![]() |
2008/09/12
Datorren irailaren 22tik aurrera izango dira ikusgai "Goenkale"ren atal berriak ETB-1en. Milenak desagertuta jarraitzen du, eta bere bilaketarekin emango zaio hasiera hamabostgarren denboraldi honi.
Alex eta Markel beraien ezkontzarako prestaketetan ibiliko dira burubelarri, baina azken orduko aldaketa batek guztiak hankaz gora jarri dezake. Juliak, bestalde, larri jarraitzen du ospitalean, eta bitartean, Agurtzanerengain geldituko da bai hotelaren eta bai bere aizparen seme alaben ardura. Kevin berriz, gizon baten heriotzarekin nahastuta ikusiko da eta, ondorioz, bere errugabetasuna frogatu beharko du.
Baina dagoeneko ezagunak diren aurpegiez gain, hainbat pertsonaia berri ere helduko dira Arraldera denboraldi honetan, ikuslea lehenengo ataletik zur eta lur uzteko moduko istorioekin.
Oso bizitza ezberdina izan duten bi anai eta beraien familiak ere ezagutuko ditugu denboraldi honetan. Arraldeko armadore ezaguna bata, eta hamar urte pasa ostean, bere bizitza berreskuratu nahian dabilen gizona bestea. Martxelo Rubio eta Asier Hernandezek hezurmamituko dituzte bi pertsonaia hauek. Teresa Andonegi eta Kandido Uranga aktore ezagunak ere ikusi ahal izango dira Arraldeko kaleetan barrena denboraldi honetan, eta gazte talde berri bat ere gehituko da "Goenkale"ko aktore taldera; Loreto Mauleon, Ekain Kazabon, Maialen Velasco eta Mikel Martinez.
Irailaren 15 eta 16an berriz, aurreko denboraldiko azken bi atalak izango dira ikusgai ETB-1en, denboraldian zehar sortutako korapiloak nola askatu ziren gogora ekartzeko. Alazne isurtze toxikoekin duen zerikusia dela eta atxilotu egingo dute, eta Peiok Alazneri berarekin ezkontzeko eskatuko dio. Leonor bestalde, MªLuisaren etxera joango da bizitzera, Koldo berriz ere bikotetzat duela.
Bi atal hauetan denboraldi berrian jarraipena izango duten istorioak ere sortuko dira, Milenaren desagerpena, esate baterako.
"Goenkale", astelehen honetan 22:00etan, ETB-1en.
Erantzunak:
Ez dago erantzunik mezu honetan.
Iruzkin bat egin
Azken erantzunak
Pilotari gazte baten bizipenak - izs - 2008-10-13 16:52:10
Igande gauean itzuliko dira perretxikoak ETB-1era - maider iantzi - 2008-10-08 16:08:31
ETB-1ek erreportaje eta dokumental gaua abian jarriko du ostegun honetan 'Mila Begi' saioaren eskutik - ikusle bat - 2008-09-05 00:00:05
'Mihiluze' gaztetu egingo da uztailean eta 14-17 urteko gazteak protagonista izango ditu - Klaitons - 2008-07-04 00:55:46
'Mihiluze' gaztetu egingo da uztailean eta 14-17 urteko gazteak protagonista izango ditu - bilbo - 2008-07-03 21:00:53

Atalak
Bilaketa
Iruzkin gehien jaso dituztenak
'Noaoa!' umore saio berria prestatzen ari da Anjel Alkain eta bere taldea ETB-1erako (11)
Radio Euskadik eta Euskadi Irratiak gero eta entzule gehiago dituzte (11)
Olasagasti versus Mindegia Bi Errepidean saioan (7)
Joxe Cruz eta Gorka Erletxean berriro (7)
Balbemendiko misterio guztiak igandean argituko dira (7)
'Esto no es serio ¿o sí?' umore saio berria prestatzen dabil ETB-2 (6)
Telefonoz deitu minbiziari aurre egiteko (6)
A zer koadrila ETB1eko Gabon Gaueko saio berezian! (5)
Juanito Oiarzabal eta Mikel Goñi aurrez aurre Patagonian, nork irabaziko ote du? (5)
Pilotari gazte baten bizipenak (5)

Artxiboak
Urria 2008 (3)
Iraila 2008 (10)
Abuztua 2008 (10)
Uztaila 2008 (17)
Ekaina 2008 (19)
Maiatza 2008 (18)
Apirila 2008 (20)
Martxoa 2008 (14)
Otsaila 2008 (20)
Urtarrila 2008 (20)
Abendua 2007 (6)
Azaroa 2007 (4)
Iraila 2008 (10)
Abuztua 2008 (10)
Uztaila 2008 (17)
Ekaina 2008 (19)
Maiatza 2008 (18)
Apirila 2008 (20)
Martxoa 2008 (14)
Otsaila 2008 (20)
Urtarrila 2008 (20)
Abendua 2007 (6)
Azaroa 2007 (4)
EiTBren beste blog batzuk
Esteka Interesgarriak
Blog hau sindikatu
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
|

Inprimatu