![]() |
Blogak egunero-egunero barritzeko kontuak dira,eta egunero kontetako kontuak kontetan saiatzen nazen arren, ez da erreza kontua.
Esan deutsuet behin eta barriz mile kontu konte ahal direla kontuek konetan hasi ezkero, baina, word (maite madarikatua hau ere) zabaldu, eta folio zuriaren sindromea, krisia edo koñazoa agertzen da nirean.
Kontua da, azkenean danok daukagula holako traste bat, eta danok eukiten dogula mahai gainean noiz joko zain. Mezuren bat heldu eta zabaltzeko irrikitan egoten gara.
Geure lurralde honetan, Bizkaia maitean, taberna askok eskegitzen dabez domeketan bandera zuri-gorriak. Bertan bizkaitarren bihotz erdia betetzen dauan ekipoaren partidua ikusteko aukera egoten da., eta bertotik urteten dira zuri-gorrien alde edo kontrako orroak be.
Aspaldi eperdiak hazteko mehatxua egin ebanetik, kirola da urte barri guztietarako proposamena, baina proposamen horrek gitxitan dauka benetan aurrera egiteko gogoa.
Pentsetan nabil igual, proposamena nire buruko erresuman ondo bizi dala eta ez dauela kanpora urten gure. Bertan ederto baten bizi da, eta zertarako urten?
Txikitan geratzen ei jatan, baina ondio be, holan egotea… Txikerra izaten segiduten dalako izango ete da?
Txikitxuak garenen, kaletik inurri sentiduten gara, ingurukoak erraldoiak dira eta kontuz ibili ezean, zapaldu be egiten gaitue.
Zeanuriko nire amamak beti dauka etxeko sutean bat. Txapak berotzen dauan horma hotz baten untze bat dauka eta bertotik eskegitzeko ohiturea dauka.
Urteatan atzera egin ezkero, ia modu guztietakoak gogoratzen dodaz. Santu, Amabirjina eta Jesukristoren irudiekaz hasieran, Bermioko portuagaz eta Gorbeiako irudiagaz geroago.
Kontua da, amamak ez dauela ohiturea aldatzen, baina ohiturea konturatu barik ia, aldatzen doala.
Aspaldi idazle batek esan ei eban bizitza poxpolo kaxa bat dala, eta apurka-apurka poxpoloak izituten joan behar garela.
Askotan beste nonork poxpoloa izituko dauela eta, itxaroten geratzen gara. Etorriko da nonor, eta izituko deust poxpoloa.
Baina egunak aurrera doaz eta gure arimeak amatauta segiduten dau. Ez gara poxpoloa izituten ausartu, eta kontrakoa pentsetan dogun arren, ez jaku inor hurbildu poxpoloa kaxan astindu eta sua egiteko.
Aspaldi ez naz lagun haregaz ibili, eta beraz, aspaldion ez dot haren moduko altxorrik entzun.
Keith Johnsonek esan eban bai, ta zelako egia, guk “pastor” esateko hamar berba ezbardin erabiltzen doguzala. Ba bai, eta esango neuke 10 baino gehiago direla, baina tira…
Ez da erreza kontetako kontuek aukeratzea. Zelan jakin zein dan kontetako kontue? Zelan jakin zein ez dan kontetako kontue? Kontetako kontuek kontetan hasi ezkero milekontu konte ahal direnez, gaurkoan kontuek kontetan hasiko naz.
Ez dakienantzako; Sarai naz. Argazkikoa bai. Baina, apurka-apurka joango gara gehiago ezagutzen. Denporeari itziko deutsagu geure artekoa erabakitzen.
Aspaldi hasi beharreko kontua da hau, baina bueno… itxaroteak mereziko dauela, seguru.
Ondo etorriak zeuek, ondo etorria Milekontu bera be eta ondo etorriak, hemetik aurrera bertotik pasako diren kontu guztiak be bai.
Itsasoan urak handi dire… - borges - 2008-03-29 10:38:53
Itsasoan urak handi dire… - borges - 2008-03-29 10:38:00
Tirriki-tarraka... - borges - 2008-03-18 22:19:07
Tirriki-tarraka... - Leioako kanpusetik deika... - 2008-03-12 20:53:53
Maitasuna plaga bat da… (4)
New York, New York... (3)
Telefono maite madarikatua… (3)
Ai Balentin, balentin… (3)
Urtea biluzik ikusteko... (2)
Oh la la!! c´est le soleil.... (2)
Tirriki-tarraka... (2)
Poxpoloak... (2)
Ha zelako danbatekoa burtsarena! C´est la vie mon amour... (2)
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
|

Inprimatu





