![]() |
Igande honetan, "Udazken loreak" saioaren bigarren ekinaldiari egingo zaio gaueko 21:30etatik aurrera. Udazkena hasi berria dela dagoela, Udazken Loreak saioari ekingo diogu bigarren denboraldi honetan. Hasierako emanaldietatik itzelezko arrakasta lortu zuen programa honek ikuslea modu atsegin eta gertukoan perretxikoen munduan murgiltzea du helburu. Azken urte hauetan gizartean perretxikoekiko zaletasuna eta jakinmina izugarri handitu da eta perretxiko gose hori nolabait asetzera dator “Udazken Loreak”.
Astero, Euskal Herriko baso batera irtengo dira, protagonista batekin, birekin edota lagun koadrila batekin. Perretxikoak nola biltzen dituzten erakutsiko dute, norberak erabiltzen dituen trikimailuak, perretxikoak biltzeko teknikak, zizaleku onak aurkitzeko sekretuak...
Saio bakoitzean lauzpabost perretxikoen fitxak egingo dituzte: perretxiko bakoitza zein den bereizten lagunduko diguna: jangarriak direnak, jateko inongo baliorik ez dutenak eta pozointsuak.
Saio bakoitzean bildutako perretxikoekin jatetxe batera joango dira, jatetxe horretan perretxikoak nola prestatzen dituzten ikusteko. “Udazken Loreak” saioak aditu bat izango du: Iro Landaluze, perretxikoetan eskarmentu handia duen laguna da; Euskal Herriko baso guztiak eta gurean agertzen diren perretxiko mota desberdinak ezaguzten ditu eta saio bakoitzean, Irok, protagonisten jarduna gertutik segituko du eta perretxikoak biltzeko hainbat truko emango dizkigu.
Altuna anaien saskisabada
Iraileko azken igandean sartu gara eta perretxikozaleen artean etsipena zabaltzen hasia da. Aurreko urtetan, sasoi honetarako onddo saskikada ederrak biltzen zituzten, aurten berriz, badirudi urte txarra izango dela perretxikoetarako. Uste hau apurtzera dator Udazken Loreakeko denboraldi berriko lehen atala. Izan ere, saskikada ederra bilduko baitute Astigarragako Altuna anaiek. Donostialdeako mendietan barne, pazientzia handiz eta bazter guztiak goitik behera mihatu ostean, perretxikoak, egon, badaudela, konfirmatuko digute.
Saskiak bete eta gero, Astigarragako Roxario jatetxean onddo horiekin tentuz prestatutako jakiak dastatzeko parada izango dute Luis eta Joxe Anjel Altunak.
Igande gauean itzuliko dira perretxikoak ETB-1era - maider iantzi - 2008-10-08 16:08:31
ETB-1ek erreportaje eta dokumental gaua abian jarriko du ostegun honetan 'Mila Begi' saioaren eskutik - ikusle bat - 2008-09-05 00:00:05
'Mihiluze' gaztetu egingo da uztailean eta 14-17 urteko gazteak protagonista izango ditu - Klaitons - 2008-07-04 00:55:46
'Mihiluze' gaztetu egingo da uztailean eta 14-17 urteko gazteak protagonista izango ditu - bilbo - 2008-07-03 21:00:53
Radio Euskadik eta Euskadi Irratiak gero eta entzule gehiago dituzte (11)
Olasagasti versus Mindegia Bi Errepidean saioan (7)
Joxe Cruz eta Gorka Erletxean berriro (7)
Balbemendiko misterio guztiak igandean argituko dira (7)
'Esto no es serio ¿o sí?' umore saio berria prestatzen dabil ETB-2 (6)
Telefonoz deitu minbiziari aurre egiteko (6)
A zer koadrila ETB1eko Gabon Gaueko saio berezian! (5)
Juanito Oiarzabal eta Mikel Goñi aurrez aurre Patagonian, nork irabaziko ote du? (5)
Pilotari gazte baten bizipenak (5)
Iraila 2008 (10)
Abuztua 2008 (10)
Uztaila 2008 (17)
Ekaina 2008 (19)
Maiatza 2008 (18)
Apirila 2008 (20)
Martxoa 2008 (14)
Otsaila 2008 (20)
Urtarrila 2008 (20)
Abendua 2007 (6)
Azaroa 2007 (4)
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
|

Inprimatu





