![]() |
ETB-1eko "Martin" telesailak 7. denboraldia martxan jarri berri du istorio eta gertakizun berriekin. Besteak beste, banaketek, ezkontzaren batek eta nerabe talde indartsu batek hartuko dute protagonismoa Euskal Telebistak Miramonen dituen estudioetan grabatzen ari diren 17 atal berrietan.
Berrikuntza nagusiena Janisen (Amaia Iraundegi) inguruan azalduko den mutil kuadrila berria izango da. Trastelekua gaztetxe bihurtuko dute eta Janisek ez du familiaren babesik bilatuko, kuadrilarena baizik, eta horrek hainbat arazo sortuko ditu.
Martín (José Ramón Soroiz) eta Martaren (Elena Irureta) bizitza ere aldatu egingo da; bien arteko harremana okerrera joango da, baina etxe berean bizitzen jarraituko dute, itxurak gordetzeko.
Maiderrek (Aitziber Garmendia), Ramonek (Jon Elola) eta Manuk (Iban Garate) elkarrekin bizitzen jarraituko dute hasiera batean, baina aurrerago, Manu eta Maider aiton-amonen (José Ramón Argoitia eta Itziar Aizpurua) etxera joango dira bizitzera. Han, logela berri bat egongo da, eta egoerak gorabehera eta mugimendu ugari sortuko ditu.
Telesailak 100. atala beteko du
Gainera, urtarriletik aurrera emitituko den zazpigarren denboraldi honetan, Tentazioak eta Hostoil ekoiztetxeek ekoitzitako saioak 100 atal beteko ditu. Hori ospatzeko, sorpresaz beteriko atal berezia prestatzen ari da Eneko Olasagastik zuzentzen duen lantaldeak.
"Martin" telesailak sei urte daramatza telebistan eta familia berezi baten gorabeherak kontatzen ditu. Elena Irureta eta Jose Ramon Soroiz aktore ezagunekin batera, euskaldunentzat ezagunak diren beste hainbat aurpegi agertzen dira bertan: Iban Garate, Jose Ramon Argoitia eta Aitziber Garmendia, besteak beste.
Igande gauean itzuliko dira perretxikoak ETB-1era - maider iantzi - 2008-10-08 16:08:31
ETB-1ek erreportaje eta dokumental gaua abian jarriko du ostegun honetan 'Mila Begi' saioaren eskutik - ikusle bat - 2008-09-05 00:00:05
'Mihiluze' gaztetu egingo da uztailean eta 14-17 urteko gazteak protagonista izango ditu - Klaitons - 2008-07-04 00:55:46
'Mihiluze' gaztetu egingo da uztailean eta 14-17 urteko gazteak protagonista izango ditu - bilbo - 2008-07-03 21:00:53
Radio Euskadik eta Euskadi Irratiak gero eta entzule gehiago dituzte (11)
Olasagasti versus Mindegia Bi Errepidean saioan (7)
Joxe Cruz eta Gorka Erletxean berriro (7)
Balbemendiko misterio guztiak igandean argituko dira (7)
'Esto no es serio ¿o sí?' umore saio berria prestatzen dabil ETB-2 (6)
Telefonoz deitu minbiziari aurre egiteko (6)
A zer koadrila ETB1eko Gabon Gaueko saio berezian! (5)
Juanito Oiarzabal eta Mikel Goñi aurrez aurre Patagonian, nork irabaziko ote du? (5)
Pilotari gazte baten bizipenak (5)
Iraila 2008 (10)
Abuztua 2008 (10)
Uztaila 2008 (17)
Ekaina 2008 (19)
Maiatza 2008 (18)
Apirila 2008 (20)
Martxoa 2008 (14)
Otsaila 2008 (20)
Urtarrila 2008 (20)
Abendua 2007 (6)
Azaroa 2007 (4)
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
|

Inprimatu





