![]() |
Egunotan bizi dugun ekonomia-egoera inoizko larriena omen da 1929.urteko "krak" famatuaz geroztik. Gure ekonomia puztuta omen zegoen eta azkenean globoak eztanda egin du. Leherketak finantza sistema osoa jarri du kolokan Ameriketako Estatu Batuetan eta bertako banku eta aseguruetxe asko dirurik gabe gelditu dira.
Gurean ere alarma gorria piztu da eta jendea "korralito" baten atarian ote gauden beldur da.
Lana da askoren kezka iturburu nagusietako bat orain. Lierni Agirrezabala erreportaria Iruñean izan da lanik gabe geratu diren bi enpresetako langileen testigantza jasotzen.
Igande honetan, "Udazken loreak" saioaren bigarren ekinaldiari egingo zaio gaueko 21:30etatik aurrera. Udazkena hasi berria dela dagoela, Udazken Loreak saioari ekingo diogu bigarren denboraldi honetan. Hasierako emanaldietatik itzelezko arrakasta lortu zuen programa honek ikuslea modu atsegin eta gertukoan perretxikoen munduan murgiltzea du helburu. Azken urte hauetan gizartean perretxikoekiko zaletasuna eta jakinmina izugarri handitu da eta perretxiko gose hori nolabait asetzera dator “Udazken Loreak”.
Astero, Euskal Herriko baso batera irtengo dira, protagonista batekin, birekin edota lagun koadrila batekin. Perretxikoak nola biltzen dituzten erakutsiko dute, norberak erabiltzen dituen trikimailuak, perretxikoak biltzeko teknikak, zizaleku onak aurkitzeko sekretuak...
Sabela alokatzea, alegia, beste norbaiten umea bertan haztea ez da oraindik legala ez Frantzian ezta Espainian ere. Frantzian, praktika hau 2009an legeztatzea aurreikusi dute, eta Espainian ere legeztatzearen aldeko ahotsak entzun dira azkenaldian. Gai hau izango dute nagusi astezken honetan, gaueko 22:00etan, "Kalaka" sioan.
Euskal Herrian bada horrelako kasurik. Internet sarea eskeintzaz josita dago. Lierni Agirrezabala erreportaria Nafarroako Martzila herrian izan da bere sabela alokairuan jarri nahi duen emakume batekin.
Nolanahi ere, ernaltzeko arazoak dituzten Europako bikote asko, seme-alaba modu horretan izatea erabaki, eta AEBetara joan ohi dira, bertako zenbait estatutan legezko jarduera baita. "Kalaka" Californian izan da bertako B-coming izeneko klinika batean. Bere bezeroen %70 espainarrak dira. Gerentearen bitartez jakingo dute nola alokatzen dira sabelak bere bitartekaritzaz.
Prest dago jada "Vaya Semanita" saioaren denboraldi hasierako iragarkia.
Joan zen ostegunean irailaren 11n, Ama Birjin Zuriaren Enparantzan Gasteizen, grabatu zuten. Oraingoan, Abba-ren "Mamma Mia"ren bertsio berezia egin dute.
Xabier Euzkitzek aurkeztutako "Kalaka" eztabaida saioak asteazken honetan ekingo dio denboraldi berriari ETB-1en. Itxura guztiz berrituta eta mahaiaren inguruan eseriko diren kalakari berriekin itzuliko da saioa, baina ez dira ohiko atalak faltako. Eztabaida bizia izaten jarraituko dute egungo gaien inguruan, beti ere ahalik eta jende gehienaren iritziak bilduz. Ikusleek ere izango dute telefono bidez beraien iritzia emateko aukera. Amaia Artetxe arduratuko da Euskal Herriko txoko desberdinetatik iristen diren ekarpen hauek laburbiltzeaz.
Ibarretxeren kontsulta Europara eramatearen egokiera eta ANVren ilegalizazioa izango dituzte denboraldiko lehen saioko eztabaidagai nagusietako batzuk. Auzitegi Konstituzionalak Ibarretxeren herri-galdeketa atzera bota duenetik, Lehendakariak Estrasburgeko Giza Eskubideen Epaitegian salaketa jartzera deitu ditu herritarrak. Deialdi horren inguruan eta 10 urte ondoren Lizarra-Garazi hitzarmena errepikatzeko aukeren arira egingo dute eztabaida kalakariek.
Datorren irailaren 22tik aurrera izango dira ikusgai "Goenkale"ren atal berriak ETB-1en. Milenak desagertuta jarraitzen du, eta bere bilaketarekin emango zaio hasiera hamabostgarren denboraldi honi.
