![]() |
2008/09/03
Ostegun honetan, Euskal Telebistaren lehen kateak "Mila Begi" dokumental eta erreportaje saioa emango du. Estitxu Fernandezek aurkeztuta, denontzat interesgarri diren gaiak aztertu eta azalduko ditu urtean zehar emititu diren dokumental eta erreportaje arrakastatsuenak bilduz.
Gauzak horrela, atal bakoitzak gau tematiko bat eratuko du: Drogak, alkohola, biktimak, gaua eta gazteak eta indarkeria izango dira ardatz nagusiak.
Astero, astero, gaur egungo gizartean interesgarri diren kontuen inguruko azterketa sakona egingo dute, protagonista eta adituen eritzi eta esperientziei lehetansuna emanez.
Lehen saioan, drogak
Hasteko, ostegun honetan droga izango dute hizpide nagusi. Horren inguruko bi erreportai emango dituzte: Astegun buruzurian eta Gaueko arrastoak izenekoak.
Droga kalean dago, baina non eta noiz kontsumitzen da gehien? Larunbat gau arruntetan kale eta aparkalekuak elkargune bihurtzen dira. Hegoaldeko gazteak eta Iparraldekoak bat eginik. Hemen ez dago mugarik.
Ondorioez gain, drogaren demokratizazioa aztertuko dute. Egun lehen baino gutxiago urratu behar da poltsikoa droga erosteko, geroz eta merkeagoa baita.
Edonon lortu daiteke baina kalitatezkoa al da Euskal Herrian saldu, erosi eta hartzen den droga? Kalitatezkoa den jakiteko, probatu egingo dituzte.
Bestetik, Gizakia Helburu terapia ireki batean sartu dituzte kamerak. Horrelako taldeetan sortzen den konfiantza eta intimitatea gertutik ezagutu nahi izan dituzte.
Nahikoa ote da lan munduan drogaren aurka aritzeko? Zer ondorio ditu droga menpekotasunak Euskal Herriko enpresetan? Nola aurre egin drogen eraginari eguneroko lanean? Lanak ez du inor droga kontsumitzera bultzatzen, drogazaleak, berak, ematen du droga lantokira. Mitoa hausteko garaia heldu da.
Drogaren arazoan "Mila Begi" jarriko dituzte, ostegun honetan, 22:00etatik aurrera, ETB-1en.
Erantzunak:
1. Espero det gaurko erreportaiarekin egin dezuten esfortzu MORBOSO berdina egitea enpresariek laneko istripuen inguruan egiten dituzten lege hauste eta ez betetze larrien erreportaian, (albistea da hori azkenaldian ez?), edo eta politikarien soldaten, jubilazio eta politika utzi ondorengo entxufeen inguruko erreportai sakon batetan...
Espero det ere gaurkoan egin dezutena ez egitea kasu horietan; aspaldiko erreportai baten irudiak berriro eman, (ilunbe inguruan zeuden anormalak), hori bait da zuek erakutsi nahi dezuten bakarra... Osakidetzaren kalitate galtzeaz ere gin dezakezue, edo hemen ematen den iruzur fiskal izugarriaz...
Benetako albisteak beste batzu ere badira, baina horiek ez dituzue sekula aterako, sekula ateratzen ez dituzuelako.
Kitto.
ikusle bat - 2008/09/05 00:00:05
Iruzkin bat egin
Azken erantzunak
Pilotari gazte baten bizipenak - izs - 2008-10-13 16:52:10
Igande gauean itzuliko dira perretxikoak ETB-1era - maider iantzi - 2008-10-08 16:08:31
ETB-1ek erreportaje eta dokumental gaua abian jarriko du ostegun honetan 'Mila Begi' saioaren eskutik - ikusle bat - 2008-09-05 00:00:05
'Mihiluze' gaztetu egingo da uztailean eta 14-17 urteko gazteak protagonista izango ditu - Klaitons - 2008-07-04 00:55:46
'Mihiluze' gaztetu egingo da uztailean eta 14-17 urteko gazteak protagonista izango ditu - bilbo - 2008-07-03 21:00:53

Atalak
Bilaketa
Iruzkin gehien jaso dituztenak
'Noaoa!' umore saio berria prestatzen ari da Anjel Alkain eta bere taldea ETB-1erako (11)
Radio Euskadik eta Euskadi Irratiak gero eta entzule gehiago dituzte (11)
Olasagasti versus Mindegia Bi Errepidean saioan (7)
Joxe Cruz eta Gorka Erletxean berriro (7)
Balbemendiko misterio guztiak igandean argituko dira (7)
'Esto no es serio ¿o sí?' umore saio berria prestatzen dabil ETB-2 (6)
Telefonoz deitu minbiziari aurre egiteko (6)
A zer koadrila ETB1eko Gabon Gaueko saio berezian! (5)
Juanito Oiarzabal eta Mikel Goñi aurrez aurre Patagonian, nork irabaziko ote du? (5)
Pilotari gazte baten bizipenak (5)

Artxiboak
Urria 2008 (3)
Iraila 2008 (10)
Abuztua 2008 (10)
Uztaila 2008 (17)
Ekaina 2008 (19)
Maiatza 2008 (18)
Apirila 2008 (20)
Martxoa 2008 (14)
Otsaila 2008 (20)
Urtarrila 2008 (20)
Abendua 2007 (6)
Azaroa 2007 (4)
Iraila 2008 (10)
Abuztua 2008 (10)
Uztaila 2008 (17)
Ekaina 2008 (19)
Maiatza 2008 (18)
Apirila 2008 (20)
Martxoa 2008 (14)
Otsaila 2008 (20)
Urtarrila 2008 (20)
Abendua 2007 (6)
Azaroa 2007 (4)
EiTBren beste blog batzuk
Esteka Interesgarriak
Blog hau sindikatu
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
|

Inprimatu