken baten Milekontun kontetan diren kontuek irakurtze dozuezanok, segurantzean hurbilago zagoze hipotekak bajatuteak daukan eraginaz, Inditex, Telefónica, edo Iberdrolak burtsan hartu dauen danbatekoaz baino.
Kontu handiz ibili behar da kontetan diren kontuek kontetako kontue ondo menperatzen ez danean, baina kontua da, burtsak bizi dauen baltzunea danok igarri geinkela, baina herritarron artean ezarri daben izuak ez dauela bape onik egiten, eta beraz, nik entzun dodan guzti-guztitik alderdirik onena atara dotela.
Holan sikeran, beste kontu batzungaitik burua hartuta daukagunok, ez dogu burtsaren gaia geure kezken artean monopolizauko.
Helduko ete da egunkarietako azaletan barri on bat protagonista izango dan eguna? C´est la vie mon amour…

Erantzunak:
1. zurekin ados!!!!!!!!!
boltsa behera badator ona da
batezbe prezio altuan dagoen balioak saldu badira eta orain prezio txikian daudenean erosten badituzu!!
Baina niretzat garrantzitsua den kontua zera da:
Teorikoki Europa orain dela hilabete bat baiño 200 mila millioi merkeagoa da edo beste era batera esanda pobreagoa...
borges - 2008/01/22 14:03:55
2. komentau dot lehentxoago be, ez nazela bape aditua boltsan, baina analista ezagun baten berbak entzun dodaz, eta 2008ko otsaila historia modernoko hilabeterik pobreena izango ei da...Atara kontuek!
MIlkontu - 2008/01/22 14:56:45
Iruzkin bat egin
Sarai Campo
Azken erantzunak
Kimika larregi kontu onerako… - borges - 2008-03-29 10:42:32
Itsasoan urak handi dire… - borges - 2008-03-29 10:38:53
Itsasoan urak handi dire… - borges - 2008-03-29 10:38:00
Tirriki-tarraka... - borges - 2008-03-18 22:19:07
Tirriki-tarraka... - Leioako kanpusetik deika... - 2008-03-12 20:53:53

Atalak
Bilaketa
Iruzkin gehien jaso dituztenak
Han goitik zerua ikusten da… (4)
Maitasuna plaga bat da… (4)
New York, New York... (3)
Telefono maite madarikatua… (3)
Ai Balentin, balentin… (3)
Urtea biluzik ikusteko... (2)
Oh la la!! c´est le soleil.... (2)
Tirriki-tarraka... (2)
Poxpoloak... (2)
Ha zelako danbatekoa burtsarena! C´est la vie mon amour... (2)

Artxiboak
EiTBren beste blog batzuk
Esteka Interesgarriak
Blog hau sindikatu
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
|

Inprimatu