Inprimatu Inprimatu    Castellano   
Komunikablog
Komunikazioari buruzko bloga
2008/06/20
Josetxu Rodriguez eta Javier Ripa humoregileen eta Nicola Lococo artikulugilearen kontrako epaiketa berriro irekitzeko agindu dio Auzitegi Nazionalak Fernando Grande-Marlaskari, erregeari irain larriak egin zizkietelakoan.

   (osorik irakurri)




2008/04/24
Bingen Zupiria ETBko zuzendariak EHUk antolatutako “Komunikabideetako Dokumentazioari buruzko I. Jardunaldietan” parte hartu du. Bertan, EiTBk sorreratik gorde duen informazioaren aterabideaz mintzatu da Zupiria. Izan ere, Dokumentazio Zerbitzua ekoizpenak gordetzetik oraingo gaiak lantzeko langaia izatera pasatu dela azpimarratu du.

Zupiriak azaldu duenez Dokumentazio Zerbitzua sortu zen momentuan "irrati bakoitzak bere fonoteka sortu zuen, telebistak hiru artxibo eratu zituen (irudiak biltzekoa, hemeroteka eta fonoteka propioa). Dokumentazioa biltzea berez da garrantzitsua, sortzen ditugun gaiak (ahotsak, soinuak, irudiak…) gordetzeko aukera ematen duelako".

   (osorik irakurri)




2008/04/15
Komunikabideetako Dokumentazioari buruzko lehen jardunaldiak apirilak 24ean eta 25ean izango dira, Leioako Campusean. Jardunaldietan, komunikabideen eta dokumentazioaren munduko hainbat lagunek parte hartuko dute.

Jardunaldietara gerturatuko diren guztiei Alfonso Unceta Giza Zientzietako eta Komunikazioko Fakultateko dekanoak, eta Begoña Zalbidea Kazetaritza Saileko zuzendariak emango die lehen agurra.

   (osorik irakurri)




2008/03/17

Urak dakarrena urak daroa erreportajean ekaitz honi azalpena emango diote klimatologiako adituek, eta kaltetuen testigantzak ere jasoko dituzte.

Astebete pasa da denboraleak euskal kostaldea gogor astindu zuenetik. Gertakari horrek utzitako ondorioak aztertuko dituzte asteartean, gaueko 23:10ean, ETB-1eko Urak dakarrena urak daroa dokumentalean.

   (osorik irakurri)




2007/11/12
Datorren asteartetik aurrera, azaroaren 13tik aurrera, Mercedes Luzuriaga aktorea ETB-2ko “Esto No Es Serio, ¿O Sí?” saioko lan-taldeko kide izango dugu. “Camera Café”ko  bekadunarena eginez egin da ezagun Mercedes Luzuriaga aktorea. “Esto No Es Serio, ¿O Sí?” saioan hainbat pertsonaia hezurmamituko ditu aktore bilbotarrak aurrerantzean. Horrez gainera, Menuda es mi suegra atal berriaren protagonista izango da. Bertan Carmen San Estebanekin hainbat egoera antzeztuko ditu.
Mercedes Luzuriaga, Itziar Urretabizkaia, Ramon Ibarra, Txubio Fernandez de Jauregi, Mikel Losada, David Avila, Itsaso González, Idoia Merodio eta Carmen San Estebanekin batera ikusi ahal izango dugu saioan.

   (osorik irakurri)




2007/11/09

Igande honetan ETB-1en "Navigating Peace" dokumentala izango dugu ikusgai 22:50ean. Kultura, ideologia eta erlijio ezberdinetako Ipar Irlandako arraunlariak Euskal Herriko arraunlariekin bi hilabetez ahalegin eta elkarbizitza konpartitzen dituzten proiektua da Navigantig Peace, Diapolan enpresak dokumentalean islatu duen proiektua.
Bi tripulaziok hartzen dute parte lan honetan. Comcille nabigazioak Ipar Irlandako errepublikar eta unionistak, katoliko, protestante eta sinesgabeak biltzen ditu. Guztien arteko topagune izatea nahi du, elkarbizitza posible dela erakutsiz. Albaola tripulazio euskaldunak euskal itsas ondarea zaindu eta ezagutzera emateko lan egiten du.

"Navigating Peace"-ren helburua bi ontzi tradizional erabiliz Irlandaren inguruan arraun egitea da. Bidaiariak barrutik aldatuko dituen ibilaldia da.

   (osorik irakurri)




2007/10/20

Aste honetan ONA (Online News Association) kazetarien Elkarteak zortzigarren Kongresua izan du Toronton (Kanada), eta eitb24.com-ek parte hartzeko aukera izan du.

Kazetaritzako eta Interneteko kazetaritza negozioko azken joerak argi gelditu dira bilera horretan. Hala, bertakoa (baita hiperbertakoa ere) eta erabiltzaileek egindakoa, eurentzat egindakoa eta eurekin egindakoa izan dira gai esanguratsuenak.

   (osorik irakurri)




2007/09/26
“Su-etena hautsi zuen gizona”, “Bi espainiarrek Madelaine izan zitekeen ume bati argazkiak atera dizkiote” eta “Bikotekiderik gabeko amentzako laguntzak” dira, gaurko edizioan, lehen orrian agertzen diren titularretako batzuk. Kolore eta argazki asko tartekatzen ditu kazeta berri honek.

Mediapro produktorearena den eta La Sexta telebista-katearen laguntza jaso duen egunkari honek 64 orrialde ditu.
Publicok ez du editorialik izango eta lehengo alearekin batera 64 orriko koadernotxo bat atera du. Bertan, lan-taldea nortzuk osatzen duten eta helburu nagusiak zeintzuk diren azaltzen da: “didaktikoa eta errespetuzkoa izango da, propagandatik urrun, baina, kritikak uztartuz".

Iritzia nagusi den orrietan, Javier Sadabaren, Manuel Sacoren, Espido Freiren eta Javier Ortizen artikuluak agertzen dira gaurko edizioan.

Ignacio Escolarrek zuzentzen du, 250.000 aleko tirada du eta 50 zentimo balio ditu, igandetan salbu (euro 1).

Bestalde, Publico egunkariaren iragarkiaren irteera eten egin dute, Bushen anaiaren argazki bat agertzen zelako.
 (osorik irakurri)



2007/09/24
Klaudio Landak aurkeztuko duen “Zeure Esku” saio berria estreinatuko du Euskal Telebistak asteartean, irailak 25, gaueko hamaiketan. Gizarteko arazoen aurrean aholkuak emango dituen programa da, autolaguntzarako gida moduko bat, kasu errealen bitartez. Lehenengo saioan, esaterako, gidatzeari beldurra galdu nahi dion Jaurne Gaminde zornotzarrari lagunduko diote. Herritarrak kezkatzen dituzten beste hainbat arazo ere jorratuko dituzte “Zeure Esku” saioan: erretzeari utzi, norbere burua maitatzen ikasi, estresari aurre egin, haur jaio berri bat zaindu, lana aurkitu, azterketak ondo prestatzen ikasi, bikotea bilatu… Buruhausteak diruditen egoeren aurrean nola jokatu behar duten erakutsiko diete ikus-entzuleei.

Atal bakoitzean kasu erreal bat erakutsiko digu Klaudio Landak. Protagonistaren arazoa ezagutu ondoren, adituengana joko dute (mediku, dietista, psikologo, ekonomilari…) horri nola aurre egin jakiteko. Zenbait eredu ezarriko dizkiote nahi den helburua lortzeko.

   (osorik irakurri)




2007/08/22

Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateak "Euskarazko komunikazioa eta hizkuntza gutxituak" izeneko master profesional ofiziala eskainiko du 2007-2008 ikasturtean Leioako campusean.

EHUko arduradunek adierazi dutenez, ekimen hau "ez da hutsetik sortua", neurri handi batean, azken bost urteetan fakultate berak eskaini duen "Euskal Herria XXI" doktorego programaren segida baita. Izan ere, master profesional horrek aurrera begiratu nahi duen proposamena da.
 

   (osorik irakurri)




 
Internet, telebista, irratia, prentsa idatzia eta audientzia izango dira gure gaiak blog honetan.
Azken erantzunak
Atalak
Audientzia (26)
Internet (48)
Irratia (21)
Telebista (258)
Bilaketa
Iruzkin gehien jaso dituztenak
'Noaoa!' umore saio berria prestatzen ari da Anjel Alkain eta bere taldea ETB-1erako (11)
Radio Euskadik eta Euskadi Irratiak gero eta entzule gehiago dituzte (11)
Olasagasti versus Mindegia Bi Errepidean saioan (7)
Joxe Cruz eta Gorka Erletxean berriro (7)
Balbemendiko misterio guztiak igandean argituko dira (7)
'Esto no es serio ¿o sí?' umore saio berria prestatzen dabil ETB-2 (6)
Telefonoz deitu minbiziari aurre egiteko (6)
A zer koadrila ETB1eko Gabon Gaueko saio berezian! (5)
Juanito Oiarzabal eta Mikel Goñi aurrez aurre Patagonian, nork irabaziko ote du? (5)
Pilotari gazte baten bizipenak (5)
Artxiboak
EiTBren beste blog batzuk
Esteka Interesgarriak
Blog hau sindikatu