Inprimatu Inprimatu    Castellano   
Komunikablog
Komunikazioari buruzko bloga
2008/08/14

Gorlizera joko du aste honetan "Hik Jan eta Nik Jai" saioak. Bertan paella txapelketa egiten da urtero urtero herriko jaietan, eta aurten bere 48. edizioa bete du. Goiz-goizetik ehundaka pertsona biltzen da bertan lekua hartu, sua egiten hasi eta pixkanaka pixkanaka paella prestatzen joateko.

Eguraldia lagun zutela, 80 paella baino gehiago aurkeztu dira aurten lehiaketara, zein baino zein goxoagoak. Beraz, txapela lortzea ez da batere erraza suertatu. Lehia horretan bete betean sartuta, Elizondokoak egongo dira. Ritxi eta Joseba.

   (osorik irakurri)




2008/08/08

Azpeitiko lehen bakailo txapelketaren lekuko izango da aste honetan "Hik jan eta nik jai" saioa. Azpeitiko jaiei freskotasuna eta berrikuntza gehitu nahian antolatu dute lehiaketa eta bertan 18 bikotek hartu dute parte. "Hik Jan eta Nik Jai"k lehiaketa gastronomiko honen nondik norakoak gertu-gertutik ezagutuko ditu. Antolatzaileek bakailoa, sua eta mahaia jartzen die parte-hartzaile guztiei eta bakailo onena zein den erabakitzea ez da batere erraza izango.

Javi eta Jonekin, Saltseruek kuadrilarekin, pil pil bakailoa nola egiten den ikusiko dute. Beraiena izango al da Azpeitiko pil pil erako bakailorik onena? Javi eta Jonek urte ugari daramatzate sukaldari lanetan, baina lehiaketan aurkitu duten maila ez da batere samurra.

   (osorik irakurri)




2008/05/10

Carlos Soberak aurkezten duen ‘Date El Bote’ saioaren (astelehenetik ostiralera, ETB 2n, 14:00etatik 15:00etara) momentu barregarrienak biltzen dituen bideo honek sekulako arrakasta izaten ari du. 20.000 bisita izan ditu azken bi egunotan.

'Date El Bote' Carlos Soberak aurkezten duen saio bat da, eta 10 parte-hartzailek aurkariak kanporatzen saiatuko dira egunero, pilatzen doan potoa eskuratzeko.

   (osorik irakurri)




2008/02/14

Euskal Telebista lehiakide bila dabil “Basetxea”ren ekinaldi berrirako. Julian Iantzik aurkeztuko du saioa eta oraingo honetan bada berrikuntza bat parte hartuko dutenentzat: guztiek izango dute ordainsaria eta diru hori saioan lehian dauden denboraren araberakoa izango da.

Badator “Basetxea” realitya ETB-1era. Arestian esan bezala, irabazleak jasoko duen sari handiaz gain, lehiakide guztiei parte hartzeagatik bakarrik ordainsaria emango zaie. Ordainsari hori lehian dauden denboraren araberakoa izango da.

   (osorik irakurri)




2008/02/01

Igande honetan inauteriei arreta berezia eskainiko die “Noaoa!” umore saioak. Halaber, Jon Iraolak tarte berri bat aurkeztuko du, JonTube, Interneteko bitxikeriak erakutsiko dituen atala. Asintxo eta Julianen bisita ere izango da asmakizun berri batekin, Eta Otxote lehiaketarekin ere jarraituko dute.

 Irugiyair-eko lagunak inauterietako eskaintzekin etorriko dira eta Koadrila ere platotik pasako da, Iraola Tolosako inauterietara eramatera.

   (osorik irakurri)




2008/01/28

Minbiziari helduko dio astearte honetan ETB-1ek eskainiko duen dokumental bereziak. Gaitza eta bizitzeko nahia aurrez aurre jarriko dira erreportajea osatzen duten protagonisten testigantzetan. Ama, aita, seme, alaba edota senarra, gaixotasunaren inguruan dauden guztiak bilakatzen dira gaitzaren eraginen isla eta horren lekuko izango dira ikus-entzuleak Minbizia...Bizimina dokumentalean, gaueko 23:05ean.

   (osorik irakurri)




2008/01/25

Igande honetako “Kirolez Kirol” saioak protagonista bereziak izango ditu: Pou anaiak etorriko dira Antartikako abenturaren berri ematera. 11:30etatik 12:30etara bitartean Xabier Usabiagarekin solasean arituko dira 7 Pareta, 7 Kontinente egitasmoaren baitan gauzatu berri duten erronkaren inguruan, bertan grabatutako irudiez lagunduta.

   (osorik irakurri)




2008/01/17

Euskal kantagintzaren sorrera aztertuko du Euskadi Irratiko "Haiek Garaiak!" saio berriak eta garai haiek berreskuratzea du helburua. Ostiral honetatik aurrera eta udara bitartean, Euskadi Irratiak euskal kantagintza nola sortu zen kontatuko du, protagonista ezagunak eta hain ezagunak ez direnak elkartuz.

Arantxa Irastorzak zuzenduko duen saioak ahalegin berezia egingo du historiaren errepaso hau era entretenigarrian egiteko. “Ez dugu inolako tesi edo azterketa historikorik egiteko asmorik. Helburua ordubete entretenigarria osatzea da hain gertu eta, era berean, hain urruti geratzen diren garai haiek irratian gogoratuz. Anekdota eta pasadizo ugari bilduko dugu, ahal den guztietan protagonisten beren kontakizuna entzunaz”. Saio berria prestatzeko Irastorzak Nikolas Aldairen laguntza izan du produkzio lanetan.

   (osorik irakurri)




2008/01/17

Ostiral honetan Mungiako pilotalekuan jokatuko den Binakako Txapelketa eskainiko du Euskal Telebistak bere lehen katetik, Xabier Euzkitze eta Joxean Tolosa esatarien eskutik.

Asier Olaizola eta Otxandorena Gonzalez eta Barriolaren aurka arituko dira 23:15ean. Duelu nagusiaren aurretik, Uriartek eta Galarza VI.ak Cabrerizo eta Urberuagaren kontra jokatuko dute norgehiagoka.

 (osorik irakurri)



2008/01/14
Homosexualitateari buruzko erreportajea argitaratuta, irakurleak harritu ditu China Daily egunkari ofizialak. Bi gizon txinatar elkar musukatzen agertzen dira erreportajeko argazki nagusian. Orain gutxi arte, Txinako Gobernuak ezkutatu duen gaia izan da harreman homosexualena.

Hiru homosexual txinatarren elkarrizketak eskaintzen ditu egunkariak eta horren bertsio digitalak. Tong Ge 57 urteko idazlea horietako bat da, sexu joera agertu aurretik ezkondua eta seme bat izandakoa.

   (osorik irakurri)




 
Internet, telebista, irratia, prentsa idatzia eta audientzia izango dira gure gaiak blog honetan.
Azken erantzunak
Atalak
Audientzia (25)
Internet (48)
Irratia (21)
Telebista (249)
Bilaketa
Iruzkin gehien jaso dituztenak
'Noaoa!' umore saio berria prestatzen ari da Anjel Alkain eta bere taldea ETB-1erako (11)
Radio Euskadik eta Euskadi Irratiak gero eta entzule gehiago dituzte (11)
Olasagasti versus Mindegia Bi Errepidean saioan (7)
Joxe Cruz eta Gorka Erletxean berriro (7)
Balbemendiko misterio guztiak igandean argituko dira (7)
'Esto no es serio ¿o sí?' umore saio berria prestatzen dabil ETB-2 (6)
Telefonoz deitu minbiziari aurre egiteko (6)
A zer koadrila ETB1eko Gabon Gaueko saio berezian! (5)
Juanito Oiarzabal eta Mikel Goñi aurrez aurre Patagonian, nork irabaziko ote du? (5)
Larunbatekoa umore gaua izango da ETB-1en Anjel Alkain eta konpainiarekin (5)
Artxiboak
EiTBren beste blog batzuk
Esteka Interesgarriak
Blog hau sindikatu