![]() |
Zupiriak azaldu duenez Dokumentazio Zerbitzua sortu zen momentuan "irrati bakoitzak bere fonoteka sortu zuen, telebistak hiru artxibo eratu zituen (irudiak biltzekoa, hemeroteka eta fonoteka propioa). Dokumentazioa biltzea berez da garrantzitsua, sortzen ditugun gaiak (ahotsak, soinuak, irudiak…) gordetzeko aukera ematen duelako".
Gaztea Irratiak Maiatzaren 15ean festa handi bat egingo du Donostiako Victoria Eugenian aurtengo Gaztea Sariak banatzeko. Ohi bezala, entzuleek euren botoekin erabakiko dute nork merezi dituen sari hauek irratian eta Gaztea gunean proposatu diren hautagaien artean eta Gazteako web gunean botoa emanez.
Zortzi sari banatuko dituzte aurten, Gaztea Sarien XI. ekinaldian: talde edo bakarlari onenari, kantu onenari, disko onenari, zuzeneko onenari, bideoklip onenari, musikan berrienari, nazioarteko abesti onenari eta beti gazte saria. Bakoitzean hiru edo bost hautagai daude, besteak beste, Barricada, Ken 7, Gose, Fermin Muguruza, Berri Txarrak eta Gari daude hautagaien artean.
Maiatzaren 6a arteko epea luzatzen du Gazteak botoa emateko. Parte hartzen duten guztion artean, Ipod Touch bat zozketatuko dute.
Jardunaldietara gerturatuko diren guztiei Alfonso Unceta Giza Zientzietako eta Komunikazioko Fakultateko dekanoak, eta Begoña Zalbidea Kazetaritza Saileko zuzendariak emango die lehen agurra.
Mexiko-Espainia prentsako, irratiko eta telebistako elkarteak 18 urte daramatza kalitatea saritzen. Sariok antolatzen dituen elkarteak bozketa eta merkatu-ikerketa egin ditu irabazleak zeintzuk diren erabakitzeko.
Mexiko-Espainia prentsa, irrati eta telebistako elkarteak banatzen dituen Laurel de Oro saria jaso du larunbat honetan, otsailak 23, Marbellako hotel batean "Vaya Semanita" saioak.
Dynamo taldeak irabazi du Gaztearen XVII. Maketa Lehiaketa. Aditu talde batek osatutako epaimahaiak www.gaztea.com-en zintzilikatutako 437 kantak entzun ditu eta, haien ustez, aurkeztu diren 130 talderen artean getxotar hauek dira guztietatik onenak. Entzuleen sariaren garaileak ere bizkaitarrak dira: Zaldibar eta Berrizko lagunek osatzen duten Noisex taldea.
“Birds” abestiarekin irabazi du Dynamok maketa lehiaketa. Epaimahaiaren iritziz, talde honen musika egungo rockaren primerako erakusgarri da eta 90. hamarkadako soinua ekartzen du gogora, hori bai, momentuko egonezin eta dinamismotik abiatuta. 3.000 euroko diru-saria, 6.000 euroko aurrekontua izango duen bideoklipa eta Bilbao Live jaialdian parte hartzeko aukera irabazi ditu.

Irratsaio berriak, musika eskaintza zabala eta uhinen bitartez primeran pasatzeko hamaika aukera; Gaztea du izena eta 24 orduz dantzan lelo berria. EITB taldeko irrati gazteenak marka, irudi eta logo berria estreinatu du neguko denboraldi honetan.
Edurne Ormazabal arduradunaren hitzetan, "Gaztea irrati berriak irrati formula freskoaren aldeko apustua egingo du; estilo eta nortasun propioak bultzatuz eta errealizazio erakargarria zainduz. Gure gazteen espiritua islatzea da helburu nagusia.
Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateak "Euskarazko komunikazioa eta hizkuntza gutxituak" izeneko master profesional ofiziala eskainiko du 2007-2008 ikasturtean Leioako campusean.
EHUko arduradunek adierazi dutenez, ekimen hau "ez da hutsetik sortua", neurri handi batean, azken bost urteetan fakultate berak eskaini duen "Euskal Herria XXI" doktorego programaren segida baita. Izan ere, master profesional horrek aurrera begiratu nahi duen proposamena da.
Nafarroan euskaraz diharduten sei irratik Nafarroako Irrati Euskaldunen Sarea (NIES) sortu dute, ezinbestekotzat jotzen baitute "hizkuntza-gabeziei" erantzuteko, "herrialde osoa hartzen duen proiektua garatzea".
NIESek bere webgunean aipatzen duenez, elkartutako irrati bakoitzak bere lan-esparrua eta zabalpen eremua dauka baina guztiek dute helburu bera: "euskara biziberritzea". Hori dela eta, bat eginez "Nafarroako tokian tokiko hizkuntza-komunitatea sendotzen" ari direla uste dute.
2007ko Gaztea Sariak ez ohizko formatuan datoz. Betiko galatik aldenduz sariak etxez etxe banatuko zaizkie aurtengo garaileei: Juan Martinez de Irujo, Doctor Deseo, Kutsidazu bidea, Ixabel, Sugan, Kauta, Fito, Berri Txarrak, Fermin Muguruza eta Jon Iraola. 23:20etik aurrera ikusgai izango den saio bereziak umorea izango du ardatz, Andoni Agirregomezkorta eta Asier Sota aktoreen eskutik.

Umoretsu hasten dute goiza Euskadi Gazteko entzuleek “Salgai” saioarekin. Hamar urte badira irratsaioa sortu zela eta ordudanik dihardu bertan Edurne Garmendia kazetariak. Irrati formula besterik egiten ez zen garaietan, formatu berritzaile bat lantzeari ekin zion. Hamar urteren buruan, atzera begira jarrita, ilusio handiz lan egiten zuela gogoratzen du Garmendiak, baina osagai gutxiagorekin. “Hasieran entzuleekin harremana oso estua zen, saioak zuen osagai bakarra beraien parte hartzea zelako, musikaz gain” adierazi du.
Igande gauean itzuliko dira perretxikoak ETB-1era - maider iantzi - 2008-10-08 16:08:31
ETB-1ek erreportaje eta dokumental gaua abian jarriko du ostegun honetan 'Mila Begi' saioaren eskutik - ikusle bat - 2008-09-05 00:00:05
'Mihiluze' gaztetu egingo da uztailean eta 14-17 urteko gazteak protagonista izango ditu - Klaitons - 2008-07-04 00:55:46
'Mihiluze' gaztetu egingo da uztailean eta 14-17 urteko gazteak protagonista izango ditu - bilbo - 2008-07-03 21:00:53
Radio Euskadik eta Euskadi Irratiak gero eta entzule gehiago dituzte (11)
Olasagasti versus Mindegia Bi Errepidean saioan (7)
Joxe Cruz eta Gorka Erletxean berriro (7)
Balbemendiko misterio guztiak igandean argituko dira (7)
'Esto no es serio ¿o sí?' umore saio berria prestatzen dabil ETB-2 (6)
Telefonoz deitu minbiziari aurre egiteko (6)
A zer koadrila ETB1eko Gabon Gaueko saio berezian! (5)
Juanito Oiarzabal eta Mikel Goñi aurrez aurre Patagonian, nork irabaziko ote du? (5)
Pilotari gazte baten bizipenak (5)
Iraila 2008 (10)
Abuztua 2008 (10)
Uztaila 2008 (17)
Ekaina 2008 (19)
Maiatza 2008 (18)
Apirila 2008 (20)
Martxoa 2008 (14)
Otsaila 2008 (20)
Urtarrila 2008 (20)
Abendua 2007 (6)
Azaroa 2007 (4)
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
|

Inprimatu





