Inprimatu Inprimatu    Castellano   
Komunikablog
Komunikazioari buruzko bloga
2008/08/19

ETB-1eko "Martin" telesailak 7. denboraldia martxan jarri berri du istorio eta gertakizun berriekin. Besteak beste, banaketek, ezkontzaren batek eta nerabe talde indartsu batek hartuko dute protagonismoa Euskal Telebistak Miramonen dituen estudioetan grabatzen ari diren 17 atal berrietan.

Berrikuntza nagusiena Janisen (Amaia Iraundegi) inguruan azalduko den mutil kuadrila berria izango da. Trastelekua gaztetxe bihurtuko dute eta Janisek ez du familiaren babesik bilatuko, kuadrilarena baizik, eta horrek hainbat arazo sortuko ditu. 

   (osorik irakurri)




2008/08/18

Leire Olaberria dominaduna izango da astearte honetako "Ni Hao Txina"ko protagonista. Kamarek bere egunerokoa erakutsiko dute 20:55etatik aurrera ETB-1n. Pista txirrindularia da Leire eta puntuazio proban brontzezko domina irabazi berri du.

Esan daiteke txirrindularitza munduan hasiberria dela Leire; 31 urte ditu eta duela bost urte hasi zen bizikleta gainean korritzen. 25 urte egin arte atletismoan aritzen zen; 100 metrotan Espainiako errekorra du Kadete mailan, baina bere mutil lagunak bizikletan aritzeko dohainak ikusi zizkion eta pistan ibiltzera animatu zuen.

Beraz, nahiz eta berandu hasi kirol honetan, gipuzkoarrak berehala hartu zion neurria bizikletari eta lehiarako doaiak erakutsi ditu. Hala ere, teknika eta estrategia bereziki landu behar izan ditu.

   (osorik irakurri)




2008/08/13

Ostegun honetan Naroa Agirre pertiga jauzilariaren inguruko erreportajea eskainiko dute ETB-1eko "Ni hao Txina" saioan. Egun, Euskal Herrian dugun atletarik onenetakoa da. Hamaika aldiz hautsi du Espainaiko pertiga errekorra eta bere ibilbidean aurrerapausu bat egin asmoz, aurten Italian egon da entrenatzen, Vitaly Petrov entrenatzaile ospetsuarekin.

Erreportajean, Italian ikasitakoak erakutsiko ditu Naroak, lasterka egiteko eta saltatzeko teknika berriak, pertigarekin jauzi egiteko modu berriak. Aldi berean bere entrenatzaile eta senarra ere aurkeztuko du, Jon Karla Lizeaga. Gipuzkoarraren eguneko lana ikusteko aukera izango da, baita olinpiaden inguruan dauzkan iritziak, asmoak eta, batez ere, helburuak. Presioari nola aurre egin eta bere burua nola motibatu, besteak beste.

 

   (osorik irakurri)




2008/08/12

Aurki, Euskal Telebistaren lehen kateak "Mila Begi" dokumental eta erreportaje saioa emango du. Saioa Estitxu Fernandezek aurkeztuko du eta denontzat interesgarri diren gaiak aztertu eta azalduko ditu urtean zehar emititu diren dokumental eta erreportaje arrakastatsuenak bilduz.

Gauzak horrela, atal bakoitzak gau tematiko bat eratuko du. Besteak beste, Ipar Irlandako bake prozesua, indarkeria, gazteen parrandak, droga eta alkohola bezalako gaiak jorratuko dituzte.

   (osorik irakurri)




2008/08/12

Aurki, Euskal Telebistaren lehen kateak "Mila Begi" dokumental eta erreportaje saioa emango du. Saioa Estitxu Fernandezek aurkeztuko du eta denontzat interesgarri diren gaiak aztertu eta azalduko ditu urtean zehar emititu diren dokumental eta erreportaje arrakastatsuenak bilduz.

Gauzak horrela, atal bakoitzak gau tematiko bat eratuko du. Besteak beste, Ipar Irlandako bake prozesua, indarkeria, gazteen parrandak, droga eta alkohola bezalako gaiak jorratuko dituzte.

   (osorik irakurri)




2008/08/11

"Ni Hao Txina" egunero izango da ikusgai ETB-1en astelehenetik aurrera. Txinako Joko Olinpikoak abian dira eta bertan lehian ari diren euskal kirolarien prestaketa berriro ikusteko aukera izango da abuztuaren 11tik aurrera.

Asteleheneko saioan Xabier Fernandez eta Iker Martinez regatistak izango dira protagonista nagusiak. Hauek urrezko domina irabazi zuten duela lau urte Atenasko jokoetan, 49er izeneko belauntzi klasean. Aurten ere domina bat lortzea da euren helburua eta horretarako gogor ari dira entrenatzen Santanderko errendimendu handiko zentruan. “Ni Hao Txina”ko kamarak Santanderrera hurbilduko dira bi txapeldunen entrenamendua gertutik segitzeko asmoz.

   (osorik irakurri)




2008/08/11

"Ni Hao Txina" egunero izango da ikusgai ETB-1en astelehenetik aurrera. Txinako Joko Olinpikoak abian dira eta bertan lehian ari diren euskal kirolarien prestaketa berriro ikusteko aukera izango da abuztuaren 11tik aurrera.

Asteleheneko saioan Xabier Fernandez eta Iker Martinez regatistak izango dira protagonista nagusiak. Hauek urrezko domina irabazi zuten duela lau urte Atenasko jokoetan, 49er izeneko belauntzi klasean. Aurten ere domina bat lortzea da euren helburua eta horretarako gogor ari dira entrenatzen Santanderko errendimendu handiko zentruan. “Ni Hao Txina”ko kamarak Santanderrera hurbilduko dira bi txapeldunen entrenamendua gertutik segitzeko asmoz.

   (osorik irakurri)




2008/08/07

Gerra osteko gosea eta elikadura ohiturak izango dira ostiral honetako "Jatearen Egiak" saioko hizpideetako bat. Atal honetan, 21:35etatik aurrera, Gabiriako famili bateko aiton-amonek gerra ostean pasatako goseaz hitz egingo dute, eta garai hartako otorduak bilobekin konpartituko dituzte mahai-inguru berezi batetan. Nicolas eta María Jesús aiton-amonak gaztetxoen erreakzioei eta zalantzei erantzun ematen saiatuko dira.

Gauzak horrela, bi belaunaldien arteko ohitura ezberdinak agerian geratuko dira. Egun, supermerkatuan denetarik erosi daiteke, baina garai bateko erosketa oso desberdina zela azalduko dute Maria Jesus eta Nicolasek.

   (osorik irakurri)




2008/07/30

Ostiral honetako "Jatearen Egiak" saioak guztiz ezberdinak diren bi bizimodu alderatuko ditu ETB-1en, 21:25etatik aurrera. Alde batetik Unai izeneko gaztek batek Bilbon daraman bizitza estresantea aurkeztuko dute eta, bestetik, Pabiren Zeanuriko egunerokotasun patxarosoa aztertuko dute.

Unai disko jartzailea da, urbanita peto-petoa, segundu guztiak esku artean harrapatzen dituena. Pabi, berriz, herritxo batetan lasai bizi den gizona da, egunero siesta egiteko ohitura daukana. Beraien elikadura eta bestelako ohiturak hurbiletik jarraitu eta bien arteko diferentziak aztertuko dituzte.

   (osorik irakurri)




2008/07/29

Aitor Sodupe da "Basetxea" lehiaketako irabazlea. Azkoitiarrak ikusleen babesa jaso zuen atzo Euskal Telebistak Miramongo estudioetatik zuzenean emititutako final handian. Ondorioz, Aitorrek bi pertsonentzat bidai potoloa irabazi du.

Aitorrekin batera Amaia Puertas hernaniarra eta Imanol Etxebarria bizkaitarra izan ziren finalean. Denborak aurrera egin ahala, ikusleek SMS bidez egindako botazioak Imanol kanporatu zuen lehenbizi eta, azken txanpan, Aitor eta Amaiaren artean erabakitzerako orduan, gehiengoak azkoitiarraren alde egin zuen.

 

   (osorik irakurri)




 
Internet, telebista, irratia, prentsa idatzia eta audientzia izango dira gure gaiak blog honetan.
Azken erantzunak
Atalak
Audientzia (25)
Internet (48)
Irratia (21)
Telebista (246)
Bilaketa
Iruzkin gehien jaso dituztenak
'Noaoa!' umore saio berria prestatzen ari da Anjel Alkain eta bere taldea ETB-1erako (11)
Radio Euskadik eta Euskadi Irratiak gero eta entzule gehiago dituzte (11)
Olasagasti versus Mindegia Bi Errepidean saioan (7)
Joxe Cruz eta Gorka Erletxean berriro (7)
Balbemendiko misterio guztiak igandean argituko dira (7)
'Esto no es serio ¿o sí?' umore saio berria prestatzen dabil ETB-2 (6)
Telefonoz deitu minbiziari aurre egiteko (6)
A zer koadrila ETB1eko Gabon Gaueko saio berezian! (5)
Juanito Oiarzabal eta Mikel Goñi aurrez aurre Patagonian, nork irabaziko ote du? (5)
Larunbatekoa umore gaua izango da ETB-1en Anjel Alkain eta konpainiarekin (5)
Artxiboak
EiTBren beste blog batzuk
Esteka Interesgarriak
Blog hau sindikatu