![]() |
Aspaldi idazle batek esan ei eban bizitza poxpolo kaxa bat dala, eta apurka-apurka poxpoloak izituten joan behar garela.
Askotan beste nonork poxpoloa izituko dauela eta, itxaroten geratzen gara. Etorriko da nonor, eta izituko deust poxpoloa.
Baina egunak aurrera doaz eta gure arimeak amatauta segiduten dau. Ez gara poxpoloa izituten ausartu, eta kontrakoa pentsetan dogun arren, ez jaku inor hurbildu poxpoloa kaxan astindu eta sua egiteko.
Poxpoloak “mesa nochean” euki, eta piztu ez. Gauean izerditan izartu eta arnasak golkoa estutzen deuskunean, argi txikitxu baten beharra sentiduten dogu, baina izituten ausartu ez.
Poxpoloak paraje eta ilunetan. Orduan akordetan gara jaietarako atzaki parebakoak diren Santu danakaz. Santu, amabirjina eta jesukristo guztiei eskatzen deutsegu Morfeok bere besoetan hartu gaizala.
Lau ordu despertadora joten hasteko, eta loak hartu ezin.
Poxpolo kaxea ukutu barik, barri-barri, ilun. Sarritan joan ei gara bizi dogun mundu honetatik poxpolo kaxea urrutu barik, eta orduan akordetan gara kaxea geugaz doala hurrengo estazinora.
Zelan bizi lei hainbeste urte ilunetan? Zelan bizi lei hainbeste urte geure itzala ezagutu barik? Aspaldi lagun batek esan eustan eguzkiak daukan gauzarik ederrena gerizpea da. Itzala zeuetako askorentzat.
Ba eguneroko bizitzan bardin-bardin. Zer gara gu geure gerizpea barik? Danok jolastu dogu inoiz kaletik ibiltzen goazela geure gerizpeagaz. Ezagutzen nozuenok, badakizue txikerra nazela, eta horrexegaitik, sarritan olgau dot kaleko gerizpeagaz. Bertako “argazkian” luzea naz, ez dago Sarai txikerraren arrastorik. Eta horrek zoratu egiten nau.
Ez dago geure gerizpeari so egin eta garena garela gogoratzea baino gauza ederragorik. Horrexegaitik ba, poxpoloak sarriago piztu beharko geunkez. Garena garelako, eta garen horrek garela gogoratzen deuskulako.
Poxpoloak izitu eta bizitzako argi eta gerizpe barriak ezagutu beharko geunkez. Nik neuk gaur bertan poxpolo barri bat izituko dot. Azken boladan poxpoloakaz piztutako hainbat kandela amatau (zeuetako askorentzat, itzali) egin jataz, eta nire gerizpea gero eta ahulagoa da.
Ez dot gehiago ilunetan bizi gure. Bada sasoia poxpolo barri bat izituteko.
Alkar ezagutzen ez dogun arren, bertotik konseju (zeuetako askorentzat;aholku) bat emoteko konfiantzea hartu dot, beraz belarriak erne: piztu egizue poxpolo bat ingurua iluntzen hasten dala igartzen dozuenean.
Bibliako pasarte baten irakurri neban behin, zailagoa dala argia ilun-ilunetik egitea erdi ilunetan dagoenean baino, beraz, ez eizue azkenerarte itxaron, eta eragin poxpoloari.
Eragin poxpoloari bildur barik, eta jolastu zeuen gerizpeagaz, horrek esango deutsue ta, ondino bizirik zauziela.
1. Batzutan ez da behar poxpolo bat argia pizteko, bakizu zein den munduko argirik politzena?
Horregaz beti zauz pozik ta ez da behar beste argirik!
borges - 2008/01/22 10:34:11
2. Baina argi horrek geure gerizpeagaz jolasteko aukera emoten deusku, ala?
Eskerrik asko Borges...
milekontu - 2008/01/22 10:42:30
Itsasoan urak handi dire… - borges - 2008-03-29 10:38:53
Itsasoan urak handi dire… - borges - 2008-03-29 10:38:00
Tirriki-tarraka... - borges - 2008-03-18 22:19:07
Tirriki-tarraka... - Leioako kanpusetik deika... - 2008-03-12 20:53:53
Maitasuna plaga bat da… (4)
New York, New York... (3)
Telefono maite madarikatua… (3)
Ai Balentin, balentin… (3)
Urtea biluzik ikusteko... (2)
Oh la la!! c´est le soleil.... (2)
Tirriki-tarraka... (2)
Poxpoloak... (2)
Ha zelako danbatekoa burtsarena! C´est la vie mon amour... (2)
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
|

Inprimatu