Alex eta Markel beraien ezkontzarako prestaketetan ibiliko dira burubelarri, baina azken orduko aldaketa batek guztiak hankaz gora jarri dezake. Juliak, bestalde, larri jarraitzen du ospitalean, eta bitartean, Agurtzanerengain geldituko da bai hotelaren eta bai bere aizparen seme alaben ardura. Kevin berriz, gizon baten heriotzarekin nahastuta ikusiko da eta, ondorioz, bere errugabetasuna frogatu beharko du.
“Mila Begi” gauari begira. Dibertsioa, transgresioa... gaueko piztiek ezberdintasuna maite dute, moda joera bitxienak, jendetza biltzen duten lekuak... Non ibiltzen dira? Zertan?
Gaua asmatzen ibiliko dira lehenengo erreportajean. Eta diskotekako argipetik neonezko Argi gorripean ere geratuko dira. Bigarren erreportajean prostituzioa, beti agerian eta beti legalitatearen mugan.
Ostegun honetan, Euskal Telebistaren lehen kateak "Mila Begi" dokumental eta erreportaje saioa emango du. Estitxu Fernandezek aurkeztuta, denontzat interesgarri diren gaiak aztertu eta azalduko ditu urtean zehar emititu diren dokumental eta erreportaje arrakastatsuenak bilduz.
Gauzak horrela, atal bakoitzak gau tematiko bat eratuko du: Drogak, alkohola, biktimak, gaua eta gazteak eta indarkeria izango dira ardatz nagusiak.
“Pilotari” telesaila irailaren 14an itzuliko da ETB-1era. Hirugarren denboraldia ezuste eta nobedade askorekin dator. Hasteko, Vasco espetetxetik atera eta Euskal Herrira itzuliko da, Venezuelan geratutako guztiak argituz. Julenek, berriz, une gazi-gozoak biziko ditu: alde batetik, Ainhoa beste batekin ezkonduko da eta besteti, Gerriko enpresak kontratua egingo dio. Ainhoarekin nahigabetuta, Mirenek behar duen laguntza eskainiko dio eta bien arteko harremana sendotzen joango da.
Gerrikok zuzendari berria izango du eta enpresako arduradunen artean ere aldaketak izango dira. Josuk eta Mikelek ere gatazka ugari sortuko dituzte.
Sega eta golfa, biak dira kirolak, eta biak belar gainean jokatzen dira. Baina, bata herri kirola da eta bestea kirol elitistatzat dute askok. Astearteko "Bi Errepidean" saioan Urko Aristik eta Alex Sarduik Bixente Mitxelena segalariarengana eta Iñaki Alustiza golf-jokalariarengana joko dute mito guztiak hausteko prest.
Bixente Mitxelenak segan ibiltzeko behar den abilezia eta jakinduria guztiaz jantziko du Urko Aristi. Aurkezlea golfean aritzeko prest agertuko zaio Asteasun, baina makila baino, segalariak nahiago bestelako herramintak, eta larreak mozten jarriko du.
Igande gauean itzuliko dira perretxikoak ETB-1era - maider iantzi - 2008-10-08 16:08:31
ETB-1ek erreportaje eta dokumental gaua abian jarriko du ostegun honetan 'Mila Begi' saioaren eskutik - ikusle bat - 2008-09-05 00:00:05
'Mihiluze' gaztetu egingo da uztailean eta 14-17 urteko gazteak protagonista izango ditu - Klaitons - 2008-07-04 00:55:46
'Mihiluze' gaztetu egingo da uztailean eta 14-17 urteko gazteak protagonista izango ditu - bilbo - 2008-07-03 21:00:53
Radio Euskadik eta Euskadi Irratiak gero eta entzule gehiago dituzte (11)
Olasagasti versus Mindegia Bi Errepidean saioan (7)
Joxe Cruz eta Gorka Erletxean berriro (7)
Balbemendiko misterio guztiak igandean argituko dira (7)
'Esto no es serio ¿o sí?' umore saio berria prestatzen dabil ETB-2 (6)
Telefonoz deitu minbiziari aurre egiteko (6)
A zer koadrila ETB1eko Gabon Gaueko saio berezian! (5)
Juanito Oiarzabal eta Mikel Goñi aurrez aurre Patagonian, nork irabaziko ote du? (5)
Pilotari gazte baten bizipenak (5)
Iraila 2008 (10)
Abuztua 2008 (10)
Uztaila 2008 (17)
Ekaina 2008 (19)
Maiatza 2008 (18)
Apirila 2008 (20)
Martxoa 2008 (14)
Otsaila 2008 (20)
Urtarrila 2008 (20)
Abendua 2007 (6)
Azaroa 2007 (4)
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
|

Inprimatu





