Inprimatu Inprimatu   
Milekontu
Kontue da, milekontu konte ahal dirala kontetako kontuek kontetan hasi ezkero...
2008/01/17
Behinola lagun batek parrandan gengozala zera idatzi eustan paper zatitxu baten: "Maitasuna plaga bat da, hiltzen izten ez deustana".
Aspaldi ez naz lagun haregaz ibili, eta beraz, aspaldion ez dot haren moduko altxorrik entzun.



Maitasuna gitxitan heltzen da geurera. Gitxitan daukagu maitasuna aurrez aurre ezagutzeko aukera. Danok ezagutzen dogu baina entzunean bakarrik. Danok entzun edo ikusi dogu nonoiz etxeko lehiotik haratago maitasunaren inguruko konturen bat, baina guri gitxitan etorri jaku bisitan.

Maitasunak behin baino ez  ei dau etxeko aldabea joten. Kolpetxu bakarra emoten ei dau, bakarra baina luzea, eta adi egon behar! Ez da ona be etxeko atarian geldi-geldi egotea, nor sartuko zain. Gitxien espero dogunean heldu ei da.

Nire etxeko ateak aldabea nahiko ahul dauka, zahartuta, sitsak janda… baina egunen baten helduko da arotza. Aspaldi deitu neutsan aldabea konponduteko enkarguagaz, baina badakizue, holakoetan geldo-geldo ibilten dira, tartetxuren bat atarako dau eta orduantxe etorriko da. Ahal dauenean...

Artean, ni etxoten. Etorriko ete da? Nik egin dot nire “txapuzatxue” eta untze pare bategaz aldabea zutunik mantendutea lortu dot; sikeran maitasuna ate joka badator, kolpea entzun eta atea zabaltzeko.

Behin entzun neban kolpetxoa, eta izuak hartuta, ateko zulotxutik so egin eta kanpoan ikusten nebana gustau, eta zabaldu egin neban.
Hasieran kontuz ibili banintzen be, gerora arrisku guztiak alde batera itzi eta indarrez hartu neban aurrez-aurre neukana.

Orain patuak urteotan ereindako maitasun aleak errotik atara dauz. Bataran bat ondino ortuan dagoalako ametsagaz sartzen naz egunero ohera, baina egunotako haizeteak ale guztiak eroan ei dauzan bildurrez nabil.

Ondo ereindako hazia ez ei da errez usteltzen, baina beti dagoz hazi errebeldeagoak; lur barruan ondo egon eta kanpora urten gura ez dabenak.

Ez zaiteze  egon beti aldabea joko deutsuela eta, etxoten. Itxi zeuen etxeko atea, urten kalera eta ausartu zaiteze zeuek aldabea joten.

Kontu kontari ibiltea erabaki dot gaurkoan, baina jakin zeuek be kontetako kontuek kontau gure badozuez, Milekontun tartea daukazuela.








Erantzunak:

1. Orduan gu irten behar gara maitasiunaren bila?...ez dugu itxaron behar gure etxean goxo-goxo, aldabeak noiz soinua egin?...horrela bada kalera irten beharko dugu aldaberen bat edo beste jotzera...
oraitz - 2008/01/18 18:24:15


2. Non da honen ostean idatzitako artikulua?
EITBren blogetan ezin al da polyikaz hitz egin,ala?
Ni - 2008/01/18 23:33:21


3. Hasieratik esan neban MIlekontu kontetako kontuek konteako txokoa dala, baina politikea kontu kaxkarra dala ta, kanpoan itxiko dogu. baina trankil, ondio konntetako kontu asko dago eta!
Milekontu - 2008/01/21 11:53:55


4. 1.Aldabearen soinua entzuterakoan auzoarena dalakoa pentsatzea.
2.Urteak igaro eta gero, konturatzea entzutako hotz "hori" aldabearen soinua zala eta ez eleizako kanpaia.
3.Norbaitek gure ateko tinbrea jo ( modernua bazara ;o), eta gu , oraindik,aldabearen soinuaren zain.
5. Bisitaria aldabea jo, eta zuk enziklopedia saltzen edo "Atalaya" errebista ekartzera datorrela pentsatuz, kaxurik pez.
Ituringo arotza deitu, ala tinbrea jarri behingoz , ostantzien ... ;o)
Tartalo - 2008/03/08 11:08:12

Iruzkin bat egin
Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.


authimage Zenbaki hauek idatzi, gizaki bat eta ez zerbitzua erabili nahi duen programa informatiko bat zarela egiaztatzeko.

Aukerak:
 
Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)

 
Sarai Campo
Sareko kale kantoi bakoitzean daukagu zer irakurri, zer idatzi eta zer ikusi... Kontua da geure kontuak kontetako aukerea eukitea. Milekontu tarte hori betetzeko sortu dot. Ia danon artean Milekontu, egunero lanera heltzean, etxean sofan botata, aireportuan edo etxe azpiko tabernan irakurteko txokoa egiten dogun.
Azken erantzunak
Kimika larregi kontu onerako… - borges - 2008-03-29 10:42:32
Itsasoan urak handi dire… - borges - 2008-03-29 10:38:53
Itsasoan urak handi dire… - borges - 2008-03-29 10:38:00
Tirriki-tarraka... - borges - 2008-03-18 22:19:07
Tirriki-tarraka... - Leioako kanpusetik deika... - 2008-03-12 20:53:53
Atalak
Bilaketa
Iruzkin gehien jaso dituztenak
Han goitik zerua ikusten da… (4)
Maitasuna plaga bat da… (4)
New York, New York... (3)
Telefono maite madarikatua… (3)
Ai Balentin, balentin… (3)
Urtea biluzik ikusteko... (2)
Oh la la!! c´est le soleil.... (2)
Tirriki-tarraka... (2)
Poxpoloak... (2)
Ha zelako danbatekoa burtsarena! C´est la vie mon amour... (2)
Artxiboak
EiTBren beste blog batzuk
Esteka Interesgarriak
Blog hau sindikatu